Atarrabiako gazte asanbladak AHTren aurkako kanpaina abiaraziko du
Gaztesarea» Atarrabiako Gazte Asanbladak abian jarri duen kanpaina, martxoaren 15ean AHTaren aurkako egunarekin batera bukatuko da. Asanbladak herria informatzearen beharren aurkitu dela nabarmendu du, administrazioek ixil ixilik burutu nahi duten proiektu txikitzaile hau salatzeko.
Atarrabiako Gazte Asanblada:
Atarrabiako Gazte Asanbladaren kampaina: AHT-rik EZ!! Komunikatua:
AHT-rik EZ!kanpaina Urtarrilaren 14ean hasi genuen,propaganda jartzearekin batera, AGA-k kanpaina hau abiaraztea erabaki zuen.Askok zergatik galdetuko duzue beste batzuk ez duzue ezta galdetuko ,ba testu honen bitartez gauzak argitu egingo ditugu.
- Lehenik eta behin proiektu honen baitan(ez da proiektu bakarra ikus Itoitz, Leitzarango autobidea, Bardeak?) eraman den sekretismoarekin apurtzea izango leike arrazoi nagusia. Momentu honetan hurrengo urtean hasiko dira obrak eta oraindik proiektuaren nondik norakoak ez dakizkigu.
- Amalurra defendatzeko apostua egiten dugulako eta AHT-a sekulako inpaktua izango du,adibidez, animali espezie batzuen desagerpena ekar lezake, Lur hustiapen handia dakar?
- Mota honetako trenak herri txikien despopulazioa eta hirien berpopulazioa dakar espekulazioaren eragina handiagotuz.
- Tren honek bezero batzuentzat eginda dago ,nahiz eta azken asteetan esan billetea 20? balioko duela 15 egun lehenago hartu ezkero, frogatuta dago parametro hoietan hartuta billetea 70? balio dituela eta ez dizkizute ordutegiak ziurtatzen.(sar zaitezte bestela Renfeko web orrian eta hamabost eguneko epearekin hartu billete bat)
- Trenak ekarriko duen kontsumo energetikoa sekulakoa izango delako.
Guzti honengatik Atarrabiako Gazte Aasanbladak abian jarri du kanpaina hau, martxoaren 15ean AHTaren aurkako egunarekin batera bukatuko den kanpaina. Kanpaina informatiboa izango duzue ez baitzaigu zuzenki tokatzen baina herria informatzearen beharren aurkitu gara, administrazioek ixil ixilik burutu nahi duten proiektu txikitzaile hau salatzeko.
MOBILIZA ZAITEZ, AHT GELDITZEA BADAGO!!!
Bakarrik komentatzeko munizipalen eta nazionalen jarrera,zeintzuk propaganda jartzen zuen jendea jarraitzen eta identifikatzen aritu baitira azken egunotan.
Egitaraua:
- Txirrindula-martxa: Urtarrilak 25, 16:30tan udaletxetik
- Hitzaldi: Otsailak 15, 17:00an Gaztelekuan
- Mendi irteera: Otsailak 23
- AHT-ren aurkako eguna (Uharte, Atarrabia el Burlatako Gazte asanbladak): Martxoak 15
This entry was posted on Osteguna, urtarrila 24th, 2008 at 4:24 pm and is filed under Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.