Aurrekontuak eta Abiadura Haundiko Trena. AHT GELDITU ELKARLANAren prentsa oharra.
AHT Gelditu! Elkarlanak urteak daramatza Euskal Herrian inoiz egin nahi izan den azpiegitura handi eta xahutzailea gelditu nahian eta garraio- eta gizarte-ereduari buruzko herri-eztabaida ireki eta erreala eskatzen. Urte hauetan guztietan, argi utzi baitugu azpiegitura honi ezetz esateak azaleko arrazoietan baino argudio sendoetan oinarritzen dela, nahiz eta AHTaren eta pentsamendu bakarraren bultzatzaileek beren makinaria guztia erabili ezezko hutsean dihardugun mugimenduak garenaren irudikeria sortzen.
ABIADURA HANDIKO HIPOTEKARI EZ!
AURREKONTU SOZIAL ETA PARTEHARTZAILEAK ORAIN!
Gure kasuan, Estatu Espainiarrak, politika neoliberal guztietan buru izateaz gain, beste elementu berezi bat ere izan du: eraikuntzan oinarritutako ekonomia. Espainia izan da Europa osoan etxebizitza gehien eraiki dituen Estatua, Espainia da Europa osoan autobia kilometro gehien eraiki dituen Estatua, Espainia izango da proiektuan dituen plan guztiak betetzen baditu, Abiadura Handiko Tren kilometro gehien izango dituen Estatua mundu osoan. Porlanaren negozioak onura ekonomikoak enpresaburu eta bankuentzat soilik ekarri ditu, gainontzeko herritar langileontzat lanaren prekarietatea, lan-istripuen areagotzea, azpi-kontratazioaren kate luzeak ahalbidetu dituen negozio-gizonen ordainsari itzelak langileen soldata kaskarren kaltetan, oinarrizko eskubidea behar lukeen etxebizitzaren hipoteka-lotura zigorra eta espekulazioa besterik ez baitu ekarri. Eta eraikuntzaren burbuilak eztanda egin duen honetan zein da aurrean dugun panorama? Bankuak, ekonomiaren osasunaren izenean diru publikoa eskatzen ikusi ditugu, etxe-promotoreak Espainiar Gobernuari saldu gabe dituzten 800.000 etxebizitza erosteko eskatzen ikusi ditugu, azpiegitura-eraikitzaileek autobia eta AHTak eraikitzeko prozesuak azkartzea eskatzen ikusi ditugu… Bankuak, etxe-sustatzaileak, azpiegitura-eraikitzaileak; horiexek izan dira urte hauetan guztietan klase politikariarekin hertsiki lotuta herritarron lepotik irabazi astronomikoak eskuratu dituztenak. Eta zein da Estatuko Gobernuak, Erkidegoetako Gobernuek eta Aldundiek horiei guztiei emandako erantzun magikoa? Garraio-azpiegiturak, hau da, autobiak, autopistak, AHTak, superportuak etab., diru publikoarekin eraikitzen jarraitzea; milaka lanpostu abiada izugarrian deuseztatzen ari den politika ekonomiko berean sakontzea. Eta zein da Gobernu horiek berek lanik gabe, babes sozialik gabe, etxebizitzarik gabe geratzen ari diren herritarrei emandako erantzuna? Horretarako dirurik ez dagoela.
Nahiz eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan emandako murrizpena handia izan, azpiegiturentzako gastu publikoa geroz eta handiagoa da, 2009an 13.805 milioi eurotik 2010eko 14.831 milioira igoz, %7,13 handituz, goxoki ukaezina enpresa eraikitzaileentzako. Azpiegiturek gastu publikoa handitua ikusiko dute beraz, abiadura handiko trenen aurreikuspenak batere aldatu gabe. Euskal Herrian hain zuzen, Eusko Jaurlaritza keta ADIFek 468 milioi xahutzea aurreikusi dute datorren urterako “Y grekoan” (Eusko Jaurlaritzako aurrekontu proiektuak 249,5 milioi bideratzen ditu AHTari – 24 miloi berezko finantziazioz eta 225,4 milioi kupotik deskontatzeko kredituen bidez -, hau da, 2009. urtean Gipuzkoako zatirako bideratutako 50 milioiak baino kantitatea askoz handiagoa). Bestalde, Nafar Gobernuak obraren txostenak idazteko 5 milioi baino gehiago gastatzen dituen bitartean, Estatuari aurrekontu orokorretan 2011rako “nafar korridorea” martxan jartzeko diru kantitate bat aurreratzeko eskatzen dio, administrazio ezberdinen artean esleipen milioidunak eta kudeaketa guztia banatuz.
This entry was posted on Asteazkena, abendua 23rd, 2009 at 5:33 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.