Debagoieneko AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsa oharra (Elkartasuna Aramaioko biztanleekin)

Urteak daramatzagu AHTren obrek eragindako kalteak jasaten gure bailaran. Alferreko obra faraoniko honek Aramaioko herritarrei lehendik ere nahiko burukomin eman die: ez dugu ahaztuta nola ibili behar izan zuten Untzillatik bueltaka herriko errepide nagusia moztuta izan zutenean. Guztia irakurri »

Txirrinka ekimenaren aurkezpena Donostian (Maiatzak 20,21,22)

AHT Gelditu! Elkarlanak eta hainbat talde sozial zein sindikalek, 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA izeneko ekimena burutuko dute. Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kulturtaldeek, elkarri lekukoak pasatuz, lau zutabetan Euskal Herria zeharkatuko dute Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko. “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” leloa izango da ekimen honen ardatza.
Hauek izango dira zutabeen datak eta ibilbideak: Guztia irakurri »

‘Euskal Y’-aren obrak, geldirik

Efe albiste agentziak atzo ilunabarrean jakinarazi zuenez, Eusko Jaurlaritzak Euskal Y trenbide sarea egiteko lanak gerarazi ditu lau zatitan: Zizurkil-Andoain tartean, Antzuola-Ezkio mendebaldeko eta ekialdeko zatietan, eta Hernialde-Zizurkilen. Azken bi zati horietan lanak ez direla guztiz geratu jakinarazi du albiste agentziak, eta lehen bi zatietan, berriz, erabatekoa izango dela geldialdia. Ez, ordea, behin betikoa. Eferen arabera, behin-behineko geldialdiak izango dira; Euskal Trenbide Sareak eskatuta, lanak egiteko proiektuetan hainbat moldaketa egin behar dira, eta horixe da geldialdien motiboa. Baina egokitzapen horiek egin ahala, lanak berriro hasteko baimenak eskatuko ditu Jaurlaritzak: jarraitzeko. Guztia irakurri »

PNV, PSE y PP rechazan que se analice la rentabilidad social y económica del TAV

El pleno del Parlamento de Gasteiz ha reiterado su apoyo a la construcción de la red ferroviaria de alta velocidad. PSE y PP han respaldado una enmienda del PNV en ese sentido como respuesta a una iniciativa de EH Bildu que pedía la elaboración de un estudio sobre la rentabilidad económica y social de esta infraestructura. Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    2. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    3. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    4. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    5. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    6. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    7. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    8. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    9. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    10. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA