KORTES (Erribera)
Hasi da Gelditour Kortesen
GELDITOUR ekimenak hasiera eman dio bere martxari gaur eguerdian Kortesen. Bertan, GELDITOUR ekimena gauzatzen duen kamioia ikusi ahal izan dugu… baliabideak asko dira eta informazioa ere beste hainbeste. Kamioian AHT Gelditu! Elkarlanak prestatu berri duen bideo laburra ikusi ahal izango da.
Bideo horretan hainbat pertsonari egindako elkarrizketen zatiak ikus daitezke: Kimetz Etxeberria (Ingeniaria), Rosa Lago (Ekologistak martxan), Iñaki Antiguedad (EHUko irakaslea), Nekane Jurado (ekonomilaria), EHNE sindikatuko Gipuzkoako lehendakaria, Pablo Lorente (Plataforma por un tren social, no al TAV, taldeko kidea), Justo eta Aitor Esnaola (Legorretako baserritar afektatuak), Asier Agirre (Aramaioko alkatea), Roberto Bermejo (EHUko ekonomia irakaslea), Miguel Amorós (AHTren aurkako Kataluniako mugimenduko kidea), Victor Pachon, Janire Dominguez (ELA sindikatuko ingurumen-arduraduna) eta Ainhoa Etxaide (LAB sindikatukoa).
Bideo horrez gain, erakusketa bat ere prestatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Bertan, AHTak eragingo lituzkeen kalteen inguruko argazkiak eta datuak ikus daitezke. Erakusketan ikusgai dauden argazki-muntaiak jendeari banatzeko prestatu diren eskuorrietan ere aurki daitezke. Eskuorri horiek GELDITOURrak bisitatuko dituen herri guztietan banatzeko asmoa dago.

Beraz, gaurko aurkezpenean GELDITOURrerako prestatu diren baliabideak ikusi ahal izan ditugu. Ondoren, Kortesen bertan, herri-bazkaria antolatu du Erriberako Tren Sozialaren alde, AHTrik ez!, Plataformak. Giro paregabean, eta itzaletan, noski, bertako produktuez egindako bazkari paregabea dastatu ahal izan dugu Euskal Herri osotik hurbildu garen guztiok.
Esan behar da, kamioiak interesa piztu duela herritarrengan, eta Elkarlanak atera berri dituen kamiseta eta txapak salgai jarri direla. Kamisetak kolore desberdinetakoak dira eta AHT Gelditu! Elkarlanaren logoa dute erdian. Txapak berriz, gorriak, Arrasateko manifestazioan banatu ziren horietakoak. Datozen egunotan herri/eskualdeetara iritsiko da materiala, eta guztiok kamiseta horiek erosteko aukera izango dugu ohiko guneetan.
Erribera Nafarroako hondakindegia
Horixe esan du Pablo Lorente “Plataforma ribera por el tren social. No al TAV” taldeko kideak: Erribera Nafarroako hondakindegi bihurtzen ari dira; beste lekuetan nahi ez dutena hona ekartzen ari dira. Noski, Kastejongo zentral termikoek zerikusi handia dute horretan. Pablok salatu zuenaren arabera, “ezin da zentral termikoen aurka egon eta AHTaren alde; azken batean, AHTa zentral termiko horiek gabe ezin baita egin, AHTaren gasolindegiak dira”.
+ Info:
Gelditour arranca en Cortes para arrojar luz sobre el TAV (Gara.net)
Gelditour arranca en Cortes para arrojar luz sobre el TAV (Gara)
Comienza en Cortes una marcha contra el TAV que acabará en Donostia (Deia)
Gelditour ekimen ibiltariak Kortes herrian abiatu eta Tuteran egin du lehen geldiunea (info7)
La “Plataforma ribera por el tren social. No al TAV” ha presentado hoy en Tudela la iniciativa “Gelditour” a su paso por la ribera navarra
Gelditour ekimenaren egitarau eta informazio bitartekoen aurkezpena egin du AHT Gelditu! Elkarlanak Fermin Muguruzaren laguntzaz
AHT Gelditu! Elkarlana presenta el calendario de actividades y los soportes informativos de la iniciativa Gelditour en compañía del cantante Fermín Muguruza
Gelditour: + debate - imposición


Informazio gehiago
Más información
GELDITOUR Kamioi informatiboa: goizeko 11etatik 2etara biarte Zurriolan. Arrasaldeko 4etatik 9etara bitarte Boulevard. Camion Informativo GELDITOUR: 11h-14h en la Zurriola y de 16h a 21h en el Boulevard.

Egun osoan zehar jaialdia
Eta ondoren AHT GELDITU! manifestazio nazionala.
Jornada festiva-reivindicativa y gran manifestacion por la paralizacion del TAV.
Gainera:
- Hitzaldia / CHARLA de Miguel Amorós: “Miserias sobre el carril: la nueva era ferroviaria”. Lekua: Kresala Kultur Elkartea (Euskal Herria kalea). Ordua: 12:00.
MUGERRE
- GELDITOUR Xamango aretoa dagoen plazan egongo da.
- 19:00etan hitzaldia Xamango aretoan Victor Pachon (CADEko kidea) etaMikel Alvarez (AHT Gelditu! Elkarlanako kidea).
- 20:00etan, tal-jana eta txintxur bustitzea.
- La caravane GELDITOUR sera à Mouguerre Elizaberri.
Accueil à 19h devant le Xamango.
Prise de paroles dernières infos à 19h 15
20 h talo et apéro animé.
Mouguerre Cadre de Vie/ AHTren Kontrako Elizaberriko Komitea



Kopilotoaren kronika:
Beno, Ustaritz eta Ustaritzeko jende jator guztiei agur esan ondoren eta Ustaritzeko toki liluragarri eta lagun are liluragarriago baten etxean lo egin ostean, Mugerreruntz habiatu ginen. Paraje zoragarri anitz igaro ostean, 18:30ak aldera iritsi ginen Mugerrera. Benetan maitemintzen duten tokiak, paraje hauek. Aipatu, seguruenik lehen aldiz izan genuela honelako giro dotorea eguraldiari dagokionez. Egun osoan zehar ateri eta eguzkitsu mantendu bait zen zerua. Beno Mugerrera heldu ginenean, gazte talde bat bertan genuen zai laguntzeko prest, nahiz eta pixkanaka jende asko hurbiltzen joan zen. Exerlekuak ezarri pantailen aurrean, eta 19:30etan ordu erdi inguruko bideoa martxan jarri genuen. Exerleku gutxi izan ziren hutsik gelditu zirenak, eta guztiak adi adi egon ziren aht-aren inguruan informatu asmoz, eguzkiaren errainuek begirada oztopa ez ziezaieten eskuak kopeteratuz. Bideoa amaitu bezain pronto, Mikel Alvarezek mikroa bereganatu eta hitz batzu eskeini zizkien Gelditourra aprobetxatuz Mugerrera inguratu ziren guztiei. Laburtuz, honoko hau esan zuen, besteren artean: Aipatu zuen, 40 minututako bideoa hurrengo egunetik aurrera egongo zela salgai. Gelditourraren ibilbidearen berri eman, eta aipatu zuen bidasoaren alde horretara hurbildu ginela, arazo berdinean aurkitzen garelako guztiok eta bertako taldeekin aspalditik mantentzen dugun elkarlana suspertu asmoz. Bideoan agertzen direnen aniztasuna azpimarratu zuen, eta Ordiziko nahiz Galdakaoko obren inguruko informazioa eman zuen. Aipatu zuen, proiektu honen aurka mobilizatzen jarraituko dugula. Donostiko manifestaziorako nahiz jaialdietarako deia luzatu zuen eta guztiak parte hartzera anima zitezen gonbitea zabaldu zien. Egitarauaren berri eman eta ondoren Victor Pachonek artu zuen hitza. Luze eta zabal aritu zen Victor ikusleen begiradapean hizketan. Victorren ondoren, beste herritar batek ere hitz batzu eskeini zituen, eta azkenik, Mugerreko gazte jator batek ondoren izango zen talo janera gonbidatu zituen guztiak. 20:30etan eman zitzaion hasera talo janari. Mota ezberdineko taloak dastatzeko aukera izan genuen. Zein baino zein hobeak, a! eta hori bai, nekazaritza ekologikoa kontutan hartuta eginiko elikagaiak guztiak. Beno zintzurrak bustitzeko ere izan zen edarietan aukerarik. Earra zeon dena! eta giro ezin hobea sortu zen, askariaren inguruan bertaratu ginenon artean solasaldiak sortzeko. Mugerretarrek nahiz eguraldiak lagundu zigun arratsalde pasa izugarri ederra pasa genuen Mugerren! Beno eta Mugerreko kronika amaitzera dioala dirudien arren, ez zen horrela izan! guztion sorpresarako, 21:30etan bi txalapartarik iluntzea errematatzeko, makilak dantzatzeari ekin zioten! Beno, Mugerren gelditourrak eman zuena beraz, proeiktu txikitzaile honen aitzakiaz gerturatu, eta guztion arteko elkartasun, solasaldi luze eta elkarlan bilakatu zituen…Iraun beza beraz hartu eman horrek urteetan zehar….Berandurarte Mugerretarrekin solasean aritu ondoren, ilunpetan abitu ginen Donostiaruntz 31ko jaialdi potolo horrekin batera gelditourrari agur esateko. Esperientzi ezin hobea izan da. Eta azpimarratuko genukeena, euskal herri osoan zehar aurkitu dugun jendartea! konfidantzakoak, leialak, lagunkoiak, solidarioak……eta beste milaka balore ejemplar. Ez dugu egun bakar batean ere ez jateko ez lo egiteko inongo arazorik izan. Guztia ongi lotua eta joaten ginen tokira joaten ginela ere, guztiak esku bat botatzeko prest. Benetan ez dakigu nola eskertu! Arro egoteko moduko jendea, honela bai, geldi daiteke AHT eta baita beste mila sarraski ere! Benga, zuen guztiongatik eta euskal herriagatik, JO TA KE AHT-A GELDITU ARTE! Besarkada bana eta milaka muxu zuetako bakoitzarentzako, ondo segi!
OIARTZUN
- Erakusketa Oreretako biteri txikin / Exposición en Biteri txiki.
UZTARITZE
- 18:30ean, errezibimendua Haltiako maldapean / Accueil au bas de la côte d’Haltya.
- 19:15ean animazioa Hiribehereko frontoian / Animations au Fronton Hiribehere.
- La caravane GELDITOUR sera à Uztaritze.
Venez nombreux, à pied, vélo, rollers, cheval, trottinette, en musique,
déguisés,… pour les accueillir à 18h30 au bas de la côte d’Haltya.
19 h 15 Animations au Fronton Hiribehere
Uztaritze ingurumena zaindu/Uztaritze défendre l’environnement (UDE)



Kopilotoaren kronika:
17:00etan iritsi ginen Euskal herriko txoko zoragarri honetara. 17:15etan aparkatu eta berehala montatua genuen guztia. Haseran eguzkiak laguntzen zuen eguraldi dotorea, gero lainotzen hasi zen. 18:30etan, 70 bat pertsonek parte hartu zuten konzentrazio eta manifestazio bat burutu zen, aht-a egingo balitz igaroko litzatekeen Haltyako torre elektrikotik kamioia zegoen tokiraino. 19:15etan hasi zen iristen ekitaldi honetan parte hartu zuen jende andana, kamioi ingurura. Ordurako euria hasia zegoen, eta parte-hartzaileak bidean harrapatu zituenez, blai eginda iritsi zenik izan zen.jeje. Guztiak beraz, kamioiko eszenatokira so jarri ziren, Mikel Alvarez, Victor Pachon eta Didier Rougetek eskeini zituzten hitzak entzunaz. Ondoren, ordu erdi inguruko bideo emanaldia eman zen, jendearen interesa nabarian gelditzen zelarik. Atentzio osoz pantailei so egon ziren amaitu zen arte. Beno, Ustaritzen inguratu zitzaigun jende ugaria agurtu ondoren, 20:15etarako guztia bilduta genuen, bertan lo egin eta hurrengo egunak Mugerren emango zuena bizitzeko gogotsu. Ondo izan!
OIARTZUN
- 20.00etan, hitzaldia: IÑAKI ANTIGUEDAD, “AHTren gaineko gogoeta, AHTtik haratago” Oiartzungo liburutegian / Cahrla con Iñaki Antiguedad “Reflexión sobre el TAV, más allá del TAV”, en la biblioteca.
DONOSTIA
-
HITZALDIA: “Velocidad y sostenibilidad”. Yayo Herrero (Ecologistas en Acción) eta Nekane Jurado.
CHARLA sobre “Velocidad y Sostenibilidad”. Yayo Herrero (Ecologistas en Acción) y Nekane Jurado (economista).
Lekua: Kresala Kultur Elkartea (Euskal Herria kalea). Ordua: 19:30.
OIARTZUN
- GELDITOUR Oiartzuna iritsiko da goizean eta plazan jarriko da / GELDITOUR llegará a la plaza de Oiartzun por la mañana.
- Arratsaldean bideo emanaldia Oiartzungo liburutegian / Por la tarde video en la biblioteca.
- Hitzaldia Oreretako Reyna Aretoan: EHNEko kide bat eta Zamalbideko bizilagun elkarteko kide bat / Charla en la Sala Reyna de Orereta: un miembro de EHNE y un vecino de la asociación Zamalbide.




Igandean egindako mendi-martxaren parte-hartzailea.
IRUN
- Arratsaldean GELDITOUR Irunera iritsiko da / Por la tarde GELDITOUR llegará a Irun.
- 19:00etan Landetxatik hasita: txirrinda martxa / A las 19:00 desde Landetxa: marcha en bicicleta.
- 20:00etan San Juan Plazan: Gelditourri harrera. Burrunbada. Erakusketa informatiboa eta material salmenta. Pintxo dastaketa / A las 20:00 en San Juan: llegada de Gelditour. Concentración ruidosa. Exposición informativa y venta de material. Degustación de pintxos.
Buen ambiente reivindicativo en el recibimiento del Gelditour a su paso por Irun (Txingudiko Elkarlana)
Una treintena de personas secundo la marcha en bicicleta desde Landetxa y cerca de un centenar se concentró en torno al camión del Gelditour.
La implacable tormenta caía a eso de las cinco de la tarde no auguraba nada bueno para el paso del Gelditour por Irun. El camión de esta iniciativa llegaba a Landetxa a eso de las seis de la tarde desde donde junto a una treintena de personas en bicicleta y dos personas a caballo recorrieron diversas calles de la ciudad. Después de la tormenta vino la calma y durante una pequeña tregua se llegó a la plaza Genaro Etxeandia donde se recibió a la iniciativa a ritmo de txalaparta.
Con alguna dificultad para aparcar el camión se comenzó a preparar los actos que se iban a llevar a cabo mientras la marcha ciclista continuaba por algunas calles más.
La gente, en un importante número, se fue acercando al lugar de encuentro donde se procedió a colocar una exposición de paneles sobre los graves impactos y consecuencias del TAV y con clarificadores montajes ilustrados del impacto del TAV en los sitios donde discurriría. Momento en que la lluvia volvió a acompañarnos y no se iría en todo el acto. A pesar de esta lluvia la gente pudo ver el documental sobre el TAV que se ha editado coincidiendo con el Gelditour así como degustar la tortilla de patata y la sagardoa. También se puso un punto de venta de material. Todo el mundo apretado debajo de la “bixera” resguardándose de la lluvia puedo disfrutar de la batukada que daría fin a este paso del Gelditour por Irun. Hoy estará en Mugarre (Iparralde). Hay una convocatoria para acercarse hasta allí, a las cinco de la tarde en la Estación de Renfe.
Para concluir se agradeció la presencia de todas las personas que se habían acercado y se les animo a acudir a los actos del final del Gelditour en Donostia y sobre todo a la manifestación que tendrá lugar en el Boulevard a las cinco de la tarde. También se hizo un llamamiento para acudir a esta manifestación en Renfe o Esukotren dentro de la campaña No pagues el TAV.
DONOSTIA
-
BIDEO EMANALDIA: “AHT GELDITU!” eta BATZAR IREKIA.
Proyecto del VIDEO de AHT GELDITU! y asamblea abierta.
Lekua: Ikatz Biltokia (Juan de Bilbao kalea). Ordua: 19′30.
Kopilotoaren kronika:
9:45etan kamioia aparkaturik genuen aparkalekura joan ginen, eta duda eta maniobra askoren ostean, azkenik lortu genuen bertatik irtetea. 10:30etan iritsi ginen Oiartzungo udaletxe pareko enparantzara. Toki oso ona zen hura. 10:45etarako guztia montatua genuen. Jende dexente izan genuen laguntzeko prest, baita informatzeko gogoz ere. Haseran eguraldi eguzkitsua izan genuen arren, 15:00ak aldera euria hasi zen. Beno Irungoekin 18:30etan gelditu ginenez, ordurarte Oiartzunen gelditzea erabaki genuen. Goiza eta arratsaren partea beraz Oiartzundarren artean igaro ostean, iritsi zen herritar jator hauei ere agur esateko ordua. Beraz, gauzak gordetzen hasi, eta 17:30etarako guztia prest genuen iparraldera joan aurretik gipuzkoan igaroko genuen azken herriruntz abiatzeko. 18:30etarako beraz Irungo Landetxa auzoan ginen. Bizikletari multzo ederra genuen bertan zai. 5 minutu beranduago, multzoa haunditu zen eta beste inongo herritan izan ez dugun konpainia ere izan genuen. Euren gainean zihoazen bi pertsonek gidatzen zituzten bi zaldi. 18:35etan abitu ginen Landetxatik San juan enparantzaruntz, 40 bat bizikletarik eta bi zaldik atzetik jarraitzen zigutelarik bide osoan. Irungo kaleetan barrena joan ginen guztiok beraz. Izan zuten meritua Irundarrek, maldak igotzeaz gain, lemak botaz joan bait ziren Irundik barrena. Txalo zaparrada bizikletari, zaldi nahiz zaldun talde honentzat, nekeari aurre eginez, aht-a gelditze bidean sakrifizio ederra egin zutelako. Beno San juan enparantzara iritsi ginenean txalapartariak euren makilak dantzatuaz genituen harrera egin asmoz. Guk, betiko moduan maniobra batzuen ostean, lortu genuen bertan aparkatzea, bizikletari nahiz zaldiek martxa jarraiki aurrera segitu zutelarik (handik minutu batzu barru azaldu ziren gu geunden lekura, martxari amaiera emanez). 19:30etan aparkaturik genuen ihada kamioia, eta askari ederra prestatua zuten Irundarrek, hurbiltzen ziren guztien gozagarri. 10bat tortila patata izango zituzten, zintzurrak bustitzeko sagardoaz lagundurik. Jende pila bat zebilen inguruan. Egun horren argitasunak ere eman zuen berea eta berehala izugarrizko euri zaparrada hasi zen. Gogor bota zuen euriak egun hartan ere, baina ondoren gazte talde batek jo zuen batukadarekin ahaztu genuen eguraldi triste hura eta alaitasuna nagusitu zen. Giro paregabea sortu zuen gazte talde honek. Ondoren, 20:45etan Urko herritarrak egunak eman zuenaren balantze bat egin zuen, ahal zuen oro hurrengo egunean Ustaritzera gerturatzeko deia egin zuen, 31rako deialdiarekin batera. Desobedientzi modura, renfen ordaindu gabe joan zitezen planteatu zien entzuleei. Beno hori izan zen bada Irungoak eman zuen kronika. Euri zaparrada artean baina azken momenturaino batukadaren soinuekin, agur esan genion Irungo herriari 21:00etan.
LEZO eta ORERETA

Oreretan igandean egindako mendi-martxa
Kopilotoaren kronika:
11ak baino lehentxeago Lezon geunden. Txerrimuño ondoan aparkatu, eta informazio panelak nahiz kamioiaren muntaia osoa egiteari ekin genion. Gure materialaz gain, bertako materiala ere jarri zuten salgai (superportuaren aurkakoa…). Oreretara arratsaldean 6etan joan behar genuenez, ordurarte Lezon egotea pentsatu genuen. Beraz herritarrak informatzen goizeko saioa egin ostean, 14etan bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean, Lezoko ikasle talde bat inguratu zen informatu asmoz. Lehenik bideo luzea ikusi zuten, eta ondoren herritar pare batek azpiegiturak Lezon suposatuko lituzkeen nondik norakoak esplikatu dizkiete. Ondoren berriro eskolara itzuli dira, eta 16:30etan eskola amaitu eta berehala, ikasle talde haundia gerturatuz joan da aht-aren inguruko informazioa eraman asmoz (pegatinak, triptikoak…) 6ak inguratzen ari zirela ikusirik, guztia bildu, lezotarrak agurtu, eta Oreretaruntz habiatu ginen. 6etan herrira iritsi bezain pronto, sarreran, herritar talde bat ongi etorria eginez genuen txalapartekin. Ondoren herri-gunera joango ziren bizikletari batzuk ere bazeuden.
Oreretako Zumardira iritsi bezain pronto, aparkatu eta guztia montatzeari ekin genion. Anekdota modura, ama seme batzuen elkarrizketa azpimarratuko nuke. Oreretan kamioia montatzen ari ginela, haur batek bere amari galdetu zion ea zer genekarren kamioiean. Amak orduan erantzun zion, trenak mendiak nola puskatuko dituen informatuko ditugula Oreretarrak…Berehala haurrak zera erantzun zion: “Ezin da puskatu Olentzeroren mendia!”.Jeje, atentzioa deitu zidan, besterik gabe.
Aipatu, oreretan jende asko ibili zela, bai laguntzen, eta bai informatzen ere. Aipatu baita ere material asko saldu zela. Beno, honekin beraz, agur esan genion euskal herriko beste herri bati beste behin ere. 20:45etarako guztia jasoa genuen, eta afaltzera zuzendu ginen.


DONOSTIA
-
DOKUMENTAL AURKEZPENA: “Itoiz hustu arte”
eta SOLASALDIA: Itoitzekin Elkartasuna taldeko Julio Villanuevarekin.
Presentación del DOCUMENTAL “Itoitz Hustu arte” y charla-debate sobre la situación actual de la controversia del pantano de Itoiz, con Julio Villanueva, miembro del colectivo Solidarios con Itoiz.
Lekua: Kutxa Aretoa (Arrasate kalea). Ordua: 19:00.
ANDOAIN eta HERNANI
Kronika:
El Consistorio de Andoain cierra las puertas a Gelditour
Goizean iratzarri eta 9:30etarako duela 3 aste inguru eskaera egina zen udaletxe parera iritsi ginen. Beste toki askotan gertatu den bezala, eskaera egin eta erantzunik ez zen jaso, eta azken momentuan gure trolebus eta guzti gunera iritsi ginenean udaltzain batek esan zigun, ez genuela baimenik eta hortik berehala joateko, bidea oztopatzen ari ginela eta. Orduan herriko aparkaleku batetan aparkatu genuen kamioia, bitartean herritar batzuk udalekoekin hitzegiten zuten bitartean. Udaltzainak esan zigun bezala, udalekoak ere hala esan zioten: ez genuela kamioia bertara sartzeko baimenik. Eurek emaniko justifikazioa honoko hau izan zen: pintadez eta kartelez josirik herria “kristo” bat egina uzten omen dugu, eta gero berak udaleko diruarekin ordaindu behar izaten duela, beraz, ezin omen genuen kamioia ez plaza horretara ez herriko beste plazetara sartu.

Beno, beste behin ere agintarien esker txarra nabarian gelditu zen, baina guk nola ez, aurrera jarraitu genuen eurak informatu ez duten biztanleria informatu asmoz. Kamioia sartzeko baimenik ez eman arren, panelak jar genitzazkela esan omen zuten, beraz kamioitik panel informatiboak atera eta udaletxeko plazaruntz zuzendu ginen. 10:45etarako guztia montatua genuen. Oiartzun gehiegirik egiten ez zuen arren, pila potolodun minikadenatxo bat ere jarri genuen, 31-rako deialdia egiten duen cd-arekin, Ferminen abestia tartekatzen zuelarik. Beraz ahal genuen einean, gure esku genituen tresneriez baliatuz, Andoaindarrak informatzeari ekin genion, eta horietako askok lehendik zuten iritzia sendotzea iritsiko zirela ziur gaude. 12:30etan konzentrazioa deituta zegoen udaletxe parean bertan. Herritar talde polita bildu zen bertan, 40 pertsona inguru izango ziren, txikizio honi nahiko da! ozen entzun diezaguten ordezkatu beharko gintuzketen agintariei. Amaiera Josu herritarrak eman zion 13:00etan hurbildu zirenei hitz batzuk eskeiniaz. Lehenik, eurak ordezkatzen dituen udalaren debekuaren berri eman zuen, eta aipatu zuen oztopo guztien gainetik sarraski honen aurka jardungo garela eta hurrengo egunetako deialdietara ahal ziren guztiak azal zitezela eskatu zuen. Aipatu gelditourraren ibilera ko beste herri askotan bezala, oraingoan ere haurrak protagonismo berezia hartu zutela. Eurak izango dira batez ere, sarraski hauek pairatu dituztenak etorkizunean, eta badira infraestruktura honen inguruan interesa jartzen dutenak. Andoainen ea nondik pasako zen galdezka aritu zen horietako bat behintzat, eta triptikoa eman ostean aipatu zuten bazkalondoren irakurriko zutela. Besterik gabe, materiala biltzeari ekin genion konzentrazioa amaitu ostean. 13:30etan guztia kamioien jasoa genuen. Ondoren beraz, bazkaldu eta arratsalde partean Hernaniruntz habiatu ginen. Aipatu, goiz osoan zehar giro polita egin zigun arren, betiko moduan arratsalderako euri jasa ederra bota zuela. Baina 16:30etan Hernanira iritsi eta berehala atertu zen. 17:00etarako guztia montatua genuen Hernaniko udaletxe parean. Aipatu beharra dago, herri honetan beste batzuetan bezala, agintarien partetik ez genuela inongo arazorik izan (ez da toki bakarra izan ;-))Beraz, guztia montatu ostean, Hernanin ere izan zen informazio gosez gerturatu zenik. Beno arrtasaldea bertan pasa ostean, 8etarako guztia bildua genuen eta hurrengo egunari begira indarrak hartu asmoz, deskantsatzera joan ginen!

OIARTZUN
- 19.30tan HITZALDIA: “AHT eta KANPO KAIA”. Oreretako Reyna aretoan.
Hizlariak: Jabi Beltza (ekonomilaria) eta Jose Ramon de Miguel (Itsas kapitain ohia).
GOIERRI
- GELDITOUR Ordizian izango da.
- 12:00etan, OBRETARA MARTXA, Ordiziako Arboledatik / MARCHA A LAS OBRAS desde la Arboleda de Ordizia.

- Eguerdian, herri-bazkari Itsasondon / Al mediodía comida popular en Itsasondo.
OIARTZUN
- 9.30tan Oiartzungo plazan MENDI MARTXA AHTk egingo lukeen ibilbidean zehar. Gurutzetik atera eta Goiko Eskolara, hemen hamaiketakoa eta gero Oreretara. Bertan erromeria, Arramendiko kaxkuan.
ZORNOTZA (IBILALDIA)
- 13:00etan kontzentrazioa herriko plazan.
GELDITOUR
Dos millares de opositores al TAV se manifiestan por el centro de Bilbo


gara Tras una pancarta con el lema «Respetad la voluntad popular. AHT gelditu!», unas 2.000 personas recorrieron ayer por la tarde el centro de Bilbo para mostrar su oposición al proyecto del TAV, reivindicando la paralización de las obras y el inicio de un debate popular y profundo acerca del modelo de transporte y desarrollo que la ciudadanía vasca quiere para Euskal Herria. Los convocantes de la movilización se mostraron satisfechos por la respuesta ciudadana.
Respetad la voluntad popular, AHT gelditu!, es el lema de la pancarta que ha servido para desfilar una manifestación contra el TAV en Bilbo. Durante el recorrido, los manifestantes han coreado lemas en contra de esta infraestructura y en defensa del medioambiente, así como consignas como “el negocio se os ve, PNV y PSOE”.

+info:
Varios cientos de personas se manifiestan en Bilbao contra el TAV (Eitb)
Cientos de personas se manifiestan por el centro de Bilbao contra el Tren de Alta Velocidad (Correo)
Varios cientos de personas se manifiestan en Bilbao contra el TAV (Deia)
BILBO
- MANIFESTAZIOA 18:30ean Jesusen Bihotzatik irtengo da, Gran Via zeharkatu eta Arenalean bukatuko da; bertan GELDITOUR zain egongo da / La MANIFESTACIÓN saldrá a las 18:30 desde el Sagardo Corazón, recorrerá la Gran Vía y acabará en el Arenal, donde se encontrará GELDITOUR.
- 10:00etatik 12:30era, GELDITOUR Abusuko plazan izango da / De 10:00 a 12:30, GELDITOUR se encontrará en la plaza de Abusu.
- 13:00etan, GELDITOUR Arenalean egongo da Arriaga antzokiaren parean; bertan bukatuko da Bilboko manifestazioa / a la 13:00, GELDITOUR se instalará en el Arenal, en frente del teatro Arriaga; ahí acabará la manifestación de Bilbo.
Dos millares de opositores al TAV se manifiestan por el centro de BilboKopilotoaren kronika:
Maiatzaren 24ean goizez Abusun eta arratsaldez Bilbon izan ginen. Gaua Santurtziko gaztetxean igaro ondoren, 24ean goizeko 10:45etan Abusun ginen, 11etarako guztia montatua genuelarik. Toki guztietan bezala, panel informatiboak herrian zehar ezarri, eta altabozetatik nahiz telebista pantailetatik, bideoak nahiz Ferminen abestia ozen entzuten zirelarik. Betiko legez, hemen ere izan zen informatu asmoz gerturatu zenik. Anekdota txiki bezala kontatu, bateonbateri Abusun ez ziola grazi gehigirik egin gure presentziak, ondoko etxe batetatik arraultza bat bota bait zuten iritsi eta berehala. Jejeje. Hobe zuen hark ere jeitsi eta informatuko balitz….Beno baina oztopoak oztopo, inongo dudarik gabe, herri guztietan harrera izugarri ona egin digutenak izan dira gehiengoa. Beno, 24 goiza beraz, Abusun pasa genuen, eta handik Bilboruntz habiatu. Egun honek ere bota zuen euriterik. 13etan Bilbon geunden ihada. Bilbotarrak informatzeari ekin genion beraz. Ondoren bazkaldu, eta berriz jarraitu genuen gure panel eta bideoei so, jendea informatzen ikusteak irrika itzela sortuz. Arratsalde osoan, bertan egon ginen beraz. 18:45 inguruan eman zitzaion hasera 18:30etarako deituta zegoen manifestazioari. Jesusen Bihotzean eman zitzaion hasera manifestazio jendetsu horri. 2000 pertsona inguru izango ziren, eta lemak gogotsu botaz, Gran via igaro zuten, kamioia zegoen Arriagaren plazan amaitu zelarik. Beno, beste herri askotan ere errepikatu diren makima bat lema izan ziren parte hartu zutenen erraietatik gogotsu irten zirenak, hala nola: “PNV, PSOE, el negocio se os ve”, “AHT-rik ez, Amalurra defenda dezagun”, “No al tren de alta velocidad”, “Herriak bizirik, AHT-rik ez”, “PNV txikitxaile” etab…Arriagaren plazara iritsi bezain pronto, eskilarak nahiz plaza osoa jendez gainezka zegoen. Jon Artetxek eta Mila Elorzak hartu zuten hitza orduan. Mikroak bereganatuz, honoko hau esan zuten, laburbilduz: manifestazioan parte hartu zutenak eskertu, eta AHT-aren aurkako mugimendua indarra azpimarratu zuten. Irregularitateen gainetik, Goierrin nola obrak hasi dituzten ere aipatu zuten. Milak aipatu zuen besteren artean, AHT-aren aurkakoak, geldiunerik gabe aurrera dihardugula, AHT a egin nahi dutenen aurrean.
DURANGO
- Andra Mari Plazan, goizean zehar / En la Plaza Andra Mari:
- 12:00etatik aurrera: umeendako jolas eta tailerrak, rokodromoa, kale animazioa (musika) / Desde las 12:00 juegos y talleres para niñ@s, rocódromos, animación de calle.
- 12:00 etan: Tailerra / Taller
- 14etan: Burduntzia eta herri bazkaria.
- 15etan: Trikitilaria bazkaria animatzeko.
- 17etan: Manifa musika eta animazioarekin.
- 19etan: Antzerkia eta kantautorea.
- Arratsaldean: Bilboko manifestaziora. Bidaian AHT EZ ORDAINDU inpago kolektiboa egingo da EuskoTrenen.
Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana:
Eguraldia zala eta, zapatuko ekitaldia guztiak Andra Mariko elizpean izan ziran. Goizean, umeentzako tailerretan eta jolasetan haur pilo batek parte hartu eben. Trikitilariak be Alde Zaharretik ibili ziren giroa alaitzen. Itoitzeko solidarioak taldeko kide bat be etorri zan hitzaldi.tailerra egiten, baina bertan behera geratu zan ez egoalako jenterik. Eguerdian, herri bazkarian 40 bat lagun alkartu ginen eta arratsaldean Bilbora joan ginen trena ordaindu barik.
Agazki galeria

Amaitu da Gelditour Durangon eta zoritxarrez ezin dogu balorazino lar ona egin. Propaganda ugari banatu dogu kaleetan eta etxeetan eta halanda guztiz be Durangon gitxik parte hartu dabe. Dana dala, eskerrak emon begar deutsaguz lagundu eta parte hartu daben talde eta pertsona guztiei.
GALDAKAO
- Deialdia Bilboko manifestaziora / Llamamiento la manifestación de Bilbo.
USANSOLO
- 10:00etan ibilbide informatiboa Burtotza mendira / Marcha informativa al monte Burtotza.
- Arrastien Bilboko ekitaldira / Llamamiento la manifestación de Bilbo.
BARAKALDO
- 11:00, MENDI-MARTXA Errekaortuko plazatik (Barakaldo) Super-Sur autobidearen lanetara, honek zer dakarren hurbilketik ikusteko (bidean bertan merkatalgune, Supersur eta Barakaldoko lindfane zeldaren inguruan hitz egingo dugu) / 11:00, MENDI-MARTXA desde la palza de Errekaortu / Retuerto (Barakaldo) a las obras de la autopista Super-Sur para ver de cerca lo que está suponiendo… (Aprovechando el camino hablaremos sobre los centros comerciales, las celdas de lindane que hay en Barakaldo y la SuperSur).
- 14:00, bazkaria Kukutza gaztetxeko jantoki beganoan / 14:00, COMIDA en el comedor vegano de Kukutza.
- 18:30, AHT Gelditu!Elkarlanak deitutako manifestazioa Bilbon / 18:30, MANIFESTACIÓN contra el TAV por Bilbo, convocada por AHT Gelditu!Elkarlana.
DONOSTIA
- Bizikleta martxa arratsaldeko 6etan Boulevarretik / Marcha de bicis desde el Boulevard a las 18:00.
BARAKALDO eta SANTURTZI

Gelditour Barakaldon

Gelditour Santurtzin

Gelditour Santurtzin
Kronika
Beno atzokoan Barakaldon izan ginen goizez. Kamioia ezartzeko eskaera egin eta idatzizko inongo erantzunik jaso ez zenez, bertaratu egin ginen. 10ak inguruan iritsi ginen bertara, nahiz eta 11:30ak arte ezin izan genuen montatu, kamioia plazatxo batetara sartu behar bait zen, eta sarbidea auto batzuek oztopatzen zuten. Beraz 11:30ak arte, panelak atera genituen kamioia aldamenean aparkaturik eduki genuelarik. 11:30etan beraz, sarbidea libre gelditu zenean, sartu eta eszenatokia irekitzeari eta bideoa nahiz musika ezartzeari ekin genion. Jende asko pasatzen zen bertatik, lasaitasun bila bertan zeuden bankuetan esertzen zirenak ere ez ziren gutxi, bideo emanaldia nahiz panelak guztien begibistan gelditzen zirelarik. Herri guztietan legez, laguntzera hurbildu ziren Barakaldoarrak ere aipatu nahi nituzke. Egin behar denerako prest guztiak, munstroa gelditze bidean…Haseran ateri zegoen, baina beste askotan gertatu zaigun bezala, laino beltzek ez zuten gehiegi iraun, euri preskoa isurtzen hasi ziren arte. Bertan geundela, Barakaldoar batzuk hurbildu zitzaizkigun, guzti honen inguruan galdera batzuk egin asmoz. Barakaldoko herri mugimenduen web orria kudeatzen duten herritar talde bat zen. Gustora asko saiatu ginen euren dudak asetzen. Euskal herrietako herri mugimendu ororen elkarlana nahiz esperientziak trukatzeko baliagarri izango delakoan, hemen bidaltzen dizuet euren web orriaren heldibea: http://herrikolore.org Beno, euskal herriko beste herri bati agur esateko unea iritsi zen. Guztia jaso genuenerako 13:45ak ziren. Bertan bazkaldu, eta zorte haundiarekin garaiz atera ahal izan genuen gelditour kamioia enparantza horretatik. Santurtziruntz habiatu ginen beraz (programazioan egun osoz Barakaldon izango ginela jartzen bazuen ere, bertakoen ideia arratsaldez santurtzira joatekoa zen. gustu haundiz hartu genuen proposamen horri, beste herri bat informatze bidean ondo etor dakigulako). 15:30etan abiatu ginen beraz Santurtzirantz. Bertan deskantsatu asmoa genuen, eta gaizki ulertze txiki bat medio, superportuan amaitu genuen lokuluxka bat botaz. Guardak etorri ziren arte. Gero jakin izan genuen, kamioia portura eraman behar zela, eta ez gune industrializatu horretara 8-). 17:00etan iritsi ginen portura. Eguzki ederra egiten zuen, eta lehen aldiz itsasoa ikusi ahal izan genuen. Benetan egun gutxitan euskal herriko kolore guztiien abanikoa probatzeko aukera izaten ari gara, bai paisaiari dagokionez, baita herritarrei dagokionez ere. Kofradia ondoan kokatu ginen beraz, eta beti bezala, iristerako talde eder bat zai genuen, esku bat botatzeko prest. Honelako laguntzarekin berehala bukatzen dugu muntaiarekin. Betiko legez, jendearen eskuetan jarri genuen informazioa eta herritarrek bai gustura artu ere. 18:00etan haizea gogor jotzen hasi zen, izugarrizko panel eta pegatina dantza sortuz. Panelak lurrera, eta pegatina ugari itsasora, nork daki nongo beste porturen bateko arrantzaleren baten eskuetara….Gure aldarria lau haizetara zabalduz. Zerua berehala ilundu zen, nahiz eta eguzkiak oraindik irteteko gogoz jarraitzen zuen. Baina 19:00retan guztiz etsi zuen. Laino artean ezkutatu, eta hauek euri jasa ederra botatzeari ekin zioten beste behin ere. Panelak gorde genituen beraz. Eta segidan gainontzeko guztia. Bertako aparkaleku batetan kamioia utzi, eta ibilaldi ederra egin genuen lo egingo genuen tokiraino iritsi bitartean. La kelo, Santurtziko Gaztetxea. toki bat bera ere ahaztu gabe, gainontzeko herri guztietan izan dugun harrera oso ona izan genuen ezkerraldeko hiri industrializatu honetan. Beno aipatu, gauen aht-aren kontrako hiru kontzertu antolatu zirela. Hauek ziren taldeak: Akatu (Iruñearrak), IX mandamiento (Bilbotarrak) eta Torrelavegako Kloakao. Gogoz dantzatu zituzten kitarra, bateri, eta bajuak, e jende gehiegirik hurbildu ez zen arren bertan zeudenek giro ederra sortu zuten, bertan gelditzeak pena merezi zuela konturatu ginelarik. Aipatu baita ere, santurtziko gazteek gaztetxean egiten duten lana. Gainontzeko herri askotan bezala ( Basauri, Urretxu/Zumarraga…) gaztetxea erakutsi ziguten lander eta Gontzalek eta horietako gela batetan hara non ikusten ditugun goma espumaz eginiko mozorro zoragarri batzuk. Benetan liluratuta gelditu ginen gu, euren habilidadearen berri jakin genuenean. “Iluna” deituriko antzerki talde bat daukate, eta bertan nahiz kale animazioetan jartzen dituzte praktikan euren eskultura paregabeak. beraz, badakizue, edozein jaialdi animatu asmoz bazabiltzate, Santurtzin profesional ederrak ditugula.
GOIERRI
Ordizian obrak hasi dituztela eta kontzentrazioak Goierriko herrietan eta ondoren herri-batzarrak:
- Ordizian, Malkaskon, 19:00etan.
- Beasainen, Zubimuzu plazan, 20:00etan.
- Urretxun, Potros plazan, 20:00etan.
- Lazkaon, plazan, 20:00etan.
- Zaldibian, Burrunbada herrian barna, 20:00etan.
- Legorretan, plazan, 1930ean.
- Ataunen, San Martingo plazan, 20:00etan.
HEGO-URIBE
- Eskualde mailan (Galdakao, Usansolo, Arratia-Lemoa). Eguerditik aurrera kontzertuak.
DURANGO
- 18etan: Ipuin-kontalaria
- 19etan: Antzerkia
- 20etan: Alpino-Tabiraren proiekzioa
- 21etan: Bertso-trama-graffitia
- 22etan: kontzertuak gaztetxean
Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana:
Barikurako prestatu genduzan ekitaldi batzuk bertan behera geratu ziren eguraldiaren erruz. Hainbat ume etorri ziran arren, ezin izan genduzan egin ez ipuin kontalariaren saioa ez grafiti tailerra. Kilimanjarori buruzko diapositiba emanaldia beste leku batean izan zen, haizearen erruz karpa ez egoalako oso ondo. Gabean eguraldia hobetu egin zan eta bertso-trama-grafitiaz eta Kuntur taldearen kontzertuaz gozatu gendun karpan.
Aragazki galeria

ANDOAIN
- Afaria gaztetxean (txartelak Irunberrin salgai 6 eurotan).
- Ondoren, DVDaren emanaldia.
BILBO
“Itoiz hustu arte” DVD proiekzioa
Julio Villanueva Solidarioaren eskutik (euskaraz)
Kokapena:
[Bilbon] Errondabide Kultur Elkartean (Ronda Kalea) izango dira jarduera guztiak eta 19:30tan hasiko dira.