BIL’IN-Urbina konexioa

eutsi.org Ehunka lagunek osatutako tropela protestaren topagunera abiatu da. Aurrean, manifestarien banderek aldarrikapen ikurrak zabaltzen dituzte lau haizetara. Haratago, gizon armatuek haien heriotz tresnak erakusten dituzte mehatxugarri. Tentsio giroa labana batez moztu liteke. Armadunek ez dute onartuko haien autoriatea kolokan jarriko lukeen keinurik, eta tartean inongo probokaziorik izan gabe, erasoari ekin diote. Matxinatu gehienek atzera egin dute korrika, ikaratuta. Gutxi batzuk, oldartu egin zaizkie erasotzaileei, bide hobeagorik ezean, harrika. Berehala hasi dira zaurituak batera eta bestera agertzen, kolpatuak batzuk, odoletan beste batzuk… Bil’in izan liteke, Zisjordania okupatuan. Hor 2005etik eta ostiralero protesta egiten dute herritarrek, aldiro nazioarteko solidarioek lagunduta. Kolonia sionisten arteko errepidea eraiki zutenetik herriko lur sailetarako bidea moztu diete eta geroztik ezin dute olibondoen uzta jaso.
Badira urteak Hesiaren Aurkako Herri Komitea osatu eta ekintza zuzen ez-bortitzei ekin zietela. Astero-astero, manifestariak errepidera abiatzen dira. Hesitik ehun metrotara hurbiltzearekin batera, soldaduak tiroka hasten dira. Herriko gaztetxoek, aldiz, harri koxkorrak baino ez daukate okupatzaileek jaurtitako gomazko balei eta ke-poteei aurre egiteko. Eta ostiralero bezala herriko etxeetan harrera beroa egingo diete liskarretan zauritutakoei.

Edo Urbina izan liteke, Araban. Hor ere agintariek inposatutako azpiegitura erraldoi batek kolokan jarri du inguruko nekazarien geroa. Lehenago industria gunea eta autobidea izan ziren, orain, berriz, Abiadura Handiko Trena. Garai batean labore edo patata sailak zirenak indusmakinek hartu dituzte. Herritarrek, aho batez, proiektua errefuxatu bazuten ere, lurren jabetza kendu diete. Milaka lagun bildu dira azpiegituraren aurka deitutako protesta baketsura eta poliziak bortizki erantzun die manifestariei, gomazko bolaz eta makilkadaz.

Iaz Israelgo Auzitegi Gorenak Bil’in-darren aldarrikapenei amore eman eta errepidearen ibilbidea aldarazi zuen. Hondar ale txikiegia Palestinako borrokarako baina garaipen handi bat bertakoentzat. Hemen ere hondar aleen beharrean gaude.

Koldo Sagasti Buruaga

This entry was posted on Asteazkena, otsaila 25th, 2009 at 22:12 and is filed under Albiste nagusiak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA