Ibarretxe eta kontsultak: kalean uso, etxean otso

gara Atzo Juan Jose Ibarretxek Abiadura Handiko Trenaren Itsasondo eta Ordizia arteko obrak bisitatu izana albistea izan zen, Gasteizko Gobernuko lehendakariak AHTren obretara egindako lehen bisita izan baitzen. Ibarretxe, Herrilan sailburua, Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Madrileko Sustapen Ministerioko ordezkariarekin batera lan horiek ikuskatzera joan izana lehen mailako albiste izan edo ez, zail egiten da paradoxa nabarmen bat aintzat ez hartzea: bere administraziopeko herritarren borondatea argi eta garbi agertze aldera kontsulta bat egitea aldarrikatzen duenak, kontsulta hori galarazi nahi duen gobernua behin eta berriz salatu duen berberak, halako azpiegitura erraldoiaren inguruko galdeketa baztertu eta inposizioari eusten dio.

Ibarretxek atzo AHTren proiektuaren alde eman zituen argudioak sofisma baten premisa faltsuak baino ez dira. Trena -AHT, alegia- aurrerabidea dela esan zuen, eta egia da trena aurrerabidea izan daitekeela; hain zuzen ere, ez da falta trena modu arrazionalean sustatzeko proposamenik, baina, benetako beharretara egokitutako trena. Garapen iraunkorraren aldeko konpromisotzat ere jo zuen Ibarretxek AHT; hala ere, badira garapen iraunkorra galarazten duten proiektuetako bat dela erakusten dituzten ikerketa zorrotzak. Eta berak badaki ez dela denak berdintzen dituen garraiobidea, badaki elitista dela, bai pertsonei, bai merkantziei dagokienez, diru publikoarekin poltsiko pribatu batzuk beteko dituena. Oraindik ere AHTren proiektuaren gainean dagoen informazio gehiena haren kontrako taldeek emandakoa da, Gasteizko Gobernuak eztabaidari ez ezik, informazioa emateari ere uko egin baitio. Atzokoa bezalako publizitate saioak nahiago ditu.

Trenbidea eraikitzeko lanetan diharduten enpresei egindako erasoak hizpide, Ibarretxek esan zuen horiek ez direla zilegi; bai, ordea, AHTren proiektua kritikatzea. Jakina. Baina «zilegi diren kritika» horiei muzin eginda proiektu hori inposatzea nekez da zilegi.

This entry was posted on Ostirala, abuztua 29th, 2008 at 2:19 pm and is filed under Albiste nagusiak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.