[AHT Burgos-Gasteiz] Jaurlaritzaren eskea ez da bete: trenbidea ez da mistoa izango

Abiadura handiko trenaren Euskal Y-a 2023rako lotu nahi dute Espainiarekin, eta, hain zuzen, Gasteiz eta Burgos (Espainia) konektatuko dituen trenbidearen proiektua aurkeztu zuten atzo. Espainiako Gobernuaren arabera, bi hiriburuak lotuko dituen zatiaren lanek 1.200 milioi euroko aurrekontua izango dute, aurreikusitakoa baino zerbait gutxiago. Obrak 2019an hastea espero dute agintariek. Guztia irakurri »

AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute

Euskal Y delakoaren esleipenetan Isolux-Corsan, Acciona eta ACS konpainia espainiarrak dira gehien jaso dutenak. Euskal jatorriko enpresak atzealdeko bagoietan geratu dira.

Enpresa batzuk diru asko irabazten ari dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako tren lasterraren sare berria eraikitzen; baina diruaren gehiengoa Euskal Herritik kanpora doa, adjudikazioei erreparatzen badiegu. Zehazki, gehien kobratzen duten hamar konpainietatik zazpi espainiar marka multinazionalak dira. Guztia irakurri »

AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

EAEko administrazioak beregain hartu ditu Gipuzkoako zatiko obra gehiago, tartean Adifek gaizki egindako hainbat tunel berritzea. Ondoren, onartu berri den kupotik kenduko dute diru hori. Eusko Jaurlaritza prest dago diru gehiago jartzeko Euskal Y-ko obrek abiada gal ez dezaten. Iñigo Urkulluren gobernuak estrategikotzat dauka proiektua eta kupotik tirako du, eraikuntza enpresek 500 milioi euroren truke obra zibil handiarekin segi dezaten. Joan den maiatzean EAJk Madrilen PPren aurrekontuak onartzearen ordaina litzateke beste urrats hau. Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA