AHT Gelditu! Elkarlanak prentsaurreko bidez azaldu duenez, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanak duela hilabete hasi ziren Durangon
anboto AHT Gelditu! Elkarlanak prentsaurreko bidez azaldu duenez, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanak duela hilabete hasi ziren Durangon. Herri honetako Udaletxe aurrean egindako agerraldian adierazi dutenez, “lotsagarria da obrak hasi direla herritarrok publiko egitea, gure Udala isilik baitago hasiera-hasieratik”. Jakinarazi dutenez, “proiektu osoan bezala, orain ere ezkutuan jokatzen ari dira”. Informazio eza proiektu osoan zehar nabarmena izan dela salatu dute.
Azkenaldian “gauza arraroak” gertatu direla ere badiote. Durangoko desjabetzak, deituta zeuden egunetan bertan behera utzi zituzten “Abiadura Handiko Trenaren proiektuan aldaketak egin gura zituztelako”.
Aldaketak egin eta gero, Izurtzako lurrak obretatik kanpo gelditu zirela ikusita, lanak hasi baino hiru hilabete lehenago trazaketa guztiz zehaztu barik egotea “ulertezina” dela deritzo Elkarlanak. Desjabetzak abenduan egin zituzten arren, Durangoko Udalak ez zituela sinatu gaineratu dute Tabirako zubi-bidearen inguruan “trazaketa negoziatzen zebiltzalako”.
Durangon egindako agerraldian Elkarlanak otsailaren 21eko manifestazinoan parte hartzera dei egin du. Protesta ekitaldia 12:30ean abiatuko da Kafe Antzokiaren ondotik.
This entry was posted on Asteartea, otsaila 17th, 2009 at 10:30 pm and is filed under Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.