Poliziaren Babespean Sinatu Dituzte Iurretako Aktak
Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana» Gaur goizean, abenduak 17, hamarnaka eta hamarnaka herritar elkartu dira Iurretako udaletxearen aurrean desjabetze akten aurka protestatzeko. Polizia autonomiko ugari agertu da (batzuk uniformez eta beste batzuk kaleko jantziz) eta tentsio uneak sortu dituzte. Hainbat bultzakada eta kolpe eman dituzte eta ordu pare bat geroago pertsona bat identifikatu dute udaletxearen inguruan, protesta amaitu denean. Kaputxadun poliziek ADIFeko ordezkariei bidea zabaldu diete udaletxera sartu zitezen eta udaletxean lurren lapurreta egin zezaten, Iurretako udaleko agintarien laguntzari esker.Desjabetze hauek Durango-Zornotza tartekoak dira. Iurretan ia 70 desjabetu daude tarte honetan eta Durangon desjabetu bi eta udala, tarte honetan baita ere.
Urrian ere akta hauek sinatzeko deialdia egin zuen ADIFek baina bertan behera utzi zuen azkeneko momentuan. Horretarako arrazoi desberdinak eman zituen Iurretan eta Durangon. Iurretan esan zuten lurren neurketak txarto eginda zeudela eta Durangon, BOEn agertutako zerrendak ez zirela zuzenak. Orain, hilabete bi geroago, Durangon desjabetu behar dituztenak orduko hartan desjabetu behar zituzten berberak dira, beraz, badirudi orduko hartan zerrendak ondo zeudela eta azalpen hura aitzakia ziztrin bat baino ez zela izan betiko moduan.
Urriko deialdi hura baino lehenago Iurretako desjabetu gehienei lurrak erosi zizkieten, eta Durangoko bati gutxienez baita ere. Horren bidez, ADIFek arazoak saihestu nahi ditu eta derrigorrezko desjabetzeetara iritsi aurretik lurrak eskuratu nahi ditu.
Urriko aktak bertan behera utzi eta gero, azaroaren 7an berriro egin zen deialdia BOEn eta abenduaren 17 eta 18rako deitu zen. Era berean, 15 eguneko epea eman zen alegazioak aurkezteko. Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak 296 alegazio bidali zituen postaz Bilbora Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara. Alegazio horietako bati ere ez diote erantzun eta hala eta guztiz ere prozesuarekin aurrera jarraitu dute eta aktak sinatu dituzte. Zelan da posible proiektu bat aurrera eramatea proiektu horren aukera ia 300 alegazio ebatzi eta erantzun gabe daudenean? Horri deitzen diote Ibarretxek eta bere laguntxoek “herritarren parte-hartzea”?
Biharko ere, aktak sinatzeko ekitaldia deituta dago Iurretan eta Durangon. Azken orduan jakin dugunez, Durangoko udalak ez ditu oraingoz aktak sinatuko herritik pasatuko den biaduktuari buruz negoziatzen ari baita ADIFekin, eta beraz, atzeratu egin dute akta sinatzearena. Ondorioz, Durangoko beste desjabetuek Iurretako udaletxean sinatuko dituzte euren desjabetzeak. Zer proiektu seriotan gertatzen da halakorik? Zelan deitu dituzte lurjabeak aktak sinatzera oraindik trazatuaren inguruan eztabaidatzen dabiltzanean?
Hain proiektu demokratikoa, beharrezkoa eta abar omen bada, zergatik ari dira denbora guztian horrelako irregulartasunak egiten? Zergatik ez dituzte gauzak argi eta garbi egiten jende aurrean eta herritarroi gauzak behar bezala azalduz?
Bihar, goizeko 9:00etan lapurreten aurkako protesta Iurretako udaletxean.
INPOSAKETARIK EZ! TXIKIZIORIK EZ! DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA!!!
Altercados contra el TAV en Iurreta (Durangon ikusi)
This entry was posted on Asteazkena, abendua 17th, 2008 at 7:29 pm and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.







Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.