Gelditourrek azken txanpari helduko dio datorren igandean
Gelditour afrontará su último tramo el domingo.
Gelditour gelditu gabe ibili da Euskal Herrian Abiadura Handiko Trenak zeharkatuko lituzkeen txokoak bisitatzen. Herri askok egin dio harrera ekimenari eta jende askok izan du bertan eskaintzen zen informazioa ikusi, entzun eta ezagutzeko aukera. Maiatzaren 4ean Kortesen hasi eta Nafarroa osoa punta batetik bestera zeharkatu eta Gipuzkoako herrietan barrena sartu aurretik, Iruñean eta Sakanan eman zioten agurra nafarrek.
Nafarroa atzean utzita, Gelditour Gipuzkoako lurretan murgildu zen; lehenik, Tolosaldean harrobien gaia sakonduz aritu ondoren, Goierri Garaia pasa eta Debagoiena aldean harrera paregabea egin zioten. Eskoriatzan txalapartariek, aktoreek eta bakarlariek ostiralean burutu zuten manifestaziorako giroa berotzen jakin zuten.
Egun horien bueltan izan genuen Ordizian obrak hasi zituztenaren berri, eta albiste horrek Euskal Herri osoa zeharkatu zuen moduan, herri eta eskualdeetan horren inguruko mobilizazioetarako bidea ireki zen.
Larunbatean, Gipuzkoatik Arabako hiriburura egin zuen jauzi ekimen ibiltariak. Gasetizko Udalak, Iruñea eta Barañaingoek bezalaxe, ahal zituen oztopo gehien jartzen saiatu zen. Elkarlanak Gasteizen duen talde indartsuari esker, ordea, gasteiztarrei “etxera” iritsi zitzaien taldeak prestatutako kalteen inguruko txostena:
Oztopoak oztopo, larunbateko manifestazioan, aurrez egindako lan guztiari esker, 1.000 pertsona inguru bildu ziren eguerdian.
Igandean Legution izan ondoren, Gelditour Bizkaian sartu da aste honetan. Txalotzekoak dira herri guztietan egin dituzten ahaleginak, jendea bildu, informatu eta “pizteko”. Horren adibide, Durangaldean montatu duten “karpa” edota Galdakaon atzo pasa zuten arratsalde bikaina, antzerkia, txalapartariak, bakarlaria eta EBko eta ANVko zinegotziei egindako elkarrizketekin:
Bizkaiko “tour” delakoak ezingo luke ba gainontzekoek baino gutxiagorekin bukatu; horrexegatik, Bilbotarrek, Gelditour ekimena larunbatean Bizkaiko hiriburuan egongo dela aprobetxatuz, manifestazioa deitu dute, arratsaldeko 18:30ean, Jesusen Bihotzetik:
Esan behar da, Gelditour biraren inguruan hainbat eta hainbat ekimen antolatu direla herri eta bailaretan, ehunka pertsonek AHTren aurka duten jarrera bildu eta esfortzu handia egin baitute (mendi-martxak, hitzaldiak, kontzentrazioak, antzerkia, kontzertuak, buzoneoak, bideo-emanaldiak…). Horien adibide bakan batzuk jartzearren, Basaurin EA AHTren aurka zegoela jakin genuenekoa edo Bilbon, maiatzaren 20an, egin zen hitzaldia:
- Maiatzak 21: Txema Oleaga (PSOE) se escuda en la modernidad para defender el TAV. Txema Oleaga: “El TAV descubre un mundo sugerente, despierta expectativas y permitirá que los ciudadanos europeos se vean y se abracen”
Igandean, GELDITOUR bere azken astean sartuko da. Gipuzkoa eta Lapurdi besterik ez zaizkio geratuko zeharkatzeko. Igandean, ordea, gauza ugari izango ditu Ordizian egiteko, alde batetik, Ordizian bertan ospatuko den Erdi Aroko Azokara hurbilduko den jende andanari informazioa helarazi beharko baitio, eta bestalde, AHT Gelditu! Elkarlanak deitu duen Obretara martxan parte hartuko duen jende mordoari babesa emango baitio. Dakizuen bezala, Ordizian obrak hasi zituzten, eta protesta-ekimenak ez dira gutxi izan:
Informazio guztia herriz-herri eta egunez-egun.
This entry was posted on Osteguna, maiatza 22nd, 2008 at 4:44 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Gelditour. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.