Gelditourrek harrera beroa izan du Tafallan
AHTa zalantzan jartzeak ondorio asko dakarzki, garraio-eredua eta gizarte-eredua zalantzan jartzea, adibidez. Gelditourrek horren inguruan Erriberak dituen arazoak azaleratu baditu, oraingoan, Tafallari egokitu zaio. Tafalla, haize errota mordoa, tentsio handiko lerroak, autopista eta beste azpiegitura asko zeharkatzen duten hiria.
Eguneko kronika:
Goizean goiz Tuterako plaza batean egon behar genuen baina ohean gelditu gara goxo-goxo. Ez da alferkeria izan, lasai, hasi berriak gara eta indartsu gaude, egunez egun geroz eta indartsuago gainera, jendearen erantzuna oso ona izaten ari baita. Arrazoia bestelakoa izan da. Tuterako udal txit prestuak 600 euroko ordainsaria eskatzen zigun bi egun bertan eman nahi bagenuen….
Tafalla aldera abiatu gara beraz eta bazkal ostean Miguel Indurain Kirol Hirian paratu dugu Gelditour kamioia. Tafallar asko eta asko kirol egitera edo beren haurrak jasotzera etortzen dira hona eta jende piloa pasatu da gure aurretik. Tafallako elkarlanekoak esku orriak banatzen aritu dira Tafallarendako honelako proiektuak eraginen lituzkeen kalte anitzak eta onura eskasak azalduz. Gaur egun Tafallan haize errota mordoa, tentsio handiko lerroak, autopista eta beste azpiegitura asko zeharkatzen dute hiria. AHT eginen balitz, arte baso zahar bat deuseztatuko lukete, urmael edo laguna bat desagertuko litzateke eta hiria gutxi edo batere erabiltzen ez dituen azpiegiturez inguratua geldituko litzateke.
Jendearen erantzuna oso irekia eta abegikorra izan da eta AHTren inguruko interesa handia ikusi dugu.

Azken orduan eguraldiak txarrera jo du eta euri zaparradaren bat botako zuela sumatzen genuen. Arratsaldeko 8etan materiala jaso eta berehala euri zipriztinak hasi dira. Naturak Gelditour errespetatu du. Gurekin dago. Garbi dago, AHT gelditzera goaz!!!
Ikusten al duzue kamixeta gorriko mutila begiratzen ari den mapa? Nafarroakoa da. Bertan, AHTak zein ibilbide egingo lukeen eta zein eragin izango lituzkeen azaltzen da argi.
Eta kamixetak? Politak, ezta?
This entry was posted on Asteazkena, maiatza 7th, 2008 at 12:16 pm and is filed under Albiste nagusiak, Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on maiatza 7, 2008 at 8:51 pm Pieter Piek wrote:
Kamixetak eta materiala on-line saldu beharko zenituzue.
Biba zuek!!
on maiatza 8, 2008 at 12:22 pm Oiartzun wrote:
Badator badator Gelditour!
poza ematen du irakurri eta argazkiak ikustia. Hemen goian zuen zai gaude
animo jeronimo!!!