Bertze zulo bat agertu da AHTaren lanetan, Zizurkilen

Hernialde-Zizurkil (Gipuzkoa) zatian agertu zen zuloa atzo arratsaldean, Euskal Trenbide Sarearen arabera (ETS), Abiadura Handiko Trenaren tunel bat egiteko indusketetan ari zirela. Tunelaren sabaian hamar metroko estalgarria zegoen lekuan gertatu zen, azaldu dutenez. Iristeko erraza den leku bat izanik, atzo bertan zuloa estali zutela adierazi dute, eta lurra egonkortzeko lanak eginen dituztela, indusketekin jarraitu ahal izateko. Gaur bertan Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak prentsa ohar bat kaleratu du. Guztia irakurri »

7 Dic, 17h, Concentración en Durango contra los Grandes Proyectos Inútiles e Impuestos

El 8 de Diciembre en Europa se conmemora el día contra los Grandes Proyectos Inútiles e Impuestos y por ello a iniciativa de diferentes grupos de oposición a grandes proyectos en Euskal Herria vamos a realizar una concentración en el exterior de la Feria (Azoka) de Durango el 7 de diciembre a las 17:00. Allí, nos reuniremos tanto grupos de oposición a megaproyectos de Euskal Herria como todo aquél que desee participar en dicho acto. Guztia irakurri »

Azaroak 22, 12:30tan, Tolosan elkarretaratzea: Lurraren defentsan, AHTrik ez!

Abiadura Handiko Trenaren lanak direla eta, eskualdean azken hilabete eta asteetan izan diren gertakariak salatzeko asmoz, Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideok elkarretaratzea egin nahi dugu azaroaren 22an, larunbata, 12:30tan, Tolosako Triangulo plazan. Azken hilabeteetan Anoetan bi erreka agortu dira eta abuztu amaieran ehundik gora amuarrain agertu ziren hilik Alkiza errekan ur-arazgailuan izandako akats baten ondorioz. Anoetan bertan, bi iturri agortu dira lanen ondorioz, baita Adunako iturri bat ere. Urte luzez egindako salaketak errealitate bihurtu dira eta atzera bueltarik ez duten ondorioak jasaten ari gara gure herrietan. Guztia irakurri »

[AHT] Errentagarritasuna: kontrako norabidean

Adifeko (Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzailea) presidente Gonzalo Ferrek ez du adierazi garraio ekonomialaririk onenek aspaldi ohartarazitakoa besterik, Roberto Bermejo EHUko Ekonomia Aplikatuko irakasle eta garraio azpiegituretako adituaren iritziz. «Ondorioa da hau zentzugabekeria bat dela, eta ez duela inolako errentagarritasunik, ezta sozialki ere. Eskertu egin behar zaio hain argi hitz egitea». Guztia irakurri »

Parisek dudak ditu Akize-Hendaia AHT zatia egiteko, 2032tik aurrera ere

Frantziako Gobernuarentzat, Akize eta Hendaia arteko abiadura handiko trena (AHT) ez da lehentasunezko proiektu bat, eta, gutxienez, 2032ra arte ez die ekingo zati horretako obrei. Alabaina, urte horretatik aurrera ere ekingo ote dion zalantza ez da uxatu. Areago, Frantziako Gobernuaren eskariz aditu batzuek egindako txosten tekniko batek ohartarazi du tarte horrek ez duela bideragarritasun ekonomiko ñimiñorik ere. Eta hala jakinarazi du, txosten hori jaso ostean, ministerio arteko proiektuei buruz ebaluazioak egiteaz arduratzen den Inbertsiorako Komisariatu Nagusiak: «Zuhurtzia handia behar da Akize eta Espainia arteko zatia 2032tik aurrera egiteko iragarpenari buruz». Guztia irakurri »

Protestas, dentro y fuera del Kursaal, por la construcción del TAV

Ayer miércoles, tuvo lugar en el Palacio Kursaal donostiarra un acto oficial convocado por el Gobierno Vasco en el que han participado el lehendakari de Lakua, Iñigo Urkullu, y la consejera de Medio Ambiente, Ana Oregi. Dicho acto tenía por objetivo conmemorar los 25 años de sostenibilidad de las políticas de Lakua. Tanto el Lehendakari Urkullu y Ana Oregi han sido recibidos con silbidos por parte de los concentrados en el exterior del Kursaal que portaban pancartas contra el TAV y otros proyectos destructores. Guztia irakurri »

Azaroak 5, elkarretaratzea Kursaal aurrean

ELKARRETARATZEA

Hau al da zuen jasangarritasuna?

AHTrik Ez!
AZAROAK 5, ASTEAZKENA,
17etan Kursaal aurrean

Concentración de denuncia del TAV ante el acto oficial del Gobierno Vasco bajo el lema “25 años de sostenibilidad”, organizado este miércoles 5 de noviembre en el Kursaal, Donostia, a las 17:30 y que contará con la presencia de Iñigo Urkullu y Ana Oregi.

AHT Gelditu Elkarlana

Frantziako Kontuen Auzitegiak zalantzan jarri du AHT proiektuaren errentagarritasuna

Abiadura Handiko Trenaren(AHT) kontrako jarrerak areagotzen ari dira. Frantziako Kontuen Auzitegiak atzo plazaratutako txostenak, AHT-ak ekar ditzakeen ondorioak aurkeztu zituen: ondorio ekonomiko negatiboak, ingurumena kaltetu eta onuragarritasun eza nagusitu ziren txostenean. CADE kolektiboak nabarmendu duenez, txostenak, kolektiboak 1992a geroztik salatzen dituen hainbat puntu berresten ditu.
Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    2. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    3. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    4. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    5. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    6. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    7. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    8. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    9. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    10. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA