AHTk nekazaritza galtzea ekarriko duela salatu du EHNEk

berria EHNE sindikatuaren ustez, abiadura handiko trenak (AHT) «nekazaritza betiko galtzea» ekarriko du. Hala salatu zuen atzo Ordizian (Gipuzkoa) egindako elkarretaratzean. «Euskal Hiria osatzeko pauso garrantzitsua izango da, baina baserririk gabeko Euskal Hiria», adierazi zuen EHNEko kide Josu Gilek. Sindikatuaren ustez, obrak gelditu eta azpiegiturari buruzko herri eztabaida egin beharko litzateke.

Nekazaritza Bizirik AHTrik Ez!! lelopean egin zuen bilkura EHNEk, Mariaratz auzoko lanetatik gertu. Parean izan zituzten hainbat ertzain talde. Nekazariek egun duten egoeraz ohartarazi zuen Gilek. «Baserritarrak ekonomikoki ito, eta krisian eta prekarietatean bizitzera behartu gaituzte. Gure izerdiak ez du ezertarako balio».

AHT eta halako proiektuek egoera hori okertzen dutela nabarmendu zuen. «Hiriburuak lotzearen aitzakiapean, gure ibar ederrak betiko zaurituko dituzte, betiko baldintzatu». Hala, AHT egiteko erakundeak erabiltzen ari diren arrazoiak salatu zituen. «Krisiari aurre egiteko AHT beharrezkoa dela entzun izan dugu. Baina argumentu horiek ezagunak zaizkigu Lemoizen sasoitik, eta ez dute ezer onik adierazten».

Bide horretan, azpiegitura «informazioa ezkutatuz eta errepresioa erabiliz» eraikitzen ari dela salatu zuen. «Instituzioetatik herritarrak informatu beharrean, gezurrak lotsarik gabe erabiliz AHTren aldeko propaganda egiten ari dira. Horri inposizioa deitzen zaio». Hori jakinik, herritarren beharrak eta interesak zeintzuk diren argitze aldera, proiektuaren inguruan eztabaida hastea proposatzen du EHNEk. «Guztiontzako baldintza berberekin, eta informazio garbiarekin».

Manifestazioa, gaur

Sindikatuak bat egin zuen AHT Gelditu! Elkarlanak gaur Tolosan (Gipuzkoa) egingo duen manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin zuen. Protesta 17:00etan abiatuko da, Triangelu plazatik.

PSOEk, berriz, legez besteko proposamena erregistratu zuen, atzo, Espainiako Kongresuan. AHTren proiektuan lanean ari direnei babesa eskatzeko. Proposamenean proiektuarekin jarraitzeko eskatzen zaie Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. «AHTren zilegitasun demokratikoa» berretsi nahi du PSOEk ekimen horrekin.

This entry was posted on Larunbata, otsaila 14th, 2009 at 5:52 pm and is filed under Albiste nagusiak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    2. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    3. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    4. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    5. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    6. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    7. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    8. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    9. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    10. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina

  1. BILAKETA