Aurrekontuak eta Abiadura Haundiko Trena. AHT GELDITU ELKARLANAren prentsa oharra.


AHT Gelditu! Elkarlanak urteak daramatza Euskal Herrian inoiz egin nahi izan den azpiegitura handi eta xahutzailea gelditu nahian eta garraio- eta gizarte-ereduari buruzko herri-eztabaida ireki eta erreala eskatzen. Urte hauetan guztietan, argi utzi baitugu azpiegitura honi ezetz esateak azaleko arrazoietan baino argudio sendoetan oinarritzen dela, nahiz eta AHTaren eta pentsamendu bakarraren bultzatzaileek beren makinaria guztia erabili ezezko hutsean dihardugun mugimenduak garenaren irudikeria sortzen.


ABIADURA HANDIKO HIPOTEKARI EZ!

AURREKONTU SOZIAL ETA PARTEHARTZAILEAK ORAIN!

 

Gure kasuan, Estatu Espainiarrak, politika neoliberal guztietan buru izateaz gain, beste elementu berezi bat ere izan du: eraikuntzan oinarritutako ekonomia. Espainia izan da Europa osoan etxebizitza gehien eraiki dituen Estatua, Espainia da Europa osoan autobia kilometro gehien eraiki dituen Estatua, Espainia izango da proiektuan dituen plan guztiak betetzen baditu, Abiadura Handiko Tren kilometro gehien izango dituen Estatua mundu osoan. Porlanaren negozioak onura ekonomikoak enpresaburu eta bankuentzat soilik ekarri ditu, gainontzeko herritar langileontzat lanaren prekarietatea, lan-istripuen areagotzea, azpi-kontratazioaren kate luzeak ahalbidetu dituen negozio-gizonen ordainsari itzelak langileen soldata kaskarren kaltetan, oinarrizko eskubidea behar lukeen etxebizitzaren hipoteka-lotura zigorra eta espekulazioa besterik ez baitu ekarri. Eta eraikuntzaren burbuilak eztanda egin duen honetan zein da aurrean dugun panorama? Bankuak, ekonomiaren osasunaren izenean diru publikoa eskatzen ikusi ditugu, etxe-promotoreak Espainiar Gobernuari saldu gabe dituzten 800.000 etxebizitza erosteko eskatzen ikusi ditugu, azpiegitura-eraikitzaileek autobia eta AHTak eraikitzeko prozesuak azkartzea eskatzen ikusi ditugu… Bankuak, etxe-sustatzaileak, azpiegitura-eraikitzaileak; horiexek izan dira urte hauetan guztietan klase politikariarekin hertsiki lotuta herritarron lepotik irabazi astronomikoak eskuratu dituztenak. Eta zein da Estatuko Gobernuak, Erkidegoetako Gobernuek eta Aldundiek horiei guztiei emandako erantzun magikoa? Garraio-azpiegiturak, hau da, autobiak, autopistak, AHTak, superportuak etab., diru publikoarekin eraikitzen jarraitzea; milaka lanpostu abiada izugarrian deuseztatzen ari den politika ekonomiko berean sakontzea. Eta zein da Gobernu horiek berek lanik gabe, babes sozialik gabe, etxebizitzarik gabe geratzen ari diren herritarrei emandako erantzuna? Horretarako dirurik ez dagoela.

 

Nahiz eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan emandako murrizpena handia izan,  azpiegiturentzako gastu publikoa geroz eta handiagoa da, 2009an 13.805 milioi eurotik 2010eko 14.831 milioira igoz, %7,13 handituz, goxoki ukaezina enpresa eraikitzaileentzako. Azpiegiturek gastu publikoa handitua ikusiko dute beraz, abiadura handiko trenen aurreikuspenak batere aldatu gabe. Euskal Herrian hain zuzen, Eusko Jaurlaritza keta ADIFek 468 milioi xahutzea aurreikusi dute datorren urterako “Y grekoan” (Eusko Jaurlaritzako aurrekontu proiektuak 249,5 milioi bideratzen ditu AHTari – 24 miloi berezko finantziazioz eta 225,4 milioi kupotik deskontatzeko kredituen bidez -, hau da, 2009. urtean Gipuzkoako zatirako bideratutako 50 milioiak baino kantitatea askoz handiagoa). Bestalde, Nafar Gobernuak obraren txostenak idazteko 5 milioi baino gehiago gastatzen dituen bitartean, Estatuari aurrekontu orokorretan 2011rako “nafar korridorea” martxan jartzeko diru kantitate bat aurreratzeko eskatzen dio, administrazio ezberdinen artean esleipen milioidunak eta kudeaketa guztia banatuz.

 

 Garrantzi eskasa dute bete gabeko behar sozialak (etxebizitza, hezkuntza, osasuna), gure ingurugiroari eginiko erasoa, eta Estatuak dagoeneko daukan zor soziala 60.000 milioietara hurbiltzea… AHTa ez du ematen beraz eguneroko ekonomiarekin zuzenki lotuta dagoen zeozer, haatik, lehenengo mailako operazio politiko bat da, eta enpresa eta politikarien arteko negozio itzela, horregatik hain zuzen, Estatuaren zuzendaritza eta Erkidegoen sumisio eskertua behar du. 

 

 Abiadura handiaren aldeko politika hau, gaur egun ia apurtezina, egunen batetan ibiltzeari utziko dio, guzti hau amets bat besterik ez baita, geroz eta jasanezinagoa.

 AHTaren kontua beraz, ez da kapitulu itxia, nahiz eta edozein debate edota erantzun soziala jazarria izan manipulazioaren bitartez, isiltasunean mantenduz, edo erreprimituz.

 

Guzti honegatik, Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadorak AHT Gelditu! Elkarlanak, gaur, Gasteizko Parlamentuan, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen onarpenaren aurrean kontzentrazio bat egiten du.  Modu berean, aldizkari formatuan editatu da orri bat, eta Euskal Herriko herri eta auzoetan banatzen ari da, Gobernuek AHTarekin egiten ari diren baliabide publikoen xahutzea salatzeko asmoz eta azpiegitura honi buruz informazio iritzi iturri ezberdinak zabaltzeko helburuarekin.

 

Azkenik, gizarteari deialdi berri bat egin nahi diogu Abiadura Handiko Trenaren  kontra pentsa eta mobiliza dadin. Horretarako, aukera ezin hobeagoa izango dugu datorren Urtarrilaren 23an, Hendaia eta Irun artean, non, AHT Gelditu! Elkarlanak  eta Iparraldeko AHTaren kontrako zenbait giza mugimenduk manifestaziora deitzen duten eraikuntza berri honen aurka.

 

 

AHT GELDITU! ELKARLANA

This entry was posted on Asteazkena, abendua 23rd, 2009 at 5:33 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. 18 de Junio debate sobre el TAV en Pamplona. Participa el Gobierno navarro.
    2. Mugitu coloca 34 inodoros en la calle para denunciar el despilfarro del TAV
    3. AHTaren proiektu berriak kalte handiagoa eragingo duela salatu dute
    4. Dos encargados de las obras del AVE en León en la que murió un trabajador condenados a multa de 1575 €
    5. AHTaren ibilbidean lur sailak erosi ditu CADEk, «barrikada» jartzeko
    6. Nafarroako Parlamentuak ez du AHTari buruzko eztabaidarik nahi
    7. Tafalla: AHTa bazter uzteko eskatu dute karrikan
    8. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    9. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    10. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26

  1. BILAKETA