Zizurkil, Tolosa eta Hernialden zundaketak egiteko aurkitu dituzten zailtasunen aurrean, agintari eta teknikariek meatxua darabilte

Tolosaldea bizirik» Azken asteetan gure eskualdeko zenbait herritan, Zizurkil  Tolosa eta Hernialden, AHT-ren eraikuntza lanak egin ahal izateko beharrezkoak dituzten zundaketa lanei hasiera eman diete herritarrei inolako informazio eta argibiderik eman gabe. Hala eta guztiz, inposatu nahi diguten proiektu txikitzaile hau aurrera eramateko nahi baino oztopo gehiago ari zaizkie sortzen herritarrak erakusten ari zaizkion aurkakotasunarengatik. Zizurkilen hainbat herritarrek zundaketa lanetara joan eta beraien jarrera tinko erakutsi zuten aurreko asteetan. Eta Hernialden berriz, lurjabeak elkar hartuta zundaketa lanei ezezkoa emateko jarrera hartu dute.

Horren adibidea izan da gaur goizean Abiadura Handiko Trenaren Zizurkil-Hernialde zatia kudeatzen duen Noemi Lasa teknikaria Hernialdera etorri denean gertatu dena. Lurjabeen jarreraren aurrean, “zundaketa lanak egin egingo direla eta lurrak uzten ez badituzte expropiatu egingo dizkietela” esan eta alde egin behar izan baitute teknikariek, bestelako informaziorik eman gabe. Salatzekoa da ere, erabiltzen ari diren “segurtasun neurriak”, udaletxe aurrean lurjabeei babesa ematera bildu diren hainbat herritar momentu guztian paisanoen zaintzapean egon baitira.

Honen aurrean, antolatu eta borrokatzen jarraitzeko deia luzatzen dugu gure eskualdetik, denon artean posible izango baita proiektu antisozial eta antiekologiko hau gelditzea.

EZ, EZ, EZ… AHT-RIK EZ!!

This entry was posted on Asteartea, abuztua 5th, 2008 at 12:54 pm and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. 18 de Junio debate sobre el TAV en Pamplona. Participa el Gobierno navarro.
    2. Mugitu coloca 34 inodoros en la calle para denunciar el despilfarro del TAV
    3. AHTaren proiektu berriak kalte handiagoa eragingo duela salatu dute
    4. Dos encargados de las obras del AVE en León en la que murió un trabajador condenados a multa de 1575 €
    5. AHTaren ibilbidean lur sailak erosi ditu CADEk, «barrikada» jartzeko
    6. Nafarroako Parlamentuak ez du AHTari buruzko eztabaidarik nahi
    7. Tafalla: AHTa bazter uzteko eskatu dute karrikan
    8. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    9. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    10. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26

  1. BILAKETA