Ordiziako “Lurranek” bulegoaren aurkako ekintza egin dute

Gaur, asteazkena 21, goizez, Ordizian baserritarren azoka eguna dela aprobetxatuz, AHTren aurkako protesta-ekintza burutu dute.

Ekintza egin dutenek zabaldutako adierazpena:

Gaur asteazkena 21 goizez, Ordizin baserritarren azoka eguna dela aprobetsatuz, AHTren aurkako ekintza bat burutu da, Ordiziko udaletxean Lurranekek duen bulegoan. Haiek egiten duten bezala lekua espropiatu eta zementuz zikindu da, bitartean kanpoaldean informazioa banatu eta salaketa pankarta haundi bat zintzilikatu da.

“Espropiazioa lapurreta, Udala konplizea!!

Pasa den astean Ordiziko udaletxean irekitako Lurranek bulegoa (ustez AHTk kalteturikomlur-jabeei informazioa emateko tokia) lur-lapurrek lau sosen truke nekazal lurrak beraien interesetarako lortzeko tresna besterik ez da. Hainbat urtez, eta egun oraindik, ezkutakeria haudienaz aurrera eraman duten proiektuaren gainean informazioa banatzen omen dute. Errealitatean aldiz, desinformazio eta engainu bulego bat besterik ez da, batzutan hitz politez bestetan txantaiaren bidez biziera baten gordailu izan diren lurrak beraien diru gosea asetzeko lohituak!

Konplizeak ere ezinbestekoak izan dira fartsa honetan, Ordiziko udala ez da atzean geratu eta bere konplizitatea ezinbestekoa izan da lapurretak eta txikizioa bazter orotara zabaltzeko. Hilabete eskas da Mariaratzen isilik eta gorderik, gizalegez jokatzen ez duena bezala, Goierrin AHT eraikizteko lanak hasi zituztela. Progresuaren izenean Amalurra bortxatu, porlanezko paisaiak sortuz!

Hau hasiera besterik ez da, horrelako asko egin beharko dira txikizio hau geratzeko eta horretarako beharrezkoa da partehartzea.

Amalurra gutxi batzuen diru gosez txikitzen denean

Ekintza Zuzena denon betebeharra da!”

Ostirala 23:
Iluntzean Goierriko herri guztien konzentrazio eta herri batzarrak.
Igandea 25:
Martxa Mariaratzeko obretara, 12etan Ordizko Arboledatik.

Info +:

Ordizian dagoen Lurranek bulegoa itxi egin dute AHTren aurkako zenbait kidek (goierrikohitza)

Ordiziako Lurraneken bulegoa ‘desjabetu’ dute (Berria)

This entry was posted on Asteazkena, maiatza 21st, 2008 at 2:49 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.