Abiadura Handiko Trena aztergai izanen dute Hendaian
bidasoamedia Abiadura Handiko Trenaren inguruko eztabaida publikoa deitua da, martxoaren 31arekin, Hendaiako Sokoburuko Abadia Aretoan.
Otsailan Biriatu eta Urrunako herritarrek Abiadura Handiko Trenaren proiektua aztertu eta eztabaidatzeko bilkura publikoak egin eta gero, hendaiarren txanda iritsi da orain. Herriko Etxeak deiturik, LGV egitasmoak gure eskualdean eta bereziki Hendaian izan dezakeen eragina eztabaidatzea proposatu du. Herritarren iritzi ezberdinak jasotzea da erakunde munizipalaren helburua.
Hendaiako hainbat elkarte ekologistek eskaturik, 2007an Kontseilu Orokorrak eztabaida publiko zabala antolatu zuen Abadiako Aretoan bertan. Eta kasu hartan, talde ekologista, alderdi politiko, sindikatu eta beste zenbait gizarte eragile ezberdinek hartu zuten parte.
Martxoaren 31ean (20.00ean) deitua den honetan, berriz, eragileekin batera herritar guziek parte har dezatela eskatu du Herriko Etxeak.
This entry was posted on Astelehena, martxoa 30th, 2009 at 7:56 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.