AHTren kontrako pintadak Altsasuko EAJren egoitzan
Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana Eusko Alderdi Jeltzaleak ohar baten bidez salatu egin du astelehen goizaldean haren egoitzan egindako pintaketak. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako leloak irakur litezke pintaketetan, PNV txikitzaile eta AHTrik ez, besteak beste eta begi puntuaren barruan alderdiaren siglak ere ageri dira.
Nafarroako EAJ-PNVk pintaketak AHTren eta Prestazio Handiko Trenaren (PHT) kontra dauden erradikalei egotzi die pintaketak. Jeltzaleendako kolektibo erradikal horrek “Euskadiren interes bateratu eta orokorra defendatu baino gehiago, aski duela mehatxuak eta irainak egitearekin”.
Aldi berean, jeltzale nafarrak “foru komunitatean Prestazio Handiko Trena (PHT) garatzearen aldeko jarrera” berretsi dute. Eusko Alderdi Jeltzaleak zabaldutako oharrean gogora ekarri nahi izan du Sustapen Ministerioari eskatu izan diola defendatzen duen alternatibari (alegia, Iruñea-Altsasu eta euskal Y delakoarekin Ezkion konexioa ezartzeari) “dagokion ingurumen-eragina jasotzen duen informe sakon eta zehatza egin dezala”. Nafarroako Gobernuari ere “komunikazio eta informazio estrategian gardentasun osoz jokatu dezan nafar hiritargoaren aurrean” eskatu diola ere nabarmentzen du EAJ-PNVk. Jeltzaleendako “bereziki garrantzitsua da” PHTak Altsasun geltokia edukitzea eta hori aldarrikatzen jarraituko dutela adierazi dute.
Iturria: Guaixe. Gara egunkarian agertu zen berria ere, erderaz.
This entry was posted on Igandea, iraila 7th, 2008 at 4:54 pm and is filed under Albiste nagusiak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.