Nafarroako gobernua AHTren ondorioak isiltzen aritzea salatu dute

gaztesarea Nafarroako AHT gelditu! Elkarlanak kritikatu du Nafarroako gobernuak izkutatzen ari dituela AHTk Nafarroan izango dituen ondorio larriak, eta gainera herritarrak informatzen saiatzen direnei oztopoak jartzen dizkiela. Nafarroako gobernuak MECSA.SA enpresari ondorioen txosten bat egiteko eskatu dio baina bakarrik gobernuak eskainitako datuak erabiltzeko agindu diote, eta beraz, Elkarlanekoek txosten horren objetibotasuna zalantzan jarri dute. Hau dena Nafarroako Arartekoari helarazi zioten iragan ostiralean.
Nafarroako AHT gelditu! Elkarlanaren oharra:
Gaur 2008-ko abenduak 19-an, AHT GELDITU ELKARLANA-k Nafarroako Arartekoaren aurrean agerpena egin du. AHT GELDITU ELKARLANA-k eginiko ekimen honen arrazoia, Nafarroako Gobernua Abiadura Haundiko Trenaren (AHT) inguruan izaten ari den jarrera salatzea izan da. Nafarroako Gobernua, AHT-ak Nafarroako ibilbidean izanen lituzkeen ondorio larriak izkutatzen ari dizkigu Nafarroako herritarroi, eta hori gutxi balitz, herritarrak informatzen saiatzen ari garen AHT-aren aurka gauden eragile sozial ezberdinei oztopoak jartzen ari dizkigu.

Nafarroako Gobernuaren jarreraren adibide bat, MECSA.SA enpresari 151.724,14 euroko aurrekontuarekin, AHT-aren ondorio ekonomiko, sozial eta ingurumenean eragindako kalteen txostenaren lizitazioaren gainekoa izan da. 2008-ko irailak 16-ko Garraio, Komunikazio eta Obra Publikoen Departamentuaren bitartez eginiko lizitazio honek Abiadura haundiko Sareak Nafarroako ekonomian, gizartean eta ingurumenean eragindako kalteen ikerketa izenburuarekin.

Lizitazio honek, FL 2006/6-aren baitan egina, dituen ataletako batean baldintza tekniko eta administratibo hauexek aipatzen zituen hitzez-hitz Nafarroako Gobernua, Abiadura Haundiaren garrantziaz, hazkundeaz eta distantzia ertainean garraio mota honek duen lehiakortasunaz oharturik, bere eskumenen baitan, AHT-ren eraikuntzak suposatu lituzkeen ondorioak jakiteko pausu garrantzitsuak ematen ari da; beti ere, gizarte osasuntsua, jasangarria eta pertsonen ongizatea bermatzeko helburuarekin. Pertsonen eta ondasunen mugikortasun jasangarri honek, Nafarroaren eta Lurraldea beraren garraioaren jasangarritasuna hobetuko luke.

Egin beharreko azterlanean parte hartu eta AHT GELDITU ELKARLANA-ri garrantzitsuak iruditzen zaizkion txosten eta dokumentuen ekarpena egiteko asmoz, MECSA S.A enpresarekin harremanetan jarri ginen; enpresa honek ordea, uko egin zion edozein motatako dokumentazioa hartzeari, Nafarroako Gobernu-tik eskainitako informazioa onartzeko baimena besterik ez zutela argudiatuz. Hauxe da AHT GELDITU ELKARLANA Nafarroako Arartekoaren aurrean aurkeztera eraman duena, kexa idazki baten bitartez babesa eskatzera, hain zuzen.

Beraz, zertarako gastatu nahi du Nafarroako Gobernuak diru kopuru hori, AHT-ak izango dituen ondorio sozial, ekonomiko eta ingurumenaren kalteei buruzko txosten objetiborik nahi ez badu?, zergatik debekatzen dio Nafarroako Gobernuak AHT GELDITU ELKARLANA-k eskutan duen informazio guztia MECSA-ri ematea?, ez al da Nafarroako Gobernua makroproiektu honen eraikuntza gizartearen aurrean justifikatze aldera, hartuta daukan erabaki politiko bat txosten tekniko batekin izkutatzen saiatzen ariko?

Orain arte, gai honi buruz izan duen jarrera aldatzeko eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari, gaur arte informazioa izkutatu eta gizarte eragileen lana oztopatzeari utzi eta tamaina honetako proiektuari buruzko eztabaida publikoa zein jendartearen parte-hartzea bultza dezala. Proiektu honen ezaugarri xahutzaileak ( nafar herritar bakoitzari 4700 euro kostako zaiona), ingurumenari eragingo lizkiokeen ondorio ikaragarriek eta duen izaera elitistak zuzenean nafarroako herritar guztiei eragiten digulako. Nafarroako herritarrek , denoi eragingo ligukeen makroproiektu hau komeni dugun edo ez erabaki dezagun.

.

This entry was posted on Astelehena, abendua 22nd, 2008 at 18:27 and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA