AHT Gelditu! Elkarlanak zenbait alderdi politiko interpelatu eta AHTren inguruan duten jarrera salatzen du

Larunbatean, Tolosan AHT gelditzea eskatzeko egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaltzen du eta Legorretan igandean antolatu den herri-kontsulta babesten du.AHT Gelditu! Elkarlanak, Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, AHTren gaian zenbait alderdi politikoren jarrera salatu eta proiektua martxan jarriz, gure etorkizunean eta ondorengo belaunaldiengan kalte ekologiko, ekonomiko eta sozialak eragiteak eta gainera, erabakiak hartzerakoan herritarrak erabat gutxietsiz hartzeak duen arduragatik interpelatzeko kanpainari ekingo dio. Hain zuzen ere, beste behin ere, alderdi politikoei gogorarazi behar diegu gehiengo sozial eta sindikala AHTren aurka dagoela eta beraz, ezinbestekoa dela lanak gelditu, eztabaida zabal bat ireki eta herritarrei, adostasun sozialik gabeko egoeran uzten gaituen proiektu honi buruz erabakitzeko ahalmena itzultzea.
Zalantzarik gabe, AHTren aurka sortutako mugimendu sozialaren garrantziak Legebiltzarreko gehiengoa eta gehiengo soziala ez direla gauza bera adierazten digu. Aurkakotasun hori hor dago eta inongo amarruk ezin izan du gaur egun herritarrek erabakietan parte hartzeko ahalmena dugula sinestarazi. Horren inguruan herritarrek duten iritzia oso argia da: herritarren gehiengoak uste du AHTren inguruko eztabaidan eta erabakietan, gizartearen parte-hartzea errazteko bideak ez direla nahikoak izan. Hain zuzen, herritarrak eta mugimendu sozialak prozesu horretatik kanpo geratzeaz gain, informazioa eskuratzeko zailtasun nabarmenak jarri dituzte eta udalerrien autonomia ia baliogabetu dute.

Horregatik, AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren lanak gelditu eta eztabaida irekitzea exijitzeari eusten dio. Eztabaida hori, Legebiltzarreko eta gaur egungo muga politiko estuetan giltzaperatzetik urrun, gizarte osora ireki beharko litzateke. Era berean, zenbatezinak diren mobilizazioetan eta zuzenean kaltetutako udalerrietan herri-kontsulten bidez AHTren aurka azaldu den herritar multzo zabala errespetatzea exijitzen dugu.

EAJ eta PSOE:
Biak ala biak dira “euskal Y”aren lanak martxan jarraitzearen arduradun nagusiak. Martxan jarraitzen baitute, euskal gizartean AHTren inguruan ezadostasun sakonari entzungor eginez. EAJren burukideak beren esku dagoen guztia egiten ari dira AHTa inposatzeko, azpiegitura handiak eraikitzearen “negozioan” duten interesa lehentasun osokoa dela eta beren interesen oinarrizko giltza dela adieraziz. AHTren lanen negozio itzela banatzeko EAJ eta PSOEren artean hitzartu zuten “euskal Y”aren finantzazio-ituna, Ibarretxe Planaren apeta soberanistak alde batera uztearekin batera etorri den “pelotazoa” eta politikakeria izan da. Hala, EAEn Estatu mailako eskumenak diren azpiegiturei buruzko erabakiak, ezbairik gabe, PSOErentzat EAJren gaineko kontrol politikoa izateko tresna ordezkaezina bihurtu dira. Azkenik, nahiz eta Ibarretxe lehendakariak etengabe demokrazia parte-hartzaileaz hitz egin, errealitatea da Euskal Herrian ezin dela demokrazia formal batetaz ere hitz egin. Horren harira, gogora ditzagun Urbinako “euskal Y”aren lanetara eginiko azken manifestazioan polizia autonomikoak erabili zuen bortizkeria eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak AHTren aurkako herritarrak kriminalizatzeko egin zituen saiakerak, desobedientzia zibileko protesta-ekintza baketsuak terrorismotzat hartuz; horrek guztiak, argi uzten du errepresioan sakontzen eta AHTa indarrez inposatzen jarraitzeko asmoa dutela.

EA
Aipatzekoak dira EAk eztabaida honetan bere gain hartu dituen ardurak, nola zuzenean ala zeharka, Eusko Jaurlaritzan edo EUDEL bezalako beste erakunde batzuetan egonez. Bereziki onartezina da, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila AHTak eragingo lituzkeen kalte sozio-ekonomiko, ekologiko, lurralde antolamenduko eta abar luze eta sakonen aurrean mutu geratzea. Askotan ikusi izan dugu Ester Larrañaga, sinestezina den iraunkortasunari buruzko diskurtso arbuiagarriarekin, AHTk ingurumenean, gizartean eta lurralde antolamenduan eragingo dituen kalte atzeraezinak estaltzen ahalegintzen. Aitzitik, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak AHTrekin batera sustatzen ari diren plan ofizialak azpiegitura erraldoiak ugaltzeko politikan oinarrituta daudela esan behar da argi. Azpiegitura horiek guztiek ¬¬-hala nola, errepide eta autopista-sareak etengabe hedatzea, edo Pasaiako Superportua-, kostu ekonomiko itzelaz gain, kalte ekologiko eta sozial handiak ere eragingo dituztela kontuan hartuz, argi dago instituzioetatik bultzatzen ari diren garraio-politika erabat suntsitzailea eta jasanezina dela. Ingurumen sailburuaren ilusionismoaren aurrean, Eusko Alkartasunan ardura politikoak dituzten zenbait pertsona badira, besteak beste, Mikel Mintegi (Arabako Ingurumen Diputatua), Martin Aranburu (Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua) edo Pedro Berriozabal (Legutioko alkatea), partiduaren iritzi ofizialarekin bat egiten ez dutenak; partiduan bertan AHTren inguruko eztabaida eta hausnarketa sakonik eman ez denaren isla garbia.

IU-EB
IU-EBren zuzendaritzaren jarrera AHTren inguruan larria dela iruditzen zaigu. Kasu honetan, hauteskunde-interesetatik at, alderdi honek ez du AHTri erantzunez behatz bakar bat mugitzeko inongo asmorik erakutsi. Ihes-egitea eta faltsukeria dira, ezbairik gabe, IU-EBren jarreraren oinarri, “euskal Y”a gelditzeko ezer ez egiteaz gain, eskatu ere ez baitu egiten, nahiz eta bizitza publikotik ez desagertzeko eta EAJren Gobernuko maskota ezkertiarra baino zerbait gehiago dela adierazteko egiten dituen esfortzu etsiek, noizean behin, AHTren aurka dagoenaren itxurak egiten dituen. Administrazio autonomiko neoliberalarekin duen aliantzak argi uzten du aurka dagoela dioen interesekin konplizitate osoa duela, eta hori ezin liteke kapitalismoaren kudeaketan parte hartzeko borondate gisa baino ulertu: “euskal Y”a eraikitzeko lanetara bideratuko den gastu publikoa Etxebizitza, Gizarte Segurantza eta Laneko Osasuna, Euskara, Oinarrizko errenta eta GLLak batera duten gastu publikoa gainditzen du, eta IU-EBko legebiltzarkideek aurrekontu horiek babesteko gutxiengo lotsarik ere ez dute izan. Beraz, kamaleoiaren pare, AHTren inguruan IU-EBren zuzendaritzaren jarreran jasotzen den amore-emate zaurgarri eta deitoragarria gogor salatu nahi dugu. Zergatik ez diete herritarrei argi adierazten Eusko Jaurlaritzan egingo duten kudeaketatik ezin daitekeela ezer espero? IU-EBk zer pentsatzen du egitea hemendik aurrera?

MANIFESTAZIOA TOLOSAN ETA HERRI KONTSULTA LEGORRETAN:

AHTren inguruan dugun egoera instituzionalak atsekabegarria izaten jarraitzen badu ere, herrietan jorratzen ari den herri-erantzunak konpromisoak indartzen ditu.

Hori dela eta, AHT Gelditu! Elkarlanak bere babes osoa adierazten dio Legorretan datorren igandean AHTren inguruan egingo den herri-kontsultari. Bertan, herri-ekimenak jarduera ugari antolatu ditu azken hilabeteotan herritarrak informatu eta beren iritzia emateko animatzen, herritarrek erabakitzeko borondatea dutela adieraziz.

Halaber, Tolosan datorren larunbatean, 17:00etan Triangelu plazatik AHT gelditzea exijitzeko irtengo den manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten dugu. Bertan, Eusko Jaurlaritzak AHTren lanak Beasain eta Tolosa artean hedatzeko duen asmoari ezezkoa emango dioten herritarrak bilduko dira. Helburu horrekin, bi ibilaldi irtengo dira goizeko 10:00etan Beasain eta Andoaindik Tolosako manifestazioarekin bat egiteko.

AHT Gelditu! Elkarlanak AHTa gelditzeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen du eta baita herritarrei erabakitzeko ahalmena itzuliko dion eztabaida irekitzea ere, gaur egungo garraio- eta gizarte-eredu harraparia eraldatzeko beharra gizarteratuz.
Helburu horrekin, AHT Gelditu! Elkarlanak tinko eutsiko dio AHTren aurkako borrokan erabili duen irmotasun eta erabakiari, baina gure kezka ere azaldu nahi dugu gatazka honek gure ekimen-moduetatik at dagoen biolentzia-maila hartzen ari baita. Horregatik, gaur, gogoeta sakona egin dadin eskatzen dugu, guztion artean behingoz AHTren gaiari arrazionaltasuna emateko helburuarekin.

This entry was posted on Asteazkena, otsaila 11th, 2009 at 1:11 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ehunka herritar bildu dira Baionan AHTren alde EAE-Akitaniako agintariek antolatu bilkura salatzeko
    2. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    3. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    4. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    5. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    6. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    7. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    8. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    9. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    10. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA