Martxoaren 28an AHT ez Eguna antolatu dute Elorrion
euskalherria.info Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek Partida ez da bukatu, Jake mate trenari! kanpainari jarraipena emanez AHTren aurkako eguna antolatu dute martxoaren 28an Elorrion. Egun honetan AHTren aurkako jarrera erakusteaz gain Durangaldeko gaztetxeen defentsa bultzatuko dute ere. Info+ partidaezdabukatu.tk
Durangadeko gaztetxe eta Gazte Asanbladen oharra:
Orain dela 10 urte, Durangaldeko 4 herritako gazteek leku bat beharrezkoa zutela ikusita, herriko etxe hutsak zirenak gaztetxe bilakatu zituzten okupazioaren bitartez. Urrian Abadiñon Galindezen morroien etxera sartu ziren, azaroan Atxondon tren geltoki zaharrera, urtarrilean Berrizen hiltegira eta otsailean Durangon etxe bloke huts batera.
Okupazio hauek domino efektu bezala etorri ziren gure eskualdera. Orain 21 urte ere, Elorrioko gazteek berdina egin zuten gaur egun gaztetxea izaten jarraitzen duen eraikinarekin. Zaldibar eta Otxandion, bestalde, urteetan zehar borrokan egon ondoren gaztetxea lortzera pasa ziren. Urte borobil hauek ospatu asmotan, kanpaina berri bateri hasiera eman genion Durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladek.
Baina dena ez da ospakizuna. Garai hartan hasi zen domino partida bukatu barik dagoela esan nahi dugu, argi eta garbi. Zornotza eta Iurreta bezalako herrietan, gaztetxeak musturren paretik zelan kendu dizkiguten ikusteko aukera izan dugu, adibidez.
Bestalde, orain urte batzuk AHTaren aurka borrokatzeko hartu genuen konpromisoari jarraiki, proiektu txikitzaile hori aurrera nola doan ikusten gabiltza, adibide garbienak Durangon eta Abadiñon hasitako obrak ditugu. Guzti hau, ordea, ez da horrela bukatuko. Oraindik domino fitxak poltsikoetan geratzen zaizkigu eta jakin dezatela jokatzeko prest gaudela, gaztetxeen aldeko lanean eta AHTaren kontrako borrokan. Izan ere, gaztetxe eta gazte asanbladetan egunero egiten dugun lanak eramango ditu sistema hau eta bere parte den AHT porrotera.Azken urteetan, AHTaren aurkako jaialdi jendetsuak antolatu izan ditugu, eta aurten ere 3.edizioa prestatzen gaude, gaztetxeen defentsan eta AHTaren aurka. MARTXOAREN 28an izango da hori, ELORRIXON
Egitaraua
Goizean zehar AHTaren maketa eta panelak ikusgai.
11:30etan EZTABAIDAK Gaia: Gaztetxe eta Gazte asanbladak ondoren TRIKIPOTEOA Elorrixoko tabernetatik
14:30etan BAZKARIA (Txartelak gaztetxeetan salgai) ondoren Gaztetxe eta Gazte asanbladen arteko OLINPIADAK
18:30etan AHTaren aurkako MANIFESTAZIOA Elorrixoko kaleetatik Gaztetxeak defendatuz AHT gelditu! ondoren EKITALDIA plazan
20:00etan ROCK MARATOIAren hasiera
20:00 Bikale tabernan DISORDERS eta NAMEK PLANET
21:30 Gaztetxean KOMANDO BASERRI eta DESASTRES
23:00 Portaldeku tabernan PIXONTXIS eta SERMONDS
01:00 Gaztetxean PETITE & COMPANY eta IHESKIDE
01:30 Parra tabernan KIMIKA ANAIAK
Eguna bukatzeko DJ. JANPIERRE eta goizalderarte martxa!
Info+ partidaezdabukatu.tk
This entry was posted on Igandea, martxoa 22nd, 2009 at 3:17 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.