AHTaren inguruko konferentzia antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanak

AHTren inguruko konferentzia antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanak azaroaren 17an, Hernanin. Konferentzia zehazki non izango den, hizlariak, gaiak eta detaile guztiak azpialdean dituzue euskaraz eta espainolez. Hizlarien maila ikusita, parte hartzeak merezi duelakoan gaude.

AHTren inguruko konferentzia azaroaren 17an Hernanin:

Datorren azaroaren 17an, larunbatarekin, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruko Konferentzia antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanak, gure ingurumenean kalte izugarriak eta gizartean ondorio galgarriak eragingo lituzkeen proiektu horren aurrean jendarteko eztabaida zabaldu eta hausnarketa kritikoa sakondu asmoz. Hori dela eta, herritar guztiei ihardunaldi honetan parte hartzeko dei egiten diegu, AHTren aurka dagoen herri mugimenduak beti sustatu duen gizarte-eztabaidari bultzada berri bat emateko eta ekologian nahiz gizarte arloan ondorio bortitzak dituen azpiegitura erraldoi horrekiko oposizioa indartze aldera gogoeta berriak mamitzeko.

AHTren egitasmoak Euskal Herrian arbuio zabala jaso du eta herri mugimenduak denbora luzean aurrera eramandako informazio eta mobilizazio ekimenaren lorpena da hori. Gaurko egunean une erabakiorran gaude ordea, AHTri oposizio tinkoa agertzen dioten hainbat udalerritan Espainiako Sustapen Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza azpiegitura erraldoi horren eraikuntza-lanak hastekotan baitaude; eta inposatze-asmo horrekin batera, jendaurrean AHTren inguruko eztabaida zeharo desitxuratzeari ekin diote gainera, gatazka honen jatorrian dauden arrazoi ekologikoen eta sozialen gainean erabateko nahasmendua sortzeko, eta, bide batez, kalteturiko udalerrietan herri galdeketak egitea eragotzi, debekatu eta, aldizka, desobedientzia zibileko protesta ekintzak kriminalizatzeko. Horrela, AHTk ingurumenean, gizartean eta ekonomian izango dituen ondorio latzak eztabaida publikoari ezkutatu eta gizartearentzat funtsezkoa den arazo honetan herritarrei erabakitzeko aukera minimorik eman gabe, inposizioa beste biderik ez duen proiektu hori ezarri nahi digute.

Horregatik, egungo egoeran argi agertzen da mobilizazioa eta AHTren inguruko eztabaida bultzatzea zein premiazkoa den, botereak AHTren inposaketa nolanahi onartua izan dadin lortu nahian darabilen propaganda eta faltsukeria gezurtatzeko.

Hori denagatik, AHTren inguruko Konferentzia parte-hartzeko dei egiten dugu, AHTren arazoarekiko hausnarketa orokorra eta hari loturiko eztabaidagai askoren irakurketa sakona egiteko, haien artean AHTk eta garraio azpiegitura handiek ekologian eta gizarte ereduan duten eragina, erabakietan herritarren parte-hartze falta, edota AHTk hirietan duen inpaktu urbano eta soziala eta abiaduraren kulturarekiko kritika zorrotza egiteko. Topaketa honek, beraz, AHTren inguruko eztabaida ikuspegi global batetik planteatu nahi du, agintean dauden indarrek eta interesek ezarritako politika desarrollista hauen erro ekonomikoak eta kulturalak agerian jarri eta proiektu txikitzaile honen aurkako oposizioa gizarteratzeko argumentu eta proposamen berriak ekartzeko.

Helburu hori aurrean, ihardunaldian zehar egingo diren mahai-inguruetan eta hitzaldietan Akitanian eta Lapurdin AHTren linea berrien eraikuntzari oposizioa egiten dieten elkarteeko kideek eta Hego Euskal Herrian, Cataluynan eta Madrilen gizarteko arlo ezberdinetan aritzen diren hainbat ikerlarik parte hartuko dute. Guztiarekin, konferentziak AHTren gaia bere osotasunean eztabaidagai jartzeko aukera ezin-hobea eskainiko du, baita herrialde desberdinetan AHTren aurka sortu diren herri mugimenduen artean harremanak estutu eta etorkizunari begira denon artean lankidetza berriak ahalbideratzeko ere.

Gauzak horrela, zuen parte-hartzea espero dugu, eta baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere.

Egitaraua:

Konferentziaren bilgune nagusia Hernaniko “Sandiusterri” Aretoa izango da (herriaren erdialdean dago hori, zaharren egoitza dagoen tokian); areto horrekin batera, “Biteri” Kultur Etxea ere erabiliko dugu, konferentzia bi taldetan banatuta egingo den saioetan:

10:00tan (Osoko bilkura “SANDIUSTERRI” Aretoan): “Crítica a la movilidad generalizada de personas y mercancías: una perspectiva de decrecimiento”:

Simon Charbonneau (Akitaniako AHTren bide berrien eraikuntzaren kontrako mugimenduko militante ekologista eta Bordeleko Unibertsitatean ingurugiro zuzenbide irakaslea).

Yayo Herrero (Ecologistas en Acción, Madrid).

David Hoyos (ingurugiro ekonomilaria, EHU/UPV)

12:00tan (“SANDIUSTERRI” Aretoan): “El impacto urbano y social del TAV en la ciudad”:

Miguel Amorós (aktibista, Cataluyna).

Andeka Larrea eta Garikoitz Gamarra (filosofia eta hiri-ikerkuntza, laister argitaratuko den “Bilbao y su doble” libururaren egileak).

– Paulino (Iruñeako AHTren Aurkako Asanblada).

Nekane Jurado (ekonomilaria)

12:00tan (“BITERI” KULTUR ETXEAN): “No queremos ir al futuro”. Luis Bredlow-ren hitzaldia (Bartzelonako Unibertsitatean filosofia irakaslea).

6:00tan (“BITERI” KULTUR ETXEAN): “Ingurugiroa eta AHT” :

Iñaki Antiguedad (Hidrogeologia irakaslea, EHU/UPV)

Margarita Martin (metereologoa)

Roberto Manjon (euskara teknikaria eta Ekologistak Martxan-eko kidea)

16:00tan (“SANDIUSTERRI” Aretoan): “Inposaturiko egitasmoa: herritarren partehartzea irekitzeko aukera”:

Iñaki Iurrebaso eta Andoni Eizagirre (soziologoak, “AHTren inguruko iritzien azterketa”ren egileak)

Josu Larrinaga (“Parte Hartuz” ikerketa-taldeko kidea)

“Uztaritzen Ingurumena Zaindu” Lapurdiko AHTren aurkako taldeko kide bat.

Onintze Olabeaga (Atxondon AHTren inguruko herri galdeketaren talde sustatzailea)

18: 00 (osoko bilkura “SANDIUSTERRI” Aretoan): “AHTren aurkako borroka Euskal Herrian”:

Victor Pachon (Lapurdiko CADE ingurumenaren defentsarako elkarteen koordinakundeko bozeramalea)

Jorge Iriarte (Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana)

Mila Elorza (AHT Gelditu! Elkarlana).

19:00tan: Ondorioak eta amaiera.

 

El sábado 17 de noviembre, la coordinadora opositora al Tren de Alta Velocidad AHT GELDITU! Elkarlana ha organizado una Conferencia sobre el TAV con el fin de impulsar y ampliar el debate sobre este proyecto que representa una feroz agresión al medio ambiente e incide gravemente en el propio modelo de sociedad. Llamamos por ello a participar en esta jornada que pretende profundizar el debate que ha estado presente en todas las actividades de oposición al TAV y conducir también a nuevas reflexiones que servirán para fomentar la contestación a esta macro-infraestructura que ocasionaría gravísimas repercusiones sobre nuestro entorno social y medioambiental.

El proyecto del TAV ha despertado en Euskal Herria un amplio rechazo social, fruto de la larga acción informativa y de la movilización popular desarrolladas por el movimiento de oposición. Hoy en día nos encontramos en el momento decisivo, puesto que el Ministerio de Fomento y el Gobierno Vasco tienen previsto empezar las obras en muchas localidades donde la oposición al TAV es firme, a la vez que intentan por todos los medios confundir el debate sobre el TAV y tergiversar las razones ecológicas y sociales que se encuentran en el origen de este conflicto, de manera que llegan a impedir, prohibir y, en ocasiones, criminalizar la convocatoria de consultas populares en las localidades directamente afectadas por el trazado y la realización de acciones de protesta y desobediencia civil. Así pretenden imponer el TAV ocultando al debate público las graves implicaciones económicas, sociales y ambientales de este proyecto y sin que la población tenga de verdad ninguna oportunidad de decidir sobre cuestiones que son decisivas para la sociedad.

Por todo ello, en la situación actual aparece claramente la urgencia de movilizarse y de impulsar el debate sobre el TAV para desmontar la propaganda y las falsedades que desde el poder nos intentan vender para conseguir que el TAV sea aceptado a cualquier precio.

Por consiguiente, llamamos a participar en la Conferencia sobre el TAV para llevar a cabo una reflexión en profundidad sobre el problema del TAV, poniendo en discusión distintos aspectos o temas relacionados con las políticas de transporte y el impacto de las grandes infraestructuras en la ecología y el modelo social, la ausencia total de participación popular en la toma de decisiones, además de introducir nuevas cuestiones como el impacto urbano y social del TAV en las ciudades y la crítica al culto de la velocidad. Este encuentro tratará por tanto de ofrecer una perspectiva global al debate sobre el TAV, desvelando las raíces económicas y culturales de estas políticas desarrollistas impuestas por los intereses y los poderes dominantes y aportando nuevos argumentos y propuestas que permitan extender la oposición social a esta destructiva infraestructura.

Con esta finalidad se realizarán durante la jornada diferentes mesas redondas y charlas en las que participarán miembros de las asociaciones de Aquitania y de Lapurdi que se oponen a la construcción de nuevas líneas TGV así como personas de diferentes ámbitos sociales de Euskal Herria, Cataluyna y Madrid, que ofrecerán la oportunidad de abordar el debate de fondo sobre el TAV. Con todo ello, entendemos que la conferencia abrirá también la posibilidad de una mayor relación entre los movimientos de oposición al TAV surgidos en diferentes paises, permitiendo de cara al futuro nuevas vias de colaboración entre todos.

Esperamos por tanto vuestra participación en la Conferencia sobre el TAV y os invitamos a difundir este llamamiento en vuestro entorno..

Programa:

La conferencia tendrá como sede principal la “Sala Sandiusterri” de Hernani (situada en el centro de la localidad, junto al Hogar del Jubilado), al tiempo que la “Casa de Cultura Biteri” dará acogida a una parte de los debates que se llevarán a cabo en dos grupos:

10:00h (plenario en la Sala “SANDIUSTERRI”): “Crítica a la movilidad generalizada de personas y mercancías: una perspectiva de decrecimiento”:

– Simon Charbonneau (Militante ecologista del movimiento opositor a las nuevas lineas TGV en Aquitania y profesor de derecho ambiental en la Universidad de Burdeos).

– Yayo Herrero (Ecologistas en Acción, Madrid).

– David Hoyos (Economista ambiental, EHU/UPV)

12:00h (Sala “SANDIUSTERRI” ): “El impacto urbano y social del TAV en la ciudad”:

– Miguel Amorós (activista, Cataluyna).

– Andeka Larrea y Garikoitz Gamarra (filosofía e investifación urbana, autores del libro de próxima aparición “Bilbao y su doble”)

– Paulino (Asamblea contra el TAV de Iruñea).

– Nekane Jurado (economista)

12:00h (“Casa de Cultura “BITERI”): “No queremos ir al futuro”. Charla de Luis Bredlow (profesor de filosofía en la Universidad de Barcelona).

16:00h (Casa de Cultura “BITERI”): “Ingurugiroa eta AHT” (Ecología y TAV):

– Iñaki Antiguedad (profesor de hidrogeología, EHU/UPV)

– Margarita Martin (metereologa)

– Roberto Manjon (asesor de euskara y miembo de Ekologistak Martxan)

16:00h ( Sala “SANDIUSTERRI”): “Inposaturiko egitasmoa: herritarren partehartzea irekitzeko aukera” (Un proyecto impuesto: la oportunidad de la participación popular en la toma de decisiones)

– Iñaki Iurrebaso eta Andoni Eizagirre (sociólogos y realizadores del “Estudio de Opinión sobre el TAV)

Josu Larrinaga (grupo de investigación “Parte Hartuz”)

Asociación “Uztaritzen Ingurumena Zaindu” de Lapurdi, opuesta a la nueva línea del TGV.

– Onintze Olabeaga (del grupo promotor de la consulta popular sobre el TAV en Atxondo).

18: 00 (plenario en la Sala “SANDIUSTERRI”): “AHTren aurkako borroka Euskal Herrian” (La lucha contra el TAV en Euskal Herria):

– Victo Pachon (portavoz del CADE – Coordinación de Asociaciones de Defensa del Entorno de Lapurdi)

– Jorge Iriarte (AHT Gelditu! Elkarlana de Sakana, Nafarroa)

– Mila Elorza (AHT Gelditu! Elkarlana).

19:00tan: Ondorioak eta amaiera (Conclusiones y final).

This entry was posted on Asteartea, urria 30th, 2007 at 1:03 and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA