Barañainen jendea Gelditour-en zain

Barañainen Gelditour ekimeneko kamioia jartzeko eskatu zuten lekuan jartzeko baimenik eman ez bazuten ere, azkenean, hutsik zegoen aparkalekura iritsi, eta… jendea andana zain!

Elkarlanako kopilotoaren kronika:

Beno hemen gatoz berriro ere Nafarroako beste pare bat txoko zoragarriren kronikatxoa mundura zabaldu asmoz. Zizur nagusian pasa dugu gaua, beste behin ere jende jator artean. Goizean goiz kamioia aparkaturik utzi genuen tokira gerturatu gara, berau merkatu ondora mugitu asmoz. 9:30etan amaitu dugu kamioia montatu eta material guztia bere lekuan jartzen. Han pasa dugu goiza, gerturatzen zen jende ezberdinarekin hitzak elkartrukatuz eta informatuz.

13etan guztia bildu, eta bertako taberna batetara hurbildu gara barrenak gozatu asmoz. Janaldi ederra egin ondoren, berriz kamioira zuzendu gara, hurrengo helmugara iristeko irrikan: Barañain. Herrian bira dexente eman ondoren, Barañaindar jator batzuekin topo egin eta kamioia kokatu behar genuen tokirako bidea erakutsi digute. Aipatu, jada jakingo duzuen modura, Barañaingo alkateak gaurko antolaturik zeuden ekintzak debekatu dituela eta horretaz aparte, Barañaingo herritarrek eskatu zuten lekuan jartzerik ezin izan dugu, nahiz eta gero garbi ikusi dugun modura, leku horretan sobera toki zegoen. Gune horren ordez, industriagune batetara joan behar izan dugu, almazen eta txatarreri batzuk alde batetara eta Arga ibaia beste alde batetara zituelarik. 17:30ak aldera iritsi gara bertara. Han ohiko legez kamioia montatu ostean, hainbat herritar hurbildu dira.

19:00etan dena bildu, eta hasieran eskatua zegoen lekura hurbildu gara, argazki bat atera asmoz. Aparkaleku ederra zen, eta ez zegoen kotxe bat bera ere, sartzeko ere ez dugu batere arazorik izan. Han jende andana zegoen gure zain, eta argazkian ikusten duzuen modura, guztiak bildu dira kamioia atzean zutelarik, irudi eder hau islatuz. Orain Barañaingo famili jator batek harrera egin digu euren etxean. Barruan benetako altxorra gordetzen duten jende horietako askorekin topo egiten ari gara egunero, hego Euskal herrian kokatzen den lur zoragarri honetan. Besterik gabe biharko eguna zabaldu aurretik, abiadura handiko munstrorik gabeko euskal herri batetan amestuz erretiratuko gara, biharko egunaren kronika idatzi aurretik indarberritu asmoz.

This entry was posted on Igandea, maiatza 11th, 2008 at 11:54 am and is filed under Albiste nagusiak, Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.