Jazarpena jasaten ari direla salatu dute Goierriko AHTren aurkako taldeek

Berria» Abiadura handiko trenaren (AHT) aurkako ekintzetan parte hartzeagatik eskualdeko hainbat lagun «jazarpen poliziala» jasaten ari direla salatu du Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak. «Kalean kartelak jartzea bakarrik nahikoa izan daiteke jazarpena jasateko, eta zer esanik ez bilkura batean parte hartzea», adierazi zuten atzo Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek.

Haien esanetan, «lotsagarria eta onartezina» da gertatzen ari dena. «Inpunitate osoa dute, gainera, nahi dutena egiteko».

Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzatik eta Ordiziako Udaletik ez zaie proiektuari buruzko behar bezalako informazioa eman. «Proiektuari buruz eztabaidatzeko aukerarik ez digute utzi, eta oraindik ere larriagoa dena, AHTren aurkako herri mugimendua kriminalizatzen ari dira». Haien arabera, AHT «Ibarretxeren eta EAJren» proiektua da, eta obrak gelditzeko eskatu dute. Horrekin batera, urriaren 21erako elkarretaratzea deitu dute, 13:00etan, Tolosako (Gipuzkoa) epaitegiaren aurrean. Egun horretan, epailearen aurrean deklaratu beharko dute hainbat gaztek, otsailean AHTren aurka Beasainen (Gipuzkoa) egindako mendi martxaren karietara.

Info +:

Denuncian ante el batzoki el acoso policial al movimiento contra el TAV (Gara)

This entry was posted on Thursday, October 16th, 2008 at 8:09 am and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. […] komunikabideen aurrean salatu du polizia autonomiko espainolaren jazarpen, mehatsu eta jipoiak: 1 / 2 / 3 / 4 […]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.