Gasteizko AUT Leioako kanpusean izan da beste AUT bat sortzeko helburuarekin

gaztesarea Gasteizko AHTren Aurkako Unibertsitate Taldekideak (AUT) Leioako kanpusean izan ziren iragan asteartean Leioan ere gai hau landuko duen talde bat sortu asmoz. AHTaren aurkakotasuna birritan azaldu duen bertako irakasle Iñaki Antiguedaden sarreraz hasi zuten egonaldia, eta gero AUTkoek beraien ibilbideaz eta aurrerantzeko dinamikez jardun ziren. 80 bat ikaslek hartu zuten parte mahainguruan.
Kronika:
Iñaki Antiguedad-ek herri ezberdinen arteko elkarlana azpimarratu du
Askotan Abiadura Handiko Trena Lemoiz, Leitzaran eta Itoizekin parekatu izan da. Bada ezberdintasun bat: haiek tokian tokiko herrietan eragingo zituzten kalterik zuzenenak, eta aurkako borrokek ere, oihartzun handia izan bazuten ere, tokian tokikoa babestea zuten helburu.

AHTaren aurka, berriz, euskal herri ezberdin askotan dinamika propioak sortu dira, guztiak ere elkarlanean bat egiten dutelarik. Hainbat dira Abiadura Handiko Txikizioetatik babesteko borrokaren bidea hartu dutenak.

Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan xahutuko dituzten diru, lehengai eta baliabideak izugarriak izanen dira, trenaz ordezkatu ahal izango omen diren kotxe eta kamioiak, berriz, hutsalak. Eraikuntza lanetan xahutuko dituzten diru, lehengai eta baliabideak, berriz, izugarriak izanen dira. Eta hau guztia zertarako? Azpiegitura honek ez du ezer ordezkatuko, aitzitik, gaur egungo politikak azpiegitura metaketak direla argi geratzen da.

Borroka hau ez da proiektu bakar baten aurkako borroka gisa ulertu behar, proiektu handana baten atzean ezarrita dagoen sistemaren kontrakoa baizik.

AUTk AHT gelditzea posiblle dela adierazi du
AHT gelditu! Elkarlanaren ekintza eta ideietan oinarritzen ditugu gure dinamikak. Ez zaigu inporta gure partaideen pentsaera politikoa edota egoera soziala. Gu gauza batek elkartzen gaitu: AHT gelditzeko asmo irmoak.

v Italiako Val de Susan gertatutakoa aurrekaritzat hartuz AHT gelditzea posible dela ikusi dugu. Ez behin betiko baina bai herritarrei hausnartzeko denbora emateko lain.

Gasteizko campusean 3 urte hauetan hainbat ekimen burutu ditugu:

Antzerki-parodiak
kalejirak
jardunaldiak
bazkari eta afariak
kontzentrazio eta manifestaldiak

Leioako topaketan partehartzea uste genuena baino handiagoa izan zen, 80 bat pertsona gerturatu baitzitzaizkigun. Ikusten da AHTa pil-pilean dagoen gai bat da, eta hori argi islatzen du kopuru honek. Guri egokitu zitzaigun tartean orokorrean ezaguna den Elkarlanaren nondik norakoak azaldu genituen, gureak egiten baititugu. Orain da garaia erokeria hau gelditzeko, baina ez soilik ez dugulako nahi, gizarte hobeago batean sinesten dugulako baizik, guztion artean eta guztiontzako eraikiko dugun gizarte batean.

Ez diegu utziko gutaz barre egiten, eman ditugun arrazoi guztiak nahikoa eta sobera dira eta. AHT gelditzen ari gara!!!

This entry was posted on Larunbata, otsaila 21st, 2009 at 18:25 and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA