Maiatzak 24, manifestazioa Bilbon

BILBO

  • MANIFESTAZIOA 18:30ean Jesusen Bihotzatik irtengo da, Gran Via zeharkatu eta Arenalean bukatuko da; bertan GELDITOUR zain egongo da / La MANIFESTACIÓN saldrá a las 18:30 desde el Sagardo Corazón, recorrerá la Gran Vía y acabará en el Arenal, donde se encontrará GELDITOUR.
  • 10:00etatik 12:30era, GELDITOUR Abusuko plazan izango da / De 10:00 a 12:30, GELDITOUR se encontrará en la plaza de Abusu.
  • 13:00etan, GELDITOUR Arenalean egongo da Arriaga antzokiaren parean; bertan bukatuko da Bilboko manifestazioa / a la 13:00, GELDITOUR se instalará en el Arenal, en frente del teatro Arriaga; ahí acabará la manifestación de Bilbo.

Dos millares de opositores al TAV se manifiestan por el centro de Bilbo

 

 

Kopilotoaren kronika:

Maiatzaren 24ean goizez Abusun eta arratsaldez Bilbon izan ginen. Gaua Santurtziko gaztetxean igaro ondoren, 24ean goizeko 10:45etan Abusun ginen, 11etarako guztia montatua genuelarik. Toki guztietan bezala, panel informatiboak herrian zehar ezarri, eta altabozetatik nahiz telebista pantailetatik, bideoak nahiz Ferminen abestia ozen entzuten zirelarik. Betiko legez, hemen ere izan zen informatu asmoz gerturatu zenik. Anekdota txiki bezala kontatu, bateonbateri Abusun ez ziola grazi gehigirik egin gure presentziak, ondoko etxe batetatik arraultza bat bota bait zuten iritsi eta berehala. Jejeje. Hobe zuen hark ere jeitsi eta informatuko balitz….Beno baina oztopoak oztopo, inongo dudarik gabe, herri guztietan harrera izugarri ona egin digutenak izan dira gehiengoa. Beno, 24 goiza beraz, Abusun pasa genuen, eta handik Bilboruntz habiatu. Egun honek ere bota zuen euriterik. 13etan Bilbon geunden ihada. Bilbotarrak informatzeari ekin genion beraz. Ondoren bazkaldu, eta berriz jarraitu genuen gure panel eta bideoei so, jendea informatzen ikusteak irrika itzela sortuz. Arratsalde osoan, bertan egon ginen beraz. 18:45 inguruan eman zitzaion hasera 18:30etarako deituta zegoen manifestazioari. Jesusen Bihotzean eman zitzaion hasera manifestazio jendetsu horri. 2000 pertsona inguru izango ziren, eta lemak gogotsu botaz, Gran via igaro zuten, kamioia zegoen Arriagaren plazan amaitu zelarik. Beno, beste herri askotan ere errepikatu diren makima bat lema izan ziren parte hartu zutenen erraietatik gogotsu irten zirenak, hala nola: “PNV, PSOE, el negocio se os ve”, “AHT-rik ez, Amalurra defenda dezagun”, “No al tren de alta velocidad”, “Herriak bizirik, AHT-rik ez”, “PNV txikitxaile” etab…Arriagaren plazara iritsi bezain pronto, eskilarak nahiz plaza osoa jendez gainezka zegoen. Jon Artetxek eta Mila Elorzak hartu zuten hitza orduan. Mikroak bereganatuz, honoko hau esan zuten, laburbilduz: manifestazioan parte hartu zutenak eskertu, eta AHT-aren aurkako mugimendua indarra azpimarratu zuten. Irregularitateen gainetik, Goierrin nola obrak hasi dituzten ere aipatu zuten. Milak aipatu zuen besteren artean, AHT-aren aurkakoak, geldiunerik gabe aurrera dihardugula, AHT a egin nahi dutenen aurrean.

BARAKALDO

  • 11:00, MENDI-MARTXA Errekaortuko plazatik (Barakaldo) Super-Sur autobidearen lanetara, honek zer dakarren hurbilketik ikusteko (bidean bertan merkatalgune, Supersur eta Barakaldoko lindfane zeldaren inguruan hitz egingo dugu) / 11:00, MENDI-MARTXA desde la palza de Errekaortu / Retuerto (Barakaldo) a las obras de la autopista Super-Sur para ver de cerca lo que está suponiendo… (Aprovechando el camino hablaremos sobre los centros comerciales, las celdas de lindane que hay en Barakaldo y la SuperSur).
  • 14:00, bazkaria Kukutza gaztetxeko jantoki beganoan / 14:00, COMIDA en el comedor vegano de Kukutza.
  • 18:30, AHT Gelditu!Elkarlanak deitutako manifestazioa Bilbon / 18:30, MANIFESTACIÓN contra el TAV por Bilbo, convocada por AHT Gelditu!Elkarlana.

Maiatzak 15, osteguna, Debagoienan

BERGARA eta ARRASATE

Iepa bueno hemen gatoz ba abiadura haundiko munstro hau gelditze bidean beste hainbat herri bixitatuz. Atzokoan goizean Bergaran eta arratsaldean Arrasaten izan ginen. Lo Bergaran egin genuen eta 10ak aldera aparkaturik genuen Munibe enparantzara gerturatu eta triptikoak banatzeari ekin genion. Eguzkia lainopetik ateratzen zen, baina atzokoan nagusi izan zen haize preskoak hamaika buruhauste ekarri zizkigun. Esposizio modura ezartzen ditugun ainbat panel zutik mantentzea zail gertatzen zen atzokoan. Makina bat aldiz lurrera jausten ziren eta eurei adi egon behar izan genuen, lurretik jasoz. Beno herri guztietan bezala, izan zen informazio gosez gerturatu zenik, panelei begira edo bideoari so. Bazkaldu, eta 14:00etan jasoa genuen guztia.

Arrasateruntz zuzendu ginen beraz. Antolakuntza paregabea Arrasatearrena. Lan dotorea egin zuten herritarrek gelditourrari ongi etorria eginez. Jende andana eta lan egiteko gogoz, honela montatu genuen guztia. Enparantza ingurua panelez josi genuen bertatik pasatzen ziren guztien begiradapean. 17:30etarako Arrasateko gune hau informazioz janzten amaitu genuen. Soinean aht-ren aurkako aldarria eraman asmoz, kamixeta izugarri saldu zen Arrasaten. Bergaran bezala, giro polita egiten zuen haseran, nahiz eta haize boladek burukomin pixka bat eman. Amaiera alderako euria hasi zen, baina haseratik ongi pentsatua genuen kasu hau emango balitz zer egingo genukeen, eta aterpe eder baten ondoan genuen kokatua kamioia, beraz ez zen arazorik izan eta giro euritsua kolore biziz margotu genuen atzokoan Arrasatearren herrian. Aipatu bezala, lan dotore eta txukuna burutu zuten herritarrek. 19:15ak aldera aldameneko kale batetatik, kartoi nahiz telaz eginiko tren ikaragarri bat azaldu zen guztion begibistara. 10 bat pertsona murgildu ziren munstro honen errailetan berau martxan jarri asmoz. Guztion inguruan ibili zen datorkigunaren isla zen trena. 19:30etan ekitaldiei hasera eman zitzaien. Haseran albokari gogor emanaz lan polita egin zuen herritar batek. Ondoren txalapartariak hartu zuten testigua. Bi txalapartarik melodia zoragarria entzun arazi ziguten, kartoi eta telaz eginiko trena euren inguruan zebilelarik, txalaparten erritmoarekin. Amaieran izugarrizko habiada hartu zuelarik, beldurgarria! 8-). Ondoren dantzatzeari ekin zion bikote batek. Eta euren soinen mugimenduak txunditu gintuen gerturatu ginenok. Bertsolari bik eman zioten segida. Dotorea hauen lana ere. Bertsolari batek gainera parodia polita burutu zuen eszenariotik jeitxita. Gure inguruan zebilen trenaren aurkako ekintza egin zuen, eta errailek eskatzen ziena beldurrik gabe burutu zuen, munstroari zaplazteko batzu emanaz. Amaiera emateko, testu bat irakurri zuten mikroetatik, eta besteren artean ondorengo egunetarako ekitaldien berri eman zuten, herritarrak parte hartzera gonbidatuz. Aipatu baita ere, ekitaldi guztian zehar goserik zuen ororentzat askari ederra prestatua zutela. Beno eta besterik gabe, kemioia bildu genuen. Bertan lo egin eta agur esan diegu, herri dotore hontako jende jator orori. Besarkada bat! Gaurkoan antzuolan gaude, eta bazkalondoren Eskoriantzarun joango gara, bertan ere hainbat ekitaldiz gozatuko dugularik.

Maiatzak 23, ostirala, Barakaldon

BARAKALDO eta SANTURTZI

  • GELDITOUR Barakaldoko kaleetan zehar ibiliko da goizean / GELDITOUR se encontrará en Barakaldo por la mañana.
  • Arratsaldean, GELDITOUR Santurtziko portuan izango da / Por la tarde, GELDITOUR llegará al puerto de Santurtzi.
  • 20:00etan kontzertua La Kelo gaztetxean: KLOAKAO (Torrelavegatik) http://www.myspace.com/kloakao + UNDÉCIMO MANDAMIENTO (Bilbotik) http://www.ximandamiento.com/ + Beste talde bat konfirmatzeke / A las 20:00, CONCIERTO en La Kelo gaztetxea: KLOAKAO (desde Torrelavega) http://www.myspace.com/kloakao + UNDÉCIMO MANDAMIENTO (desde Bilbao) http://www.ximandamiento.com/ + Banda por confirmar

Gelditour Barakaldon

 

Gelditour Santurtzin

 

Gelditour Santurtzin

Kronika

Beno atzokoan Barakaldon izan ginen goizez. Kamioia ezartzeko eskaera egin eta idatzizko inongo erantzunik jaso ez zenez, bertaratu egin ginen. 10ak inguruan iritsi ginen bertara, nahiz eta 11:30ak arte ezin izan genuen montatu, kamioia plazatxo batetara sartu behar bait zen, eta sarbidea auto batzuek oztopatzen zuten. Beraz 11:30ak arte, panelak atera genituen kamioia aldamenean aparkaturik eduki genuelarik. 11:30etan beraz, sarbidea libre gelditu zenean, sartu eta eszenatokia irekitzeari eta bideoa nahiz musika ezartzeari ekin genion. Jende asko pasatzen zen bertatik, lasaitasun bila bertan zeuden bankuetan esertzen zirenak ere ez ziren gutxi, bideo emanaldia nahiz panelak guztien begibistan gelditzen zirelarik. Herri guztietan legez, laguntzera hurbildu ziren Barakaldoarrak ere aipatu nahi nituzke. Egin behar denerako prest guztiak, munstroa gelditze bidean…Haseran ateri zegoen, baina beste askotan gertatu zaigun bezala, laino beltzek ez zuten gehiegi iraun, euri preskoa isurtzen hasi ziren arte. Bertan geundela, Barakaldoar batzuk hurbildu zitzaizkigun, guzti honen inguruan galdera batzuk egin asmoz. Barakaldoko herri mugimenduen web orria kudeatzen duten herritar talde bat zen. Gustora asko saiatu ginen euren dudak asetzen. Euskal herrietako herri mugimendu ororen elkarlana nahiz esperientziak trukatzeko baliagarri izango delakoan, hemen bidaltzen dizuet euren web orriaren heldibea: http://herrikolore.org Beno, euskal herriko beste herri bati agur esateko unea iritsi zen. Guztia jaso genuenerako 13:45ak ziren. Bertan bazkaldu, eta zorte haundiarekin garaiz atera ahal izan genuen gelditour kamioia enparantza horretatik. Santurtziruntz habiatu ginen beraz (programazioan egun osoz Barakaldon izango ginela jartzen bazuen ere, bertakoen ideia arratsaldez santurtzira joatekoa zen. gustu haundiz hartu genuen proposamen horri, beste herri bat informatze bidean ondo etor dakigulako). 15:30etan abiatu ginen beraz Santurtzirantz. Bertan deskantsatu asmoa genuen, eta gaizki ulertze txiki bat medio, superportuan amaitu genuen lokuluxka bat botaz. Guardak etorri ziren arte. Gero jakin izan genuen, kamioia portura eraman behar zela, eta ez gune industrializatu horretara 8-). 17:00etan iritsi ginen portura. Eguzki ederra egiten zuen, eta lehen aldiz itsasoa ikusi ahal izan genuen. Benetan egun gutxitan euskal herriko kolore guztiien abanikoa probatzeko aukera izaten ari gara, bai paisaiari dagokionez, baita herritarrei dagokionez ere. Kofradia ondoan kokatu ginen beraz, eta beti bezala, iristerako talde eder bat zai genuen, esku bat botatzeko prest. Honelako laguntzarekin berehala bukatzen dugu muntaiarekin. Betiko legez, jendearen eskuetan jarri genuen informazioa eta herritarrek bai gustura artu ere. 18:00etan haizea gogor jotzen hasi zen, izugarrizko panel eta pegatina dantza sortuz. Panelak lurrera, eta pegatina ugari itsasora, nork daki nongo beste porturen bateko arrantzaleren baten eskuetara….Gure aldarria lau haizetara zabalduz. Zerua berehala ilundu zen, nahiz eta eguzkiak oraindik irteteko gogoz jarraitzen zuen. Baina 19:00retan guztiz etsi zuen. Laino artean ezkutatu, eta hauek euri jasa ederra botatzeari ekin zioten beste behin ere. Panelak gorde genituen beraz. Eta segidan gainontzeko guztia. Bertako aparkaleku batetan kamioia utzi, eta ibilaldi ederra egin genuen lo egingo genuen tokiraino iritsi bitartean. La kelo, Santurtziko Gaztetxea. toki bat bera ere ahaztu gabe, gainontzeko herri guztietan izan dugun harrera oso ona izan genuen ezkerraldeko hiri industrializatu honetan. Beno aipatu, gauen aht-aren kontrako hiru kontzertu antolatu zirela. Hauek ziren taldeak: Akatu (Iruñearrak), IX mandamiento (Bilbotarrak) eta Torrelavegako Kloakao. Gogoz dantzatu zituzten kitarra, bateri, eta bajuak, e jende gehiegirik hurbildu ez zen arren bertan zeudenek giro ederra sortu zuten, bertan gelditzeak pena merezi zuela konturatu ginelarik. Aipatu baita ere, santurtziko gazteek gaztetxean egiten duten lana. Gainontzeko herri askotan bezala ( Basauri, Urretxu/Zumarraga…) gaztetxea erakutsi ziguten lander eta Gontzalek eta horietako gela batetan hara non ikusten ditugun goma espumaz eginiko mozorro zoragarri batzuk. Benetan liluratuta gelditu ginen gu, euren habilidadearen berri jakin genuenean. “Iluna” deituriko antzerki talde bat daukate, eta bertan nahiz kale animazioetan jartzen dituzte praktikan euren eskultura paregabeak. beraz, badakizue, edozein jaialdi animatu asmoz bazabiltzate, Santurtzin profesional ederrak ditugula.

BILBO

“Itoiz hustu arte” DVD proiekzioa

Julio Villanueva Solidarioaren eskutik (euskaraz)

Kokapena:
[Bilbon] Errondabide Kultur Elkartean (Ronda Kalea) izango dira jarduera guztiak eta 19:30tan hasiko dira.

Maiatzak 22, osteguna, goizean Arrigorriagan eta arratsaldean Basaurin

ARRIGORRIAGA eta BASAURI

Gelditour Arrigorriagan

Gelditour Basaurin

Gelditour Basaurin

Kronika:

11etan iritsi ginen Arrigorriagara. Toki onean kokatu ahal izan genuen herri honetan ere, jendea pasa ohi den gune batean. Toki gehiegirik ez genuen, gure kamioitzarra montatu ahal izateko, eta haseran sartuko zitzaigunaren duda bagenuen ere, ederki asko ireki izan genuen eszenatoki osoa. Arrigorriagako osasun etxearen ondo ondoan ezarri genuen. Bertako langile bat ere gerturatu zitzaigun esanaz, ea megafonia zertxobait jeisterik genuen, bezeroekiko elkarrizketak entzutea zail egiten zitzaiolako…arazorik gabe moldatu genuen bolumena. Bertako gazte talde batek lagundurik, panel guztiak jarri, eta herri guztietan gertatu bezala, jendearen informazio goseak eraginda, izan zen Arrigorriagan ere panelei nahiz bideoari so gelditu zenik. 13:30etarako guztia jasoa genuen, eta Basauriruntz habiatu ginen. Basaurin bertan bazkaldu, deskantsatu pixkat, eta berriro lanari ekin genion. Espero genuen tokian ezin izan ginen kokatu, kamioiak dituen dimentsioak direla medio, ez bait zen espero zen tokian kabitzen. beraz, beste gune batetara joan izan behar genuen. Ez zen toki txarra honoko hau ere, jende ugari bildu ohi duen enparantza baten ondoan. 18etan amaitu genuen guztia montatzetik. Aipatu goizean euri egin bazuen ere, arratsaldean giro ederra egin zigula. Beno kamioia aparkatu bezain pronto, betiko legez, herritarrak han zeuden gure zai, laguntzeko prest, beraz berehala montatu izan genuen guztia. Herritarrak informatzeari ekin genion beraz. Honetan ari ginela, hara non azaltzen diren hiru herritar goma-espumazko soineko dotore batzuen barnean. Ikusgarriak eta deigarriak suertatu ziren. 19:30etan berriz, dultzainero talde batek euren tresnei jotzeari ekin zieten giro paregabea sortuz. Beno hau izan zen Basauriko kronikak eman ziguna, beste behin ere gure trolebusa iristen den herri oro bezala, hau ere alaitua izan zen. 21:00etarako guztia bildua genuen, eta askotan gertatu zaigun moduan maniobra dexenteren ostean irten ginen gune horretatik, gaua iragango genuen tokirarte.

Maiatzak 21, asteazkena, Galdakao

USANSOLO eta GALDAKAO

Gelditour Usansolon

Gelditour Galdakaon

Kronika:

11ak aldera iritsi ginen Usansolora (herri independiente bilakatzeko borrokan ari den Galdakaoko auzo bat). Toki onean kokatu ahal izan genuen gelditour trolebusa, jendea igarotzen zen plaza batetan. Goiz osoan zehar eguraldi ederra egin zigun, eguzkiak ederki jotzen zuen. 14:00etarako guztia bilduta genuen, eta Galdakaoruntz abiatu ginen. Bertan bazkaldu, eta kamioia kokatu nbehar genuen gunera joan ginen. Maniobra batzuren ostean, 17:15etarako guztia montatua genuen.. Lan talde ederra zegoen lagundu eta ekitaldiak burutu nahiz ikusteko prest. Iritsi bezain pronto euri tantak hasi ziren, baina montatzetik amaitu genuenerako ateri zegoen ihada. Galdakaon ere toki onean kokatu ahal izan genuen, jende dexente egoten den parke bat (gurasoak euren haurrekin, gazteak, etb…), kultur etxearen ondoan. 17:30etan eman zitzaien hasera ekitaldiei. Bi txalapartarik euren makilak gogoz dantzatu zituzten. Ondoren Gorka herritarrak, aht-aren inguruko informazio apur bat eta ondorengo ekitaldiak aurkeztu zituen (gogoz haritu zen Gorka, aurkezpen lanak egiteko, erropa dotorea jarri zuen soinean). Aipatu, denbora guztian zehar haurrentzako denbora-pasak antolatu zituztela (globoekin jolasean, marrazten, gazte batzuk aurpegia margotzen zieten bitartean). Ondoren Bearen txanda iritsi zen. Bea Galdakaoko ezker abertzaleko ordezkaria da, eta elkarrizketa bat egin zien. Laburbilduz, zera zioen berak: Inorri galdetu gabe egindako proiektua dela, inposaturiko proiektua. Euren postura kontrakoa dela argi utzi zuen. Aht-an gastatuko den dirua, beste prioritate batzuetan erabil daitekeela zioen. Inpaktu ekologikoaren inguruan ere aipamena egin zuen. Aipatu zuen, gasto soziala eta errekurtso sozialak gutxiagotuko dituela agintarien poltsikoen alde. Infraestrukturak, euskal herriko herriak hurbiltzeko izan beharko liratekeela, eta ez hurruntzeko. Galdakaon ezker abertzaleko hiru zinegotzi omen daude legez kanpo, beraz instituzioetan aukera gehigirik ez dute proiektu honen aurka borrokatzeko, baina kalean bai ikusten ditu aukerak txikizio hau geldiarazte bidean jarduteko. Jendea piztearen beharra azpimarratu zuen, biztanleria informatuz, txikizioa honi trabak jartze bidean. Bea agurtu ondoren, Gorkak hartu zuen berriz hitza. Aht-aren inguruan informatzen jarraitu zuen. Gogoz eta imaginazioa erabiliz jarraitu ere, ikusleei galderak eginez, etb…

Gero, Jonu kantautoreak aportazio xume bat egin nahi izan zuen sarraski honen aurrean, 5 abesti abestu zituelarik, bere gitarraz lagundurik. Abesti horien artean, bat aht-ari buruz berak eginiko abesti propioa zen. Gorkak informazioa emanaz jarraitu zuen berriz, ondoren bideo emanaldiari paso eman ziolarik. 19:45etan amaitu zen bideo emanaldia, ondoren Gorkak berak kitarra hartu eta Eskoriatzan egin zuen bezala, abesteari ekin zion, 5 abesti abestu zituelarik. Gorkak kitarrarekin amaitu zuenean, Patxok hartu zuen hitza. Galdakaoko antropologo batek eginiko testua irakurri zuen. Manipulazioaren inguruan jardun zuen. Honelako proiektuak beharrezko eta geldiezintzat jotzen dituztela esan zuen, pisu haundiko hitzak erabiliz: democracia, bienestar…Manipulatzaileen estrategien barnean bigarren pauso bezala, proiektua etorkizunarekin erlazionatzea zela zioen, hau da etorkizuna izango dela, eta hori egin ezean atzerapen nabarmena jasango dugula…Aipatu zuen baita ere, aurka azaltzen direnak kriminalizatzea euren estrategien barne kokatzen dela, guztia zaku berean sartuz: ezker erradikala, antisozialak…

Biztanleariaren zati garrantzitsu batek beraz, discurtso hori barneratzen du. Ondoren, Oskarri egin zioten elkarrizketa. Oskar, Galdakao bizirik ezker batuako zinegotzia da. Aht-arekiko bere taldearen posizionamenduari buruz galdetu ziotenean, esan zuen printzipioengatiko oposizio frontala mantentzen dutela. Proiektu kapitalista izateagatik, beherapen sozialak ekarriko lituzkeelako…finean, langile klasearen kontrako proiektua delako. Aipatu zuen baita ere, demokrazia falta totala aplikatzen dela, inorri ez zaiolako erabakitzeko aukera ematen. Txikizio hanbientala ere aipatu zuen eta Beak esan bezala, Oskarrek ere aipatu zuen, guk garrantzitsuagoak diren beste prioritate batzuk ditugula. Aht-ak eragingo lituzkeen kalteen artean oposizio gehien merezi duen arloa zein izango litzatekeen galdegin zionean, guztia “como un todo” ulertzen dutela esan zuen. Berak hitzez hitz esan zuenez, munstro hau gelditu beharra dago, eta borroka ez dago galduta instituzioei dagokienez. Aramaion eginiko erreferendumagatik udal-buruari ezarri dizkieten delituen inguruan iritzia galdetu ziotzaionean, esan zuen, zuzenbide estatu honen beste aberrazio bat gehiago dela.

Eta azkenik egin zioten galderak zera zioen: zer iruditzen zaizu egin behar dela herri bezala Aht-a gelditzeko? Hemen egiten ari zaretena, erantzun zuen. Prentsa ofizialak saltzen duenetik ezberdintzen den beste informazio mota bat gizarteratzea…Amaitzeko zera esan zuen: Ojala geldi dezagula, hori espero dut. Eta beno Galdakaon gelditourrak eman zuenaz amaitzeko, esan, Gorkak ondorengo egunetan izango diren ekitaldietarako deia eginez izan zela. Guztiari 20:15etan amaiera eman zitzaiolarik.

Maiatzak 20, asteartea, Zornotzan

ZORNOTZA

Hemen Durangoko Elkarlanaren kronika:

Gaur, martitzena 20 Gelditour-eko kamioia Zornotzan egon da.
Aste osorako eskualdean antolatu doguzan ekitaldien barruan, gaur kotxe karabana egin dogu Durangotik Zornotzara. Izurtzatik, Durangotik, Iurretatik, Eubatik, Zornotzatik eta Lemoatik pasatu gara eta AHTren aurkako oihua zabaldu dogu Durangaldean eta Arratian.
Ondoren, Zornotzan kontzentrazinoa eta manifestazinoa egin doguz. 50 bat pertsonak parte hartu dogu. Manifestazinoaren ostean bideo bat ikusi dogu Gelditour-eko kamioian. Bideoan, Zornotzak azken urteotan jasan dauazan inposaketa bien barri emon da: lehenengo Boroako zentral termikoa eta orain AHT.

INPOSAKETARIK EZ! TXIKIZIORIK EZ!

Kopilotoaren kronika:

Nafarroa parkeko aparkalekura (herrigunetik hurrun gelditzen den parking bat) 10etan iritsi ginen. Aipatu, eskaera parke gorrian ezartzeko egin zela (jende asko ibiltzen den parkea) duela hilabete inguru, baina erantzunik eman ez zenez, eskaturiko parke horretara joan ginen. Bertara inguratu bezain pronto, udaltzaingo batek esan zigun, berari komunikatu ziotenez, ez omen genuen baimenik bertan sartzeko. Beraz, haseran aipatu bezala, Nafarroa aparkalekura joan behar izan ginen. Bertan kamioia ireki genuen, eta herritar talde batek alkatearekin hitz egitera joatea erabaki zuten. Hala egin zuten, eta alkatearekin egon ostean, oraingoan baimena eman zien. Beraz, kamioia bildu, eta parke gorriruntz habiatu ginen. Maniobra dexenteren ostean, 11etan iritsi ginen gune honetara. Oso toki ona zen parke gorria deritzona. Gainera, eguraldia ere lagun izan genuen. 11:30etarako guztia montatuta genuen. Jende asko zebilen parke horretan. Hasi agureetatik, eta arratsaldean guraso asko euren haurrekin. Toki ederra benetan. Goiz partean agure asko zegoen parkeko bankuetan exerita, eta bideo emanaldia ozen entzuten zen. Horretan geundela, “AHT” idatzia zeraman auto bat ikusi genuen herritik biraka, deialdiak eginez. Beno, arratsalde partean izan zen ekintzarik Zornotzarrek prestatu zutenik: Txirrindu martxa, kotxe karabana, Manifestazioa, konzentrazioa eta amaitzeko herritar batek komunikatu dotorea irakurri zuen, mikroetatik. Ekintzetan ere, jende dexentek hartu zuten parte. Beno eta Zornotzako kronika egin ostean, gazte batek kontatu ziguna zabaltzea komenigarria izan daitekeela deritzot. Beno Zornotzan bertan geundela, arratsalde partean gazte bat inguratu zitzaigun. Argazkilaria da bera eta hantza denez, Durangotik Zornotzara bideko zubi batetan zegoen (ETB-ra sartzeko bidean), Zornotzan amaiera emango zitzaion kotxe karabanaren zai, argazkiak atera asmoz. Leku egokia iruditu zitzaion, Anboto mendia ikusten bait zen atzekaldean, eta irudi dotorea ateratzeko intentziotan. Beno horretan zegoela, Ertzainek identifikatu omen zuten. Ordu erdi inguruz bertan eduki omen zuten, eta ondoren autobusez egin behar izan omen zuen Zornotzarako bidea, kotxea inmobilizatu bait zioten (hantza denez, papelen bat kadukatuta omen zuen….) Baina beno, susmo guztia dauka, bere intentzioa oztopatu asmoz zebiltzala….Eta beno amaitzeko, Zornotzan, beste hainbat lekutan bezela gertatutako anekdotatxo bat kontatuko dizuet: Beno nahiko graziosoa da anektota. Kuriosoa benetan. Batek baino gehiagok pentsatzen du, trenaren aldekoak garela, diputaziokoak……adibide bezala Zornotzako kasua jarriko dut: Panelak ihada ezarririk genituela, eurei begira edadeko gizon batekin egin nuen topo. Berak galdegin zidan ea AVE-koak ginen. Nik esan nion baietz, AHT-aren inguruan gabiltzala biran. Berehala honoko hau erantzun zidan: Ea bada berehala egiten duzuen, beharrezkoa bait da. Harritu xamar gelditu nintzen ni, eta berehala esan nion gu ez geundela azpiegitura horren alde, eta iritzi hori argumentatuz hainbat arrazoi eman nizkion eta esan nion agintariek informaziorik ematen ez dutenez, kamioia hartu eta eudkal herri osoan informazioa zabaltzea erabaki genuela. Bera ere harritu xamar gelditu zela zirudien, jejejeej. beno bere horretan gelditu zen dena. Baina kuriosoa iruditzen zait.

BILBO

  • Mahaingurua Arkitektuen Elkargoan / Mesa redonda en el Colegio de Arquitectos.

Maiatzak 19, astelehena, Durangon

DURANGO

Hemen Durangoko Elkarlanaren kronika:

Gaur goizean Gelditour-a Durangora heldu da. Ikasleok paroia egin dute eta kamioiara gerturatu dira non aukera izan dute AHT Gelditu Elkarlanak egindako bideoa eta superestruktura kapitalista zikin honek egingo dituen kalteen erakusketa bat ikusteko. Egun osoan zehar egon da erakusketa eta bideo ikusteko aukera, bihar Zornotzan aukera izango dute.
Aratsaldean bizikleta martxa bat burutu da Elorriotik Durangora eta apur bat geroago konzentrazio bat egin dugu batzoki aurrean 80 pertsona inguru eta bukaera emateko giza kate bat. Inposizioa salatu dugu eta eztabaida eskatu diogu PNV-ko politikari gezurti hauei.

AHTri SUA ETA KITTO!!!!!

Argazki galeria

erdaraz

Hoy a la mañana ha llegado el Gelditour a Durango. Los estudiantes han realizado un paron y se han acercado al camion donde han podido ver un video realizado por AHT Gelditu Elkarlana y una exposicion sobre los daños que va a causar esta sucia superestructura capitalista que es el TAV. Durante todo el dia se ha podido ver la exposicion y el video que mañana podra verse en Zornotza.
A la tarde se ha realizado una marcha en bici de Elorrio a Durango y al poco de la llegada nos hemos concentrado alrededor de 80 personas frente al batzoki finalizando con una cadena humana denunciando la imposicion y exigiendo debate a estos mentirosos politicos del PNV.

Kopilotoaren kronika

Zornotzan sendi jator baten etxean lo egin ondoren, Durangon ezarri genuen kamioia. 9:30etan iritsi ginen bertara, nahiz eta 10:15ak alderarte ez genuen kamioia guztiz montatu, kamioiaren dimentsioak direla eta, nahiko maniobra eskatzen bait zizkigun. Toki onean zegoen kokatua. Anektota txiki modura, gugandik oso gertu genuen “Batzokia”. Hasera batean panelak kamioi ondoan ezarri genituen, baina berehala euria hasi zuenez, nahiko gertu gelditzen zen aterpe batetara mugitu behar izan genituen. Egia esan, atzokoan euria bota zuen gogotik, giro goibel eta bustia beraz atzoko kronikak nabarmentzeko eman ziguna. Beno jendea pasa ohi den lekuan jarri ginenez, beti izaten da kuriositateak eta informatzeko gogoak bultzaturik gerturatzen denik. 13etan Ibai herritarra mikroen jabe egin, eta ondoren ikusiko zuten bideoari sarrera eman zion. Datozen egunetarako ekitaldien berri ere eman zuen, jendeari deialdi horietan mobilizatzeko arren eskatuz. Momentu horretan bideoa ikusten 50 pertsona inguru bildu ziren. Bideoa amaitu ostean, Ibaiek berriro era inguratu zirenei ondorengo egunetako ekitaldiak gogorarazi zizkien. Beno bazkaldu, eta lasaitasun momentu batzuk igaro ostean, 6:30ak izango ziren, AHT-aren aurkako banderolekin horniturik gure ingurura bizikletariak azaltzen hasi zirenean. Bizikletari hauek Elorrixotik zetozen, antolatua zegoen bizikleta martxan parte hartuz. 30 pertsona baziren bertan, tartean Irurtzunen gertatu zen antzera, guraso batzuek, euren bizikleten atzealdean euren haurrak zeramatzatelarik. Bejondeizuela atzoko bizikleta martxan parte hartu zenuten guztioi!!! bene- benetan!!! Euria gogoz aritu zen arren, AHT-a gelditze bidean martxa hau egin zenuten guztiok txalo zaparrada beroa merezi dezute! ;-). Beno ondoren, 7retan ain zuzen, konzentrazio bati eman zitzaion segida. “Durangon AHT-rik ez” zioen pankartaren atzean jende andana bildu zen, 80 pertsona errex. Jendetza aprobetxatuz, 7:30etan giza kate bat burutu zen. Denboratxo bat alkar eskutik artuta egon ostean, iritsi zitzaigun Durango agurtzeko ordua ere. Beraz jende dexenteren artean guztia berehala gorde, guztiak agurtu, eta 8:30etan Zornotzaruntz habiatu ginen berriz bertan gaua pasatzeko.

DONOSTIA

AHTren aurkako herri mugimenduaren kriminalizazioari buruzko hitzaldia eta solasaldia, Loiolako Gaztetxean: Beasainen Auzitegi Nazionalera bidali nahi dituzten bi gazteak eta abokatu batek hitzegingo dute.

Maiatzak 18, igandea, Araban

GASTEIZ eta LEGUTIO

  • Goizean GELDITOUR Gasteizko kaleetan zehar ibiliko da / Por la mañana, GELDITOUR recorrerá las calles de Gasteiz.
  • 12:00etan Urbina eta Lukuko herritarrek egunero pairatzen duten eraginari buruzko hitzaldi informatiboa lekuan bertan / Charla informativa in situ, a las 12:00, sobre la afección diaria en los vecinos de Urbina y Luku (en la Plaza de Urbina).
  • 13:00 Kotxe-karabana Legutioraino / Coche-carabana hasta Legutio.

  • 13:10, triki poteoa Legution eta informazio banaketa / Triki poteo en Legutio y reparto de información.
  • 14:30, herri-bazkaria / Comida popular.
  • GELDITOUR Legution egongo da arratsaldez / GELDITOUR se encontrará en Legutio por la tarde.

Kronika

Maiatzak 18an, goizez Legutiora joan ginen. 11etarako han geunden. Jende dexente zegoen laguntzeko, beraz berehala montatu genuen dena. Hasera batean Legution aurki genezakeenaz zalantza punttu bat genuen arren, argi gelditu zen, herritarrak jai eta alaitasun gogoz zeudela. Kamioia oso toki onean kokatu ahal izan genuen, udalatxe parean, enparantzara begira. Jende asko zebile inguruan beraz, eta horretaz aparte, eguraldi txukuna egin zuen. Eguzkia lagun eta euririk ez zorionez. Jatekorik ere izan zen, barrenak alaitu nahi izan zituzten guztien zerbitzura. Beste hainbat herritan gertatu den modura, herriko haurrak ere inguruan izan ditugu, alaitasuna eta bizi-poza elkartrukatu asmoz. Muxu bana, Legution ezagutu genituen haur bakoitzaren masailean! 14:00ak aldera bi trikitilarik, lehendik ere bazegoen giro dotorea are dotoreago bihurtu zuten. Legutioko plazan bertan hasi ziren melodia zoragarriak sortuz, segida inguruko tabernetan eman ziotelarik, jende multzo polit batek lagundurik. Giro polita oso beraz sartzerik izan dugun arabako herri bakarrean. Eguerdi partea iristearekin batera dena biltzen hasi ginen, 3retarako guztia ondo gorde genuelarik. Beno herenegungoan azken orduko geldiune bat suertatu zitzaigun. Arratsa libre genuenez, Otxandiora bixitatxo bat egitea erabaki genuen, eta hala egin ere. Bertako alkateari dei egin eta baimena eman ondoren, 3:30etan zerbait jan ostean, Legutiotik Otxandiorantz habiatu ginen. 17:00etan bertan ginen ihada. Herri honetan ere, leku ederrean kokatu ahal izan genuen gelditourreko kamioi ezaguna, udaletxe parean. Goizean eguraldiak aguantatu zuen arren, Otxandiora iritsi ginenerako euritsu zegoen giroa. Udaletxe azpiko aterpean ezarri genituen panel informatiboak, eta gainontzeko herrietan bezala, izan zen informazio gosez gerturatu zen herritarrik. Beno informazioa Otxandiotarren eskura jarri ostean, 19:30etan agur esateko ordua iritsi zen, Zornotzaruntz habiatu ginelarik bertan lo egin asmoz

 

 

Maiatzak 17, larunbata, Gasteizen

GASTEIZ

Más de mil personas se han manifestado en Gasteiz contra el TAV

Orain da garaia, AHT gelditu. Paremos el TAV, ha sido el lema de la manifestación que a las 12;30 ha partido del Artium de la capital gasteiztarra y que ha concentrado a más de mil personas.

Una presencia policial abrumadora, ha impactado a los presentes, con seis furgonetas y dos coches de la Ertzaintza apostados alrededor de la plaza, dos coches y tres motos de la Policía Municipal y numerosos policías de paisano, han mostrado un temor a la información sobre el TAV y manifestación convocada. Si bien ello ha podido retraer a algunas personas en el inicio, luego se han ido incorporando ante los lemas contrarios al TAV de una manifestación muy numerosa, destacando la capacidad de concentración contra el TAV, y que ha sido al mediodía de un sábado. La manifestación ha finalizado con la intervención de dos bertsolaris y un comunicado final sobre la situación de las obras y la imposición en pueblos y vetos en Gasteiz.

También tenemos que denunciar que el Ayuntamiento no ha permitido colocar el camión – stand Gelditour en la plaza del Artium con lal excusa que no cabe, cuando este mismo camión ha estado en la misma hace meses en otro acto autorizado por el Ayuntamiento, ni tampoco nos han permitido en otras plazas del centro bajo excusas que mostraban finalmente “ordenes de arriba” y que “es un tema polémico”.

Precisamente, por ser tema sin información y polémico es la razón fundamental para deber informar, para tener presencia a favor de la información y del debate social.

El veto, censura e intento de acallarnos, no ha sido posible, pues la capacidad de más de 40 colectivos de la ciudad, han hecho posible que esta semana con la participación de más de 200 personas llegue un folleto sobre los impactos del TAV a más de 90.000 buzones, y esta mañana ha supuesto una manifestación importante para el nivel de Gasteiz.
Ello demuestra la capacidad movilizadora de AHT Gelditu Elkarlana en Gasteiz, la concienciación de personas y colectivos que va calando día a día, y que los obstáculos y vetos muestran que el TAV esta siendo cuestionado con argumentos y razones.

La imposición tiene nombres y responsables en nuestra ciudad, así como el silencio de medios ante lo que es un atropello a nuestros derechos a informar, a plantear el debate social y a expresarnos libremente sobre los impactos que genera el TAV. Dichos vetos, censura e intentos de acallarnos, son la muestra más evidente de su falta de argumentos, de su temor a la información veraz, de la trascendencia que tiene cuestionar la legitimidad de quien nos quiere imponer sin información ni debate, un proyecto que, a medida que incidimos y llegamos a trasladar a la ciudadanía, la oposición aumenta.

Por eso redoblamos nuestro esfuerzo buzoneando los efectos del TAV, informando, trasladando durante todo el día información en la Virgen Blanca, y fomentando un debate social sobre el proyecto del TAV.

Con la denuncia y movilización estamos parando el TAV y vamos a conseguir que este proyecto se quede en papel mojado.

Hoy una serie de actos de información, denuncia y manifestación de más de mil personas, ha supuesto una mañana constructiva por otra Gasteiz.

Seguiremos trabajando e informando desde Gasteiz.

Manifestazio jendetsua Gasteizen AHTren kontra (gara)

Más de un millar de personas se manifiestan en Vitoria en contra del tren de alta velocidad (DNA)

Más de un millar de personas se manifiestan en Gasteiz en contra del tren de alta velocidad (Deia)

ELORRIO eta ARRASATE

  • Udalaitzera mendi martxa (Elorriotik eta Arrasatetik irtenda Udalaitzen bilduko dira) / Marcha montañera a Udalaitz (saldrán desde Elorrio y Arrasate para juntarse en Udalaitz).

Maiatzak 16, ostirala, Debagoienan

ANTZUOLA eta ESKORIATZA

Kronika

Gaua Arrasaten pasa, gosaldu eta 10etarako Antzuolan ginen. Eguraldi tristea egiten zuen, tarteka euria botaz. 10:15etarako guztia montatua genuen. Kamioia toki onean kokatu ahal izan genuen, udaletxe parean. Panelak, udaletxe atarian kokatu genituen, gerturatzen zen ororen bistan. Hemen ere izan zen informatu asmoz hurbildu zenik. Neska mutil gaztetxoak ere eskolatik irten eta gugana hurbildu ziren, abiadura haundiko trenaren inguruan informatzeko helburuarekin. Talde ederra hurbildu zitzaigun Antzuolako herri eskolatik, euren irakasleez lagundurik. Goiz pasa ederra izan zen beste behin ere, bertan igaro genuena, eta bazkal ostean, guztia biltzen hasi ginen, 14:45etarako kamioiean guztia prest zegoen hurrengo helmugara joateko. 18:00ak inguruan iritsi ginen Eskoriatzara. Guztia prestatu eta handik gutxira herri gunean hasera eman zitzaion manifestazioa gugana iritsi zen bertan amaiera emateko. Jende pilo ederra joan zen gerturatzen gugana.

Batzuk kamioipean zutik, beste asko lurrean exerita, bertako gazteek prestaturik zituzten hainbat ekitaldi ikusteko irrikitan. Lehenik, Odei eta Iñaki txalapartariek, makilekin zuten trebetasuna erakutsi ziguten. Ondoren Odeien txanda iritsi zen. Aktore papera bikain bete zuen, eskeini zigun antzerkian argi ikusi zen moduan. Ondoren, Gorkak gitarra bereganatu eta giro ezin hobea sortu zuen ikusleen artean. Sokak ederki dantzatu zituen ikusleen gozagarri izan ziren abesti sorta ederra joaz. Enea izan zen ekitaldiari amaiera eman ziona, bertsoetarako zuen gaitasuna erakutsiz. benetan lan dotorea Eskoriatzan gazteek egin zutena. Txalo zaparrada ederra zuen guztiontzat! Beno eta horrekin beraz iritsi zen kamioia jasotzeko garaia. 20:30etan amaitu genuen dena jasotzetik, eta gero bertan gelditu ginen lotan. Hurrengo egunean, Maiatzak 17an, Gasteiza joateko plana zegoen, baina dagoeneko jakingo duzuen moduan, dirudienez Gasteizko Udalari ez zion grazi gehiegirik egiten gure presentzia euren kaleetan barrena izaten, eta beste hainbat herritan gertatu den moduan, herritarrak proiektu honen inguruan informatzeko oztopoak jartzen saiatu dira Gasteizko udaleko politikariak. Argi gelditzen da, biztanleak proiektu erraldoi hau zer den jakiteak beldur itzela ematen diela…Beno zorionez, honelako mezprezuen aurrean, jendeak euskal herri osoan zehar azaldu digun esker ona nabarmentzen da.

    AZKENPOSTAK

    1. Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”
    2. Behar ez dugunetik murriztu dezatela!
    3. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    4. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    5. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    6. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    7. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
    8. Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”
    9. AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)
    10. Gastu militarra eta AHTren inuzentekeriak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA