[Crónica] Protesta en Bilbao: TAV y gastos militares para necesidades sociales

Ayer miércoles 30 de diciembre, una decena de personas antimilitaristas, contrarias al TAV y defensoras de los derechos sociales, se concentraron en pañales ante “Sabin Etxea” para después realizar un recorrido por las principales calles de Bilbao hasta las puertas de la Subdelegación del Gobierno Español, ubicada en la Plaza Moyua. El objetivo era denunciar que el gasto del TAV y el gasto militar nos deja en pañales. Guztia irakurri »

[Atxondo] Alkateak AHTko desjabetza aktak sinatu barik joan dira Gobernuko delegatuak

Dabid Cobos alkateak ez ditu desjabetze aktak sinatu eta Udalak sartutako alegazioen idatzia eman die. Hurrengo deialdia Espainiako Gobernuak Bilbon duten delegaritzan deituko dutela iragarri dute delegatuek. AHT Gelditu Elkarlanak deituta elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. 40 bat lagun batu dira ‘AHT Gelditu’ zioen pankartaren atzean. Guztia irakurri »

[Kronika] AHTren gastuak salatzeko elkarretaratzea Donostian

Hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Donostian Jaurlaritzak duen ordezkaritzaren aurrean, 2016 urteko EAEko aurrekontuetan AHTrako bideratzen den 350 milioi eurotik gorako gastua salatzeko. INGURUMEN AURREKONTUEN %52 AHTrako. AHTrik EZ!” zioen pankarta hartuta, gaur Eusko Legebiltzarrean onartu diren aurrekontuak salatzeko hainbat talde sozialek eginiko salaketekin bat egin du AHT GELDITU Elkarlanak, Donostiako erdialdeko kaleetan eginiko protesta honekin.

Guztia irakurri »

AHTa ez gehiago diruztatzea hitzartu dute PSk eta ekologistek Akitanian

Eskualdeetako hauteskundeek leku onean utzi dute EELV Europa Ekologia Berdeak alderdia Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Akitania-Limousin-Poitou-Charentesen. Lehen itzulian ekologistek bozen %5,6 baino lortu ez badute ere, hain zuzen, haiekin negoziatzea ezinbertzekoa egin zaio Ezkerreko Batasunari, lehen itzulian lortu duen bozen %30,4a ez baitu aski izanen bigarrenean irabazteko. EELVk ezarritako baldintza onartu behar izan du zerrenda sozialistak, horrenbertzez: AHTa ez gehiago finantzatzea.

Guztia irakurri »

Abenduak 8 – Durango: Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna. Parodia ibiltaria eta elkarretaratzea

Atzo abenduak 8, nazioarteko Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna izan zen. Europan zehar hainbat mobilizazio desberdin burutu dira, esaterako, Italian, Alemanian eta Frantzian. Durangoko kaleetan zehar parodia ibiltaria burutu da AHT milaka milioi xahutzen dituen “zulo beltza” dela salatuz. AHTk zehazki, aurrekontuak, ondare naturak eta amaiezinak diren eskaera sozialak asetzeko errekurtsoak jaten ditu. Parodiaren ondoren, Durangoko Azokako kanpoaldean 50 pertsona baino gehiago elkartu dira proiektu handi hauen (AHT, Fracking, Tentsio Altuko Linea …) eza emateko.

Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    2. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    3. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    4. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    5. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
    6. Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”
    7. AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)
    8. Gastu militarra eta AHTren inuzentekeriak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu
    9. AHTren hiriburuetarako sarbideak eta Bergarako lotunea aldi berean egitea nahi du Jaurlaritzak
    10. AHT: Gobernuen arteko beste sintonia baten zain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA