[Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)

Gaur, hilak 16, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean. Irteeran, martxako partaideek Larrabetzuko konpostegiaren inguruko azalpenak entzun dituzte, bertakoek adierazita. Nabarmentzekoa da Larrabetzuarrek zabor organikoaren birziklapenean lortzen ari diren portzentaia. Larrabetzuko familien heren batek babesten du prozesu hau, Bizkaian aintzindaria dena. Guztia irakurri »

[Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)

Gaur, hilak 15, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean. Goizean Izurtzatik abiatu dira. Durangon ekimenera jende berria gehitu da eta EAJren batzokiaren aurrean elkarretaratze txiki bat burutu da, EAJk Euskal Herriko txikizioan eta AHTren eraikuntzan duen erantzukizuna salatuz. Durangoko tartea manifestazio moduan eskuorriak banatuz burutu da. Handik martxa Orozketa mendirantz abiatuta, AHTren lanen ibilbidetik segitu dute. Aipatzekoa da lan hauek urte batzuk geldirik egon ondoren berriro hasi direla. Guztia irakurri »

[Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)

Gaur, hilak 14, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. Dakizuenez, La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da. Lurra baliogabetzen den heinean Elikadura Subirautza ia  ezinezko bilakatzen dela begibistakoa da. Guztia irakurri »

[prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!

Atzo goizean, Sabin Etxearen aurrean, prentsaurreko bat egin zen uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen mendi martxa iragartzeko. Dakizuenez, La Via Campesinak mundu mailako kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Hori dela eta, Bergaratik Deriorainoko mendi martxa honekin bat egiten dugu manifestuaren bukaeran agertzen garen talde guztiok.
Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
    2. Lur azpiko geltoki bat eraikiko dute Bilbon, AHTari zerbitzua emateko
    3. Nafarroa “Euskal Y”-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak
    4. [AHT Burgos-Gasteiz] Jaurlaritzaren eskea ez da bete: trenbidea ez da mistoa izango
    5. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    6. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    7. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    8. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    9. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    10. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA