Maiatzak 14, asteazkena, Goierri garaia

URRETXU eta ZUMARRAGA

Kronika 

Gaua Adunan pasa ondoren, goizean goiz Zumarraga/Urretxurantz habiatu ginen. Goizean kamioia montatu eta betiko moduan informatu asmoz gerturatu zenik izan zen. Zumarraga eta Urretxuren mugan aurkitzen den enparantza batetan kokatu genuen, jende dexente pasa ohi den leku batetan. Herritar gazte talde batek, betiko moduan bazkari ederra prestatu ziguten eta gaztelekuan jan genuen. Bazkaldu ondoren, herria dekoratu ahal izateko materiala prestatzen aritu ginen, hauek, arratsaldean ezarri zirelarik. Arratsaldean, 5:30etarako guztia montatua genuen berriz. 6:30ak inguruan bideoa ikusteko deialdia egin zen, eta talde ederra bildu zen telebista pantailari begiratu asmoz. Bideoa ikusi ostean, 8retan konzentrazio bat burutu genuen, bertan 40 bat pertsonan izan ziren. Konzentrazioari amaiera emanez, herritar batzuk bertaratu zirenak informatu asmoz ezkioko estazioari buruzko testu bat irakurri zuten besteren artean eta jakinarazi zuten dagoeneko goierrin aht-aren obrak hasiak direnez, hauei erantzuteko hainbat ekintza izango direla ondorengo eguneta, parte hartzeko deia zabalduz. Aipatu kamixeta salmenta nabarmena izan zela eta eguraldiari dagokionez, zaparrada batzuk bota zituela.

Maiatzak 13, asteartea, Tolosaldea

TOLOSA

  • Goizeko 11:30ean GELDITOUR triangeluan jarriko da eta Tolosako eskoletan paroa konbokatuko da bideo proiekzioa ikusteko eta ekitaldia egiteko / A las 11:30 GELDITOUR se encontrará en la Plaza del Triángulo de Tolosa; convocatoria de paro en las escuelas para ir a ver la proyección del video.

ZIZURKIL

  • Arratsaldeko 17etan GELDITOUR Zizurkilera iritsiko da eta Joxe Arregi plazan erakusketa muntatuko da ( AHTren ibilbidea, eskualdeko hondakindegiak, eskualdeko harrobiak…) / A las 17:00 GELDITOUR llegará a Zizurkil y se encontrará en la plaza Joxe Arregi; se montará la exposición (trazado del TAV, vertederos y canteras de la comarca…).
  • Arratsaldeko 19:00etan hitzaldia “AHT eta eskualdeko harrobiak” Zizurkilen / Charla en Zizurkil “TAV y canteras de la comarca”.
  • Arratsaldeko 20:00etan Kontzentrazioa Zizurkilgo errotondatik – Renferen parkina arte / A las 20:00 Concentración desde la rotonda de Zizurkil hasta el parking de Renfe.

Kronika

Naparru atzean utzi, napartarrak agurtu eta Tolosaruntz habiatu ginen. 11etarako han ginen, triangulo plazan. Oso antolamendu ona haseratik, eta lan dotorea burutu zuten bi herrietan herria dekoratzen. Tolosara iritsi bezain pronto, 30 bat lagun zeuden zain laguntzeko prest. Aipatu paroa egin zutela ikasleek. 12ak aldera ordu bete inguruko konzentrazioa egin zen. 70 bat gazte zeuden bertan. Tolosan guztia jaso Tolosarrak agurtu eta 13:30etan Zizurkilen ginen. Jubilatuen ondoan dagoen plazan kokatu genuen kamioia. Bertan bazkaldu eta 5etarako guztia prest zegoen. Aipatu jende asko hurbildu zela informatu asmoz. 100 pertsona zeuden. 7retan asanblada bat burutu zen. Bertan ere 100 bat pertsona izango ziren. 3 hizlari aritu ziren hizketan. Hainbat gaien inguruan hitzegin zuten, baina aldi berean guztiak lotura zutela argi gelditu zen: Kanterak, superpuertoa, AHT-a…Ondoren konzentrazio bat burutu zen, 30 min. ingurukoa. Konzentrazioa eta gero manifa. Bi ekitaldi horietan ere 100 bat pertsona bildu ziren. 7ak aldera giroa beztu zen eta euria hasi zuen gogotik. Euri dexente bota zuen. 8:30etan bildu genuen guztia eta Adunarantz zuzendu, bertan lo egin asmoz. Beno jende asko beraz herri hauetan, antolakuntza ona eta kamioia heltzerako etxeko-lanak burututa, euren herria ederki adornatuz. Beno aipatu Zizurkilen hasieran eskatua zegoen lekuan ez omen zieten asanblada egiten utzi, beraz beste lokal batetan egin omen zuten.

Maiatzak 12, astelehena, Etxarrin

ETXARRI eta ALTSASU

Atzo Nafarroa maitean egin genuen azken eguna izan zen. Penaz baina atzean utzi behar izan dugu, ea nafartarrek egin diguten harrera beroa jasotzen dugun gainontzeko euskal herrietan. Beno gauean Etxarrin egin genuen lo. Goizean goiz kamioia herrigunera gerturatu eta montatu genuen. Jende asko hurbildu zen informatu asmoz. Aipatu, nafarroan garbi ikusi dugunez, edade guztietako biztanleak hurbildu zaizkigu. Hasi umeetatik eta agureetaraino (makina bat zakur ere ibili izandu da inguruan, jeje). Guztiak, aginteriek erraztu ez dieten informazioaz jabetu asmoz. Giro ederra egin zuen egun osoan zehar, eguzkia izan genuen lagun. Aipatu bi herri hauetan toki oso onean kokatu dugula kamioia. Etxarrin gainera, peri eguna zen atzokoa. Arratsaldean Altsasura joan ginen. Han ere jende asko hurbildu zen. Aipatu Garraxi irrati librekoak gutaz interesatu zirela, entrebista bat egitea eskatu ziguten, eta gustu haundiz erantzun genien. Asteartero egin ohi duten magazinean aterako omen dute (www.sindominio.net/garraxi ) Altsasutarrak lan ederra egin zuten kamioi ingurua dekoratuz, hainbat panel ezarriz. Aipatu baita ere, Altsasun kamixeta dexente saldu zirela. Beno gaur Gipuzkoan sartu gara, izugarrizko penaz Nafarroa atzean utzita. Orain artekoaz azpimarratzeko gai bat, nafartarrek egin diguten harrera ona, izugarria. Hitzik gabe gelditzen gara hori espresatzeko garaian. Konfidantza osoz hartu gaituzte. Bihotz bihotzez esker mila Nafartar guztiei!!!!!

 

 

Maiatzak 11, igandea, Araitz bailaran eta Sakanan

ATALLU (Araitz bailara)

  • Goizean GELDITOUR Atalluko elkartearen aurrean kokatuko da 12:30 arte. Gainera AHTren aurkako eguna ospatuko da: txalaparta, bertako bertsolariak, hamaiketakoa, erakusketa,… / Por la mañana, GELDITOUR se encontrará en frente de la asociación de Atallu hasta las 12:30. Además, se celebrará el día contra el TAV: txalaparta, bertsolaris, hamaiketako, exposición…

IRURTZUN eta ARBIZU

  • 9:00etan, Altsasutik irtengo da bizikleta-martxa Irurtzun aldera. Irurtzunen 14:00etan, herri-bazkaria egingo da / A las 9:00 de la mañana, saldrá la marcha ciclista desde Altsasu a Irurtzun. En Irurtzun, a las 14:00 tendrá lugar una comida popular.
  • Arratsaldean, lehenik Irurtzunen izango da GELDITOUR eta ondoren Arbizun (18:00etatik 20:00etara) / Por la tarde, primero en Irurtzun y después en Arbizu (de 18:00 a 20:00).

Kronika

Nafarroako gainontzeko leku guztietan bezala guztiz azpimarragarria jendearen harrera oso ona, ikaragarria. Nola eskertu ezin jakin. Horrezaz gain paraje liluragarria. Beno atzo beraz, goizean goiz esnatu, eta 10:30etarako guztia montatua genuen Atallon, gau osoan aparkatua eduki genuen lekuan bertan. Jende partehartzailea eta Aht-aren sarraskiaren inguruan informatzeko gosez. 10:45etan Jon Gorriti eta Pello Goikoetxea txalapartiek ikusleon belarriak gozatu zituzten. Ondoren, Oskar Estangak eta Aritza Saraguetak  bertso sorta ederra eskeini ziguten entzuleon txalo artean. Bitartean, herritar talde bat 11etako ederra prestatzen zuten bitartean, inguratzen zen orori barrenak xamurtu asmoz. Bertsoak bukatzerako ihada prest zeuden jakiak: patata eta piper tortila, gazta, intxaurrak, sagardoa, ogia, piper gorriak, txistorra, urdaia, ardoa…12:20etan Atallo herri zoragarriko jendeaz agurtu eta Irurtzunruntz abiatu ginen. Atallu atzean utzi, Arribe eta Betelu pasa eta 12:50etan Irurtzun baino lehentxego gelditzen den gasolindegi batetan gelditu ginen, Altsasutik zetorren bizikleta martxaren zai. Berehala azaldu zen ziklista taldea, eta Irurtzuna bitarte, euren atzetik joan ginen. 13:10etan Irurtzungo plazara iritsi ginen.  Herritarren ongi etorria ederra izan ze, irrifar eta txalo artean bizikletariak animatuz. Jende dexente zegoen herri honetako plazan. Kamioia frontoiean aparkatu bezain pronto, Goreti eta Eider herritar gazteek, trikitixa pieza hainbati jotzeari ekin zioten, melodia zoragarriak gure belarritik barrena irristatuz. 13:45etan kamioipean jo eta su ari ziren Goreti eta Eider, eszenario gainera igotzera animatu ziren,  pieza bakoitzaren ondoren ikusleen esker onaren isal ziren txalo hotsak entzuten zirelarik. Berehala ohartu ginen agintarien esanetara dauden indar polizialen begiradapean geundela. Gugandik oso gertu, auto beltz batetan bi polizia “paisano” gisan zeuden, Irurtzundarren bizi-pozari mugak jarri asmoz. Baina guztia horretan gelditu zen eta eguraldia lagun genuen atzoko egunean, indar hauek ez zutenzuten trumoi hots haundirik atera. Eider eta Goretik eskusoinuarekiko zuten trebetasuna demostratzeari utzi zioten 14:30ak inguruan. Bazkaltzera zuzendu ginen orduan, pikuxar tabernara. Besteren artean paella ederra jan ondoren, abestu, eta kamioira gerturatu ginen trikitixaz lagunduta. Dena gorde, desmontatu eta hurrengo helmugarantz abiatu ginen: Arbizu. Irurtzundik Arbizurako bidean 7 auto, auto-karabana eta kamioia bozina joka joan ginen gelditu ere egin gabe, pasatzen ginen herritar orori ohar araziz, Aht-aren kontrako mugimenduak bizirik dirauela. 17:45etan Arbizura iritsi ginen. Han jende andana bildu zen, batzuk bideoei so, beste batzuk panelei….ordurarte laino baino ateri zegoen egunari, euri tantek jarraitu zieten. Zaparrada ederra bota zuen Arbizun. 19:30etarako guztia jasoa genuen, eta 20:10etan Etxarrin geunden, bertan lo egin eta gaurko goiza bertan pasa asmoz.

Maiatzak 10, larunbata, Atarrabian eta Iruñean

Elkarlanako kopilotoaren kronika:

Atzo gaua Barañainen pasa genuen, famili kriston jator baten etxean, inpresionantea! gaur goizeko 9:45etan Barañaindik Atarrabiaruntz abiatu gara. 10:30tan iritsi gea Atarrabiara. Eguraldi kaxkarra, euria gelditu gabe. Esan beharra dago, Atarrabian oso leku onean kokatu dugula kamioia, hirigunean. Gainontzeko herri guztietan bezala, bertako herritar talde baten laguntzaz kamioia montatzen hasi, eta 11:15etan guztiz montatzen amaitu dugu. Eguraldia zela eta, esposizioa ondoko arkupean ezarri dugu. Ohiko legez beraz, esposizioa montatu, bideoak nahiz musika jarri, materiala saltzeko mahaitxoa jarri… eta herritar oro informatzeko prest egon gara, 13:30etan guztia jaso dugun arte. Kamioia Burlatan aparkatu, eta kotxez Iruñeko alde zaharrera eraman gaituzte, bertan bazkaldu asmoz. Irrintzi elkartean eman digute jaten. 14:45etan hasi gara bazkaltzen. Iruñan egin diren jardunaldietan egon diren 40 bat pertsona geunden elkartean.(Iruñako jardunaldiak 10etan hasi dira eta AHT-ak ekarriko lituzkeen ondorioen inguruan aritu omen dira hizketan. 80 pertsona inguru egon omen dira jardunaldi hauetan.) Gainontzeko lekuetan bezala ederki jan ondoren (janari oso earra toki guztietan, azpimarratzeko gauza) 16:00etan elkartetik atera gara. Gehientsuenak arratsaldeko jardunaldietara zuzendu dira, bertan kalte kolateralei buruz hitz egiteko asmoz (termikak erdiz bizirik plataformakoak…..), ondoren, guztien artean ondorioak atereaz. Amaiera emateko, kalejira bat prestatu dute. Aipatu, asmoa, kalejiraz baliatuz kamioiraino hurbiltzea zela, baina dagoeneko jakingo duzuen bezala hemen ere debekua zegoen, eta ezin izan dugu Iruñean kamioirik ezarri. Beraz, kamioiaren motorrak berotu, eta Atalloaruntz habiatu gara, 18:30etan iritsi garelarik. Orain, beste behin ere harrera paregabea egin diguten gazte batzuen etxean gaude lotan, Uztegin. Nafarroako paraje zoragarri batetan murgildurik. Gaur egun osoan zehar izan dugun eguraldi tristea ahazteko modukoa. Beno besterik gabe agurtzen natzaizue, bihar berriz bueltatzeko asmotan. Ondo izan, eta besarkada bat. (Aipatu, bazkarian bi Errioxar zeudela. Logroñokoak hain zuzen ere. Aipatu digute, AHTaren, termiken, militarren praktikatarako gunearen…..kontrako plataforma sortu asmoz dabiltzala, eta interesgarria iruditu zaigu zuei guztioi jakinaraztea).

alTAVoz: jornada formativa sobre el tren de alta velocidad en Iruñea

Valoración de la Jornada.

Presentación de la Jornada:

El próximo sábado 10 de mayo tendrá lugar una jornada formativa sobre la Alta Velocidad en el Salón Oscus (C. Nabarreria 31) de Iruñea, organizada por AHT Gelditu! Elkarlana.

El programa de la jornada es el siguiente:

9:30. Recepción.

10:00. “Tren de Alta Velocidad, ¿necesidad o capricho?“. Paco Segura (Responsable de transporte de Ecologistas en Acción, Madrid), Nekane Jurado (Elkartzen), Iñaki Bárcena (profesor de la UPV y miembro de Ecologistas en Acción).

12:00. Pausa.

12:30. “La Alta Velocidad en el Estado Español, intercambio de experiencias“. Plataforma en Defensa del Ferrocarril (Esteban Guijarro, Madrid), Oposicion al TAV en Andalucia (José Romero. Plataforma Pro Manantiales), Galiza (Manuel Fortes, Plataforma Galega polo Tren de Proximidade) y Catalunya.

14:30. Comida.

16:30. “Daños Colaterales del TAV en Navarra“. Canteras, derroche energético, desequilibrio territorial.

18:00. Clausura de las jornadas.

19:30. Kalejira desde Nabarreria.

El culto al progreso y a la velocidad del actual hombre moderno está originando, entre otros, el problema del cambio climático, debido en gran parte al incremento de la movilidad de personas y mercancias, en detrimento curiosamente de la accesibilidad y cercanía a los servicios. A esta crisis ambiental se suman ahora las crisis de abastecimiento energético y el de la economía y las finanzas.

El TAV es un claro exponente de este modelo de desarrollo que hace aguas pero, en este contexto de crisis, sorprendentemente el TAV es presentado por los gobiernos como la solución a los problemas citados, reduciendo el debate sobre este tema a una cuestión de competencias entre administraciones o de trazados.

¿Qué necesidades reales de la población va a satisfacer el Tren de Alta Velocidad? ¿Qué problemas de movilidad se resolverán con el TAV y cules continuarán? ¿Qué impactos económicos, sociales y ambientales ocasionará el TAV?.

En esta jornada de formación trataremos de dar respuesta a estas preguntas, desvelando al mismo tiempo las raíces económicas de las políticas desarrollistas impuestas por los intereses y poderes dominantes.

La presencia de varias personas que han vivido muy de cerca la construcción de las nuevas líneas de alta velocidad en el Estado Español nos darán la oportunidad de conocer lo que nos espera en nuestra tierra, si se ejecuta esta obra.

Además, analizaremos con ejemplos claros qué otras consecuencias tendría el TAV, como la sobre-explotación de unos recursos naturales limitados (canteras), la sobre-producción y el derroche energético (centrales térmicas y/o nucleares) u otros impactos sobre nuestro territorio (macrovertederos, desvertebración y desequilibrio territorial, etc.).

Esperamos por tanto vuestra participación en estas jornadas sobre el TAV y sus consecuencias, y os invitamos a difundir esta convocatoria en vuestro entorno.

Maiatzak 9, ostirala, Zizurren eta Barañainen

Beno hemen gatoz berriro ere Nafarroako beste pare bat txoko zoragarriren kronikatxoa mundura zabaldu asmoz. Zizur nagusian pasa dugu gaua, beste behin ere jende jator artean. Goizean goiz kamioia aparkaturik utzi genuen tokira gerturatu gara, berau merkatu ondora mugitu asmoz.

9:30etan amaitu dugu kamioia montatu eta material guztia bere lekuan jartzen. Han pasa dugu goiza, gerturatzen zen jende ezberdinarekin hitzak elkartrukatuz eta informatuz. 13etan guztia bildu, eta bertako taberna batetara hurbildu gara barrenak gozatu asmoz. Janaldi ederra egin ondoren, berriz kamioira zuzendu gara, hurrengo helmugara iristeko irrikan: Barañain.

Herrian bira dexente eman ondoren, Barañaindar jator batzuekin topo egin eta kamioia kokatu behar genuen tokirako bidea erakutsi digute. Aipatu, jada jakingo duzuen modura, Barañaingo alkateak gaurko antolaturik zeuden ekintzak debekatu dituela eta horretaz aparte, Barañaingo herritarrek eskatu zuten lekuan jartzerik ezin izan dugu, nahiz eta gero garbi ikusi dugun modura, leku horretan sobera toki zegoen. Gune horren ordez, industriagune batetara joan behar izan dugu, almazen eta txatarreri batzuk alde batetara eta Arga ibaia beste alde batetara zituelarik. 17:30ak aldera iritsi gara bertara. Han ohiko legez kamioia montatu ostean, hainbat herritar hurbildu dira.

19:00etan dena bildu, eta hasieran eskatua zegoen lekura hurbildu gara, argazki bat atera asmoz. Aparkaleku ederra zen, eta ez zegoen kotxe bat bera ere, sartzeko ere ez dugu batere arazorik izan. Han jende andana zegoen gure zain, eta argazkian ikusten duzuen modura, guztiak bildu dira kamioia atzean zutelarik, irudi eder hau islatuz. Orain Barañaingo famili jator batek harrera egin digu euren etxean.

Barruan benetako altxorra gordetzen duten jende horietako askorekin topo egiten ari gara egunero, hego Euskal herrian kokatzen den lur zoragarri honetan. Besterik gabe biharko eguna zabaldu aurretik, abiadura handiko munstrorik gabeko euskal herri batetan amestuz erretiratuko gara, biharko egunaren kronika idatzi aurretik indarberritu asmoz.

Maiatzak 8, osteguna, Iruñerrian

IRUÑEAKO UNIBERTSITATEA

  • Goizean GELDITOUR Iruñeako Unibertsitate Publikoko (UPNA) aparkalekuan egongo da; eguerdian ikasleek kontzentrazioa burutuko dute / Por la mañana GELDITOUR se situará en el aparcamiento de la Universidad de Iruñea (UPNA); al mediodía los estudiantes realizarán una concentración.

GALAR eta NOAIN (Iruñerria)

  • Arratsaldean GELDITOUR Galarren eta Noainen egongo da / Por la tarde, GELDITOUR recorrerá las calles de Galar y Noain.

Maiatzak 7, asteazkena, Faltzesen goizean eta Tafallan arratsaldean

FALTZES (Tafallaldea)

  • GELDITOUR goizean Faltzeseko kaleetan zehar ibiliko da / Recorrerá las calles de Falces.

TAFALLA (Tafallaldea)

  • Arratsaldean Tafallara joango da GELDITOUR. Tafallan hitzaldi-informatiboa eta kartel-kanpaina itzela burutu berri dute / Por la tarde GELDITOUR recorrerá las calles de Tafalla.

Maiatzak 6, asteartea, Tafallan

KRONIKA

AHTa zalantzan jartzeak ondorio asko dakarzki, garraio-eredua eta gizarte-eredua zalantzan jartzea, adibidez. Gelditourrek horren inguruan Erriberak dituen arazoak azaleratu baditu, oraingoan, Tafallari egokitu zaio. Tafalla, haize errota mordoa, tentsio handiko lerroak, autopista eta beste azpiegitura asko zeharkatzen duten hiria. Guztia irakurri »

Maiatzak 5, astelehena, goizean Kastejonen eta arratsaldean Tuteran

KASTEJON (Erribera)

  • Goizean GELDITOUR Kastejongo Principe de Viana etorbidean egongo da goizeko 10etatik 14:30era. / Por la mañana, GELDITOUR se encontrará en la avenida Príncipe de Viana de Castejón.

TUTERA (Erribera)

  • Arratsaldean GELDITOUR Tuterako Queilesko paseoan egongo da / Por la tarde GELDITOUR se encontrará en el paseo del Queiles de Tudela.
  • 20:00etan: hitzaldia Tuterako Lourdes zentroan AHTren aldeko eta kontrako pertsonekin / En el Centro Cívico Lourdes de Tudela (Navarra) se celebrará una mesa redonda entre detractores y defensores del TAV.

KRONIKA

Goizean Erriberako trenbide gune nagusiena den Kastejonen egon gara. Azoka eguna zen baina azokatik harantzago jarri behar izan dugu kamioia eta egia esateko ez da jende gehiegi hurbildu. Gehienak trenbidearekin loturiko lanetan arituriko adineko jendea izan da. Betiko trenari pixkanaka geroz eta erabilera murritzagoa ematen zaiola aipatu digute hauetako askok eta orain berriz, jende xumeak behar ez duen eta erabiliko ez duen AHT ekarri nahi izateak ez dute ulertzen. Guk ere ez!

Bazkal ostean Tuterako plaza batean jarri dugu kamioia. Jende asko zebilen kaletik eta andana bat hurbildu da kamioira. Oro har, erakusketa begiratzen ibili da jendea, baita informazio esku-orriak hartzen ere. Pegatak ordea, haurren artean izan dira eskatuenak eta hiruzpalau haur kuadrila AHT Gelditu! Elkarlanako pegatarekin urrundu dira gugandik.

Arratsaldeko 8etan hitzaldia egin da. Oso jende gutxi etorri da eta gonbidatuak zeuden alderdiak etortzeari uko egin diote. Bertan, Pablo Lorentek AHTren inguruko informazioa eman du eta bereziki, mega proiektu hauen inguruan ematen den espekulazioa salatu du (Tuteratik kanpo UPNk eta IUk egin nahi duten geltokia, esaterako) edota energia beharrei aurre egiteko eraikitzen ari diren zentral termikoen arazoaz aritu da. Kastejonen bi zentral termiko eraiki dituzte 800 megabatioko energiarekin eta hirugarren bat eraikita dago baino Nafarroako Auzitegi Gorenak ilegala dela ebatzi du herritik 100 metroa dagoelako (distantzia minimoa 2 km dira). Hau ere martxan jarriko ote duten beldur dira Kastejonen.

Ikus daitekeenez, AHTren ondorioak ez dira pasatuko diren herrietara mugatzen, gure lurralde osoan dute eragina eta guztiek pairatzen dugu hauen garapenkeria (desarrollismo) basatia.

 

Ikusten al duzue ezkerretara mahai hori jarrita? Elkarlanak atera berri duen materiala dago hor salgai. Kamixetak (txuriak, berdeak, laranjak eta gorriak) 8 eurotara daude salgai. Metxeroak eta pina, berriz, euro bakarrera.

Eta gogoratu, maiatzaren 31an, Gelditourren azken egunarekin eta manifestazioarekin batera, Euskal Herri osoko produktuz egindako saski eder bat zozketatuko dela!!!

    AZKENPOSTAK

    1. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    2. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    3. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    4. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    5. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    6. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    7. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    8. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    9. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    10. Alde bakarreko eztabaida

  1. BILAKETA