Gelditour amaierako jaialdia eta kontzertuak aurkeztu dituzte

Hilaren 31an Gelditour ekimena bukatuko da Donostian. Bertan manifestazio nazionalaz gain, jaialdia izango da egun guztian zehar, herri kirol, sagardo dastaketa, bertso saio, umeentzako titiritero eta kale animazioarekin, eta kontzertuak gauean Usurbilen.

Kartela ikusteko egin klik hemen

Gaztesarea» Maiatzaren 31ean AHTren aurka Donostian burutuko den Manifestazioa eta Usurbilen Burutuko diren kontzertuak aurkezteko, gaur 11:30 Donostiko trinitate plazan elkartu dira: Naizroxa, Etsaiak, Kaotiko eta Su ta Gar taldeetako kideak AHT gelditu elkarlaneko kideekin batera.

Gelditour,AHT Gelditu! Bira

Maiatzaren 31n Jaialdia Donostian eta Kontzertuak Usurbilen

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzerako GELDITOUR ekimena prestatu du. Maiatzaren 4tik 31ra AHT-ren proiektuak zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatzen ari gara, Kortesen hasi eta Donostian amaituz.

GELDITOUR ekimenaren helburuak honakoak dira:

  1. AHT-ren egitasmoaren nahiz eragingo lituzkeen kalteen inguruko informazioa lau haizetara zabaltzea. GELDITOUR informazio-ekimen erraldoia izaten ari da.
  2. AHT-rekiko oposizioa ikusaraztea. GELDITOUR AHT-ren aurkako mobilizazio ekimen erraldoia bihurtu da; AHT-ren aurkako aldarria kaleratu eta lau haizetara zabaltzeko bitartekoa, hain zuzen ere.
  3. Eragile nahiz sektore sozial ezberdinak AHT-ren aurkako borrokara biltzea. Herriz herri eta eskualdez eskualde, AHT-ren inposaketaren aurka eta herri eztabaida zabalaren alde indarrak biltzeko tresna bilakatu da GELDITOUR. Kolektibo nahiz norbanakoek AHT-ren aurkako dinamikan beren ekarpena egin dezaten ahalbideratzen ari dena.

Guztiarekin, GELDITOUR ekimenak jendarte sektore zabalen AHT-rekiko aurkakotasuna erakutsi, inposaketa errefusatu eta AHT-ren nahiz bere oinarrian den garraio, lurralde antolaketa eta gizarte ereduen inguruko herri eztabaida zabala abia dadila exijitzeko bitartekoa da.

GELDITOUR maiatzaren 4an abiatu zen Kortes-etik eta maiatzaren 31an bukatuko da Donostian. Espresuki horretarako prestatutako kamioiak herri eta eskualde kaltetu guztiak zeharkatzea zen gure nahia, baina zenbait herri eta hiriburutan makroproiektuaren bultzatzaileek trabak ezarri nahi izan dizkigute: Tutera, Barañain, Atarrabia, Iruñea eta Gasteizen esaterako. Halere, ekimenaren baitan, herri eta eskualdeetan hamaika ekimen burutu dira, AHTren aurkako mugimenduak informazioa zabaltzeko hartua duen konpromisoari eutsiz, betiere, arestian aipatu aldarrikapen nagusia gogoan (AHT gelditzea eta herri eztabaida zabala abiatzea).

Honegatik, trabak traba, orain arte GELDITOUR ekimena oso positiboki baloratzen dugu, eta datozen egunetan ere egitarauari indar osoarekin helduko diogula adierazi nahi dugu. Eta aipatu behar ere, GELDITOUR-aren baitan egunero izango diren ekimenen berri izan nahi duenak, ahtgelditu.org web orrian sartu besterik ez duela, eta bertan aurkituko dituela biraren inguruko xehetasunak.

Gaur, Maiatzaren 31an Donostian eta Usurbilen izango den jaialdia aurkeztuko dugu.

Donostian, goizeko 11etatik aurrera, Alde Zaharrean barrena herri kirolak, bertsolariak, sagardo gunea, kale animazioa, Txan magoa, bazkari herrikoia, trikitilariak, etab. izango ditugu. Ondoren, arratsaldeko 17:30etan Manifestazio Nazionala izango dugularik Boulevard-etik abiatuta.

Eta Usurbilen, arratsaldeko 20:30etatik aurrera, kontzertu ikaragarri batetaz gozatu ahal izango dugu: Su Ta Gar, Etsaiak, Kaotiko eta Naizroxa. Eta ondoren, DJ Bull eta Garraxi erromeria taldearekin festa giro ederra izango dugu goizalderarte. Guzti honekin, berriz ere azpimarratu nahi dugu, GELDITOUR ekimenak, AHT gelditu eta herritarrei hitza eman dakien exijitzea duela helburu. Herriz herri eta eskualdez eskualde, instituzioak ezkutatzen ari diren informazioa kaleratu, AHT-ren aurkako aldarria lau haizetara zabaldu eta inposaketaren aurka eta herri eztabaidaren alde indarrak biltzeko bitartekoa izango da. Guztion indarraz AHT gelditzea posible delako, herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu.

This entry was posted on Ostirala, maiatza 23rd, 2008 at 9:30 am and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    2. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    3. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26
    4. Maiatzaren lehena, Arratia-Hego Uribe martxa. “AHT sakratua”
    5. UPNk onartu du Castejon eta Iruñea artean baino ez dutela eginen AHTa
    6. Zarraluqui admite que el TAV en Nafarroa se limitará a la línea Iruñea-Castejón
    7. AHT Gelditu denuncia en Iruñea el replanteamiento de la obra del TAV en Navarra
    8. 27 de abril Día contra el TAV en la zona de Barañain-Etxabakoitz y Zizur
    9. Comienzan las obras del TAV del tramo Castejón-Cadreita, en la Ribera navarra
    10. Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”

  1. BILAKETA