AHTa egiten milioika euro xahutzen direla salatu du Elkarlanak

berria AHT Gelditu! Elkarlanak maiatzaren 9an manifestazio nazionala egiteko arrazoiak azaldu ditu. Adierazi dutenez, «onartezina da milioika euro xahutzea Euskal Herria suntsitzeko». Mila Elortza AHT Gelditu! Elkarlaneko kidearen ustez, «abiadura handiko trenaren bitartez, herriak eta eskualdeak txikitu nahi dituzte, eta Euskal Herria elite politiko eta ekonomikoen eremu bilakatu nahi dute». Horregatik, Elkarlaneko kideen iduriko, «AHTaren makroazpiegiturak ez du inongo baliagarritasun sozialik».

Horrez gain, salatu dutenez, «azpimarragarria da Nafarroako Gobernuko oposizioa osatzen duten alderdi politiko gehienek eztabaidaren muina desitxuratzeko duten desioa». Irizten diote muzin egin dietela beste behin gizartearen zati handi baten eskaerari. Gaineratu dutenez, «Euskal Herrian AHTa kudeatzen duten administrazioek azeleragailua zapaldu eta inposaketaren bidetik jarraitzen dute».

AHTak Nafarroan izango duen korridorearen harira, besteak beste, NaBai koalizioak Espainiako Kongresuan duen diputatu Uxue Barkosek izandako jarrera salatu dute. «Barkosek etengabe eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari bere hitza betetzeko, tren lasterra lehenbailehen Nafarroara hel dadin». Haatik, elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:00etan, NaBaik Iruñeko Gaztelu Plazan duen egoitzaren parean.

Elkarretaratzearen aurka

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Elkarlaneko kideei elkarretaratzea bertan behera uzteko eskatu die. «Eraso pertsonalen harira antolatu dute elkarretaratzea», dio Zabaletak. Hala ere, Raul Oloriz Elkarlaneko kideak argi utzi du biharko elkarretaratzea ez dutela bertan behera utziko, besteak beste, Barkosen jarrera salatzeko modua delako.

Sanzek esan du maiatzean sinatuko duela hitzarmena Espainiako Gobernuarekin

Hilabeteetan atzera-aurrera ibili ondoren, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri du maiatzean sinatuko duela AHTa eraikitzeko hitzarmena Espainiako Gobernuarekin. Elena Salgado Ekonomia ministro berriak herenegun deitu ziola adierazi du Sanzek, eta negoziazioak «desblokeatu» egin direla jakinarazi du. Nolanahi ere, esan du ez dakiela trenaren gastuak nola ordainduko dizkion Espainiako Gobernuak Nafarroakoari. Deiarekin gustura azaldu da Sanz, eta iragarri du ahalik eta azkarren joko duela Nafarroako Parlamentura, lanak onar ditzan.

Iragarpena txalotu dute PSNk, CDNk eta PPk. PSNk esan du Espainiako Gobernuari esker ere badoala aurrera Nafarroa. CDNk eta PPk, ordea, salatu dute atzerapenarekin hasiko direla lanak. NEBek AHTaren iraunkortasunaz eztabaidatzeko eskatu du.

This entry was posted on Osteguna, apirila 23rd, 2009 at 12:19 am and is filed under Agenda, Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    2. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    3. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    4. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    5. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    6. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    7. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    8. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    9. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    10. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina

  1. BILAKETA