Larunbatean Urbinan atxilotutako zortzi lagunak Gasteizko komisaldegian daude oraindik
Gara» Ertzaintzak larunbatean Urbinan AHTren aurkako mobilizazioan atxilotu zituen zortzi lagunek polizien esku jarraitzen dute. Goizean familiak Gasteizko komisaldegira joan direnean epailearen aurretik noiz pasa behar ziren galdetzera, Madrilera eraman dituztela erantzun diete, baina ez da hala izan.
Abokatuak Gasteizen eta Madrilen galdezka aritu ostean esan diete informea Madrilera eraman dutela, baina Pedraz epaileak ez duela onartu, ez baita “terrorismo kasu” bat.
Beraz, zortzi atxilotuak ez dira Gasteizko komisaldegitik atera. Gaur arratsaldean jakingo dute familiek gaur arratsaldean edo bihar goizean pasako diren epailearen aurretik.
Bertan izan zirenek azpimarratu zuten oldarraldia arrazoitzeko inolako probokaziorik ez zela egon manifestarien partetik, eta lanetara heldu aurretik gertatu zela.
Jendea atxilotzeaz gain, dozenaka lagun identifikatu zituen Ertzaintzak istiluak gertatu ziren tokian, toki hartatik Urbinarako bidean eta auto eta autobusak zeuden tokian.
Lizarran atzo kontzentrazioa egin zen eguerdiko 12.00etan atxiloketa hauek salatzeko, eta batik bat, Oteiza herriko bizilaguna den Ekhiotz Prietorena. 100 pertsona inguru bildu ziren eta arratsaldean, 19.00etan, 200 pertsona elkartu zituen manifestazioa burutu zen.
Gaurtik aurrera egunero egingo da 19.00 aldera kontzentrazioa.
This entry was posted on Astelehena, urtarrila 19th, 2009 at 5:33 pm and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.