Elkarretaratzeak izan dira AHT bultzatzen duten alderdien egoitzetan
Gasteiz, Soraluze, Durango, Iruñea… AHT gelditu! Elkarlanak deituta ehunka herritarrek proiektua bultzatzen duten alderdi politikoak interpelatu zituzten atzo beraien egoitzen aurrean elkarretaratzeak burutuz. Proiektuaren inposaketa eta eztabaida sozial eza salatzearekin batera, AHTren aurkako mugimenduaren kriminalizazioa eta errepresioa kritikatu zuten. Azkenik herri honen etorkizunerako nahi dugun garraio eredua, lurralde antolamendua eta gizarte eredua erabakitzeko eztabaida sozial eta parte hartzailea aldarrikatu zuten. Info+ ahtgelditu.org

Gasteizko elkarretaratzea
AHT gelditu! ELkarlanaren oharra:
Komunikatua hitze hitz. Azken urte hauetan AHT Gelditu! Elkarlanak Abiadura Handiko Treneko alderdi bultzatzaileen (PNV, PSOE, PP-UPN eta EA) jarrera antidemokratikoa salatzen aritu da, proiektu hau inposaketa bezala definituz. Inposaketa hau informazio exkasean, eztabaida sozial ezan, partehartze ezan, Euskal Herriko hainbat herritan burutu diren herri galdeketen gaineko boicotean eta oposizioaren kriminalizazioan zehaztu egin da. Alderdi bultzatzaileen partetik azpiegitura hau justifikatu nahi izan da gehiengo parlamentarioaren aitzakiapean (Euskal Y-aren kasuan), inolako partehartze eta eztabaida bide demokratikorik ireki gabe. Egoera hau oso larria da gure herriarentzat azpiegitura honen izaera estrategikoa kontutan hartzen badugu.
Baina urte luze hauetan AHTren aurkako oposizioak parlamentuaren %80 horrek gehiengo soziala
ez duela suposatzen demostratu egin du informazio lanaren bitartez, mobilizazioen bidez edo ta herri kontsultak antolatuz. Zentzu honetan, paradoxikoa da PNVren jarrera eta zehazkiago Ibarretxe lehendakariarena. Gasteizko Parlamentuan kontsultaren bandera hartzen duen bitartean, bera eta bere alderdiak herri galdeketen bitartez tren honen aurka eta eztabaida sozial eta partehartzailearen alde agertu diren milaka herritarren hitza ixilarazi du.
Baina arazoari irtenbidea errotik bilatu beharrean, azpiegitura honen bultzatzaileek aurrera jarreitzea erabaki dute, inposaketaren estrategian pausu berri bat emanez: kriminalizazioa eta errepresioa. Zentzu honetan azkenengo hilabeteetan AHTren aurkako mugimenduaren kriminalizazioa areagotzen joan da, baita bide errepresibo eta polizialak erakutsi izan dituzten PPko eta PSOEko arduradun politikoen deklarazioak ere. Hau guztia, honek ez du atzera bueltarik
edo AHTa geratzeko etorri da
bezalako adierazpen triunfalistekin batera lagunduta joan da.
Bide honekin amaitzeko, eta AHTren izaera estrategikoa kontutan hartuta, egoera honetara ekarri gaituzten printzipioetan berbaieztatu nahi gara, eta horregatik, proiektu honen berehalako gelditzea exigitzen dugu, baita eztabaida sozial zabal eta partehartzaile baten irekiera; zeinean guztiok herri honen etorkizunerako nahi dugun garraio eredua, lurralde antolamendua eta gizarte eredua erabakiko dugun.
Borroka honentzat erabakiorra izango den momento batean aurkitzen gara, non administrazio ezberdinek obrak Euskal Herriko hainbat puntuetara zabaldu dituzten; eta horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa egiten zaigu mobilizatzea, antolatzea eta borrokatzea progresoa
deritzoten erokeri honi aurre egiteko. Hau guztia dela eta, deialdi berezia luzatu nahi diogu euskal gizarteari datorren larunbatean Urbinara hurbildu dadin, AHTri ezezko borobil bat emateko.
HERRIEN INDARRAZ?AHT GELDITU!
AHTren aurka agertu kontzentratu dira Soraluzeko batzokiaren aurrean
AHT gelditu! Elkarlanaren deialdiari jarraituz 30 lagunek proiektuaren aurkako elkarretaratzea burutu zuten Soraluzeko batzokiaren aurrean. Zornotzako desjabetze akten sinadura-saioan atxilotutako lau lagunetatik bi soraluzetarrak direla gogorarazi zuten ere, eta agintariek AHTa eraikitzeko indarkeria eta inposizia beste argudiorik ez
dutela salatu zuten.
Soraluzeko AHTren aurkako asanbladaren oharra:
Gaur hilak 15, 30 lagunek kontzentrazio bat burutu dugu Soraluzeko Batzokiaren aurrean atzoko atxiloketak salatu eta AHT gelditu! Elkarlanaren deialdiarekin bat eginaz.
Portaletan ipinitako Testua
4 lagun atxilotuak (2 soraluzetar artean) Zornotzan AHTren desjabetzeen aurkako protestan.
Gaur hilak 14 goizean, beste behin Madrilgo eta Gasteizko agintarien mandatuz lurren lapurreta burutu asmoz desjabetza deialdia egina zuten Zornotzako udalerrian. Helburua Zornotzako herriko hainbat txoko txikituko lituzkeen AHTa eraikitzeko lurrak beraien jabeei indarrez kentzea da, trukean diru apur bat emanaz erosi
egin zaiela esan ahal izateko.
Honen aurrean protesta deialdia egin zuten Zornotzako kaltetu eta herritarrek goizeko lehen orduetarako. Ordu hortan ere agertu dira indar polizialak ohiko duten harrokeriaz. Era baketsuan beraien bidegabekeria aurrean ezadostasuna agertzen ari zirenei oldartu zaizkie hainbat kolpatu eraginez. Ordu bat geroago berriz, kaletik zioazen hiru lagun atxilotu dituzte (hauetako di soraluzetarrak). Beste une batean Zornotzako laugarren gazte bat jipoitu eta atxilotu dute eta beraiek emandako jipoiaren ondorioz anbulategira eraman behar izan dute komisaldegira baino lehen. Arratsaldeko lehen orduan askatu dituzte desordena publikoa
eragiteaz salatuak eta epaiketaren zain.
Beste behin argi utzi diguzue ez duzuela indarkeria eta inposizia beste argudiorik AHTa eraikitzeko, beste behin argi utzi diguzue borrokatzea beste biderik ez dugula gure ondorengoei ezer utzi nahi badigu!!
This entry was posted on Friday, January 16th, 2009 at 5:21 pm and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Argazki Galeria
Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.