Urkulluren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik 7 lagun epaituko dituzte Urtarrillaren 29an Donostian

Elkarretaratzeak deitu dira Donostian eta Iruñean: Hortaz, epaiketa salatzeko eta epaituei sostengua adierazteko elkarretaratzea deitu du Mugitu!k goizeko 11’30etan Donostiako Epaitegiaren aurrean; bertan epaituek komunikabideei adierazpenak egingo dizkiete eta Urkullu lehendakariaren zaldizko estatua ikusgarri bat ere inauguratuko da, Urkullu kasu honetan asto baten gainean irudikatuko duena “URKULLU ASTOAREN GAINETIK JEITSI HADI!” goiburuarekin. Halaber, Iruñeako jubilatuen Sasoia Elkarteak deituta, nafar hiriburuko Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat egingo da ostegunean eguerdiko 13etan, epaituriko lagunetako bat Sasoia elkarteko kidea izanik. Guztia irakurri »

Hormigoiaren azpian beste zulo bat egin da, Hernialden

Iragan abenduan hormigoiz estaltzen hasi ziren, AHTko obretan sortutako zuloa; kalteak martxorako konponduta izango direla azaldu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hernialde albiste iturri da, beste behin, Abiadura Handiko Trenaren obretan sortutako zuloagatik. Tunela egiteko lanen ondorioz egin zen lehen zuloa eta, eguraldiak asko handitu zuenez, hormigoiz eta lurrez estaltzen hasi ziren, 2014 amaieran. Guztia irakurri »

Urt.21: 19h Charla sobre Ley Mordaza en Ekoetxea (Bilbo)

[Araba:Arratzua-Ubarrundia] Irregulartasunak topatu dituzte AHTko obretan

Irregulartasun zantzuak ikusita, ikerketa hasi dute AHT abiadura handiko treneko obra batzuen inguruan. Euskal Y-ko lanak daude tartean: Araban, Arratzua-Ubarrundian, sinatu baino 2,2 milioi euro gehiago ordaindu zuten obra azkenean, espero gabeko lanak egin behar izan zituztela eta. Guztia irakurri »

AHTaren gaineko batzarra eskatu dio Atxondoko Udalak Sustapen Ministerioari

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak AHTaren Atxondoko tartea lizitatzeko asmoa zutela iragarri zuen iazko abenduan. Rosa Elizburu Atxondoko alkateak, edozelan ere, garbi du Adifek ezin dituela lanak hasi Atxondo-Atxondo tartean, laginak eta desjabetzeak egin gabe daudelako eta proiekturik ez delako heldu udalera. Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    2. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    3. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    4. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
    5. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
    6. Lur azpiko geltoki bat eraikiko dute Bilbon, AHTari zerbitzua emateko
    7. Nafarroa “Euskal Y”-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak
    8. [AHT Burgos-Gasteiz] Jaurlaritzaren eskea ez da bete: trenbidea ez da mistoa izango
    9. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    10. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA