‘Garraioak Euskal Herrian’ foroa eginen dute gaur Uztaritzen

Berria» Uztaritzen Ingurumena Zaindu taldeak Garraioak Euskal Herrian foroa egingo du du gaur Lapurdiko udalerrian. Ingurumenaren babeserako elkarteen kolektiboak (CADE) sostengaturik antolatu du.

Antolatzaileek azpimarratu dute pertsona eta ekaien garraioa hurrengo hamarkadetako pariorik garrantzitsuena dela. «Gure helburua informazioa hedatu eta herritarren iritzia biltzea da», azaldu dute. Uztarizko Lapurdi gelan izango dira mintzaldi eta eztabaidak. Goizeko bederatzietan abiatuko da Foroa.

Jean Stephane Devisse WWFeko ordezkariak garraioaren garapenaz eta etorkizun hurbilean eraiki nahi dituzten xedeei buruz hitz egingo du, Europako garraioaren arazoa tokiko ikuspegitik izenburua duen mintzaldian. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak urrian antolatutako Ingurumenaren Mintegiko partaide izan zen Devisse, talde ekologisten ordezkari gisa.

Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezordea, Philippe Barbedienne Sepansoko zuzendaria, Victor Pachon CADEko presidentea eta Geronimo Prieto LABeko kideak parte hartuko dute mintzaldiaren ondorengo mahai-inguruan.

Garraioaren egoera osotasunean aztertzea da ekimenaren helburua. Itsas garraio, tren, errepide eta aireportu sistemaren gaitasun eta osagarritasuna aztertuko du ondoren Philippe Arretxe Garapen Kontseiluko kideak. Ondorengo eztabaidan parte hartuko dute CGT sindikatuak, Leia elkarteak, Lurra Zain elkarteak eta AHT Gelditu Elkarlanak. Oren batean bazkaria eginen dute Ttirritta ostatuan. Ondoren CADEko kideek jardunadiko bilduma eginen dute.

Ez da kasualitatea Foroa Uztaritzen egitea, CADEren iritziz bertan kokatuko baita Baionako AHTren geltokia.

This entry was posted on Larunbata, urtarrila 19th, 2008 at 3:57 pm and is filed under Agenda, Ekimen informatiboak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.