[Iritzia] AHTa estatuan: 25 urteko arpilaketa

92-ko apirilean gaude. Beste espoliazioa suposatu zuen EXPO’92-aren hasierarekin batera Espainiako estatuan AHTaren lehen linea inauguratu zen, Madril eta Sevilla artekoa, mundua liluratzeko asmo bakarrarekin. Berriki, Mariano Rajoy egungo gobernuko presidenteak AHTaren 25garren urteurrena hitz hauekin gogora ekarri zigun: “AHTaren 25 urte hauek arrakasta kolektibo baten historia dira”. Argitu beharko genuke presidenteak aipatzen duen kolektibitate hori ez dela estatu hau osatzen duen populazio jasankorra, bere enpresa, ekonomia eta finantzia eliteak baizik, azpiegitura honekin onurak izan dituzten bakarrak. Guztia irakurri »

Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”

UPN eta bere bazkide PSN Nafarroan gobernatzen zutenean Abiadura handiko trenaren plataforma inposatu ziguten Sustapen ministerioarekin egindako hitzarmen jasanezin baten bidez. Horrekin pozik ez eta orain oposiziotik, UPN-k PPrekin Madrilen Alesbes eta Erriberriren arteko lanen berrastea eta Iruñea – Euskal Y-ren tartearen informazio publikoaren abiarazpen prozesua negoziatu ditu. Guztia irakurri »

Behar ez dugunetik murriztu dezatela!

Gaur jendarte laguntzetan egiten ari diren murrizketen aurka hainbat lagunek 7. gose greba eguna bete dute. Beste hainbat lagunek elkarretaratzea egin dugu “Behar ez dugunetik murriztu dezatela, jendarte eskubideen alde, Abiadura handiko trenari ez” lelopean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean. Elkarretaratze honetan abiadura handiko trenak eragiten duen diru xahuketa irudikatu dugu 500 euroko billeteak estoldara botaz. Diru xahuketa, egun, trenaren eraikuntzan eta etorkizunean, martxan jarriz gero, diru-kutxa publikotik ordainduko den mantentzean egingo da. Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. [prentsa oharra] AHTa eta aurrekontuak: negoziazioen negozioa
    2. Langileen esplotazioa, kontratisten inperioan
    3. [Iritzia] AHTa estatuan: 25 urteko arpilaketa
    4. Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”
    5. Behar ez dugunetik murriztu dezatela!
    6. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    7. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    8. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    9. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    10. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA