Atzeratu egin da astelehenean Ertzaintzak Ordizian atxilotutako gaztearen aurkako epaiketa

Gara» Pasa den astelehenean Ertzaintzak gazte urretxuar bat jipoitu eta atxilotu zuen Ordizian, ustez AHTren aurkako ekimenetan parte hartzeagatik. Gaur epaiketa azkarra egin behar zioten baina, azkenik, hori atzeratu egin da.

TOLOSA-. Agerraldia egin dute gaur goizeko 11.30ean Tolosako Zuzentza Epaitegiaren parean, Goierriko AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten hainbat gaztek.

Bertan, epaiketa zuen gazte urretxuarraren testigantza irakurri eta Poliziaren jazarpena salatu dute. Haien esanetan, Beasaingo Ertzainetxeko poliziek “errepresio neurriak areagotu” dituzte, “mehatxuak, irainak eta jipoiak” emanaz.

Gainera, AHTren aurkako ekintzetan, Ertzaintzaren jokabidea, mugimendua “kriminalizatzea” izan dela gaineratu dute. Ertzaintzak agerraldian parte hartu duten bi lagun identifikatu ditu.

Bestalde, gaztearen aurkako epaiketa azkarra atzeratu egin da. Gazteak ertzainak salatu ditu eta horrenbestez, epaiketa bide arruntetik egingo diote.

Ertzaintzak gazte urretxuarra jipoitu eta atxilotu zuen Ordizian, pasa den astelehenean. AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen aurkako “erasoaldiaren” beste erakusle bat dela esan zuen AHTren kontra diharduen Goierriko herri mugimenduak.

AHTren aurkako ekimenetan dabilen gazte bat atxilotu eta jipoitu du Ertzaintzak Ordizian

Astelehen goizaldean gertatu zen gazte urretxuarraren atxiloketa, Ordiziako ingurabidetik bere autoan bakarrik zihoala. Bortizki egin zuten ertzainek haren aurka, kolpatuz, mehatxatuz eta irainduz. Gaur izango du gazteak epaiketa, «agintearen aurka» egitea leporatuta.

GARA |

Ertzaintzak gazte urretxuar bat jipoitu eta atxilotu zuen Ordizian, pasa den astelehenean. AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen aurkako «erasoaldiaren» beste erakusle bat dela esan zuen AHTren kontra diharduen Goierriko herri mugimenduak.

Urretxuarrak gainera horregatik epaiketa bat izango du gaur Tolosako epaitegian. Bihar eta datorren asteartean ere, falta delituengatik beste bi epaiketa izango ditu gazteak, baita AHTren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten beste hainbat lagunek ere.

Goizaldean jazo zen atxiloketa, 04.30ean, gaztea Ordiziako ingurabidetik autoz zihoala. Komunikabideei igorritako oharrean azaltzen denez, kalez jantzitako bi poliziak autoz gaztea atzetik jarraitu, eta aparkaleku batean geldiarazi zuten. Ertzaintzaren beste auto bat jada bertan zegoen geldituta. Gazteari autotik irteteko eta kotxeko paperak erakusteko eskatu zioten, eta, adierazitakoaren arabera, «orduan hasi ziren lehen kolpeak, irainak eta mehatxuak».

Gaztea Ertzaintzaren jarreragatik kexatu zenean, lurrera bota, eta eskuburdinak jarriz bortizki atxilotu zutela salatu dute oharraren bidez. Ertzainek, ordea, «beraien aurka egiten ari zela» argudiatuz, Beasaingo komisariara eraman zuten gaztea. Geroago, 06.30 aldera, aske utzi zuten, «agintearen aurka» egitea leporatuta; aurretik, baina, anbulatoriora eraman zuten gaztearen zauriak aztertzeko.

«Ideien zapalkuntza»

AHTren aurkako mugimenduak gogora ekarri ditu azken asteetan Goierriko hainbat gaztek jasandako atxiloketak, isunak, mehatxuak edota erregistroak, eta atxiloketa hau ere, herri mobilizazioetan parte hartzen duten «pertsona zehatz batzuengana zuzenduriko erasoen artean» kokatu du. Herri mugimenduko kideek eraso hauen atzean dagoen «ideien zapalkuntza» salatu dute. Gaineratu dutenez, AHTren obrak hasi eta herritarren mobilizazioa aktibatzen hasi zirenetik, errepresioa areagotzen ari da. Epaiketak direla-eta, Tolosako epaitegian elkarretaratzeko hainbat dei egin dute gaurko, bai biharko eta bai astearterako ere.

Info +: Gazte urretxuarraren aurka gaurko deituta zegoen epaiketa atzeratu egin da (Otamotz)

This entry was posted on Osteguna, iraila 25th, 2008 at 9:09 am and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.