Abiadura haundiko nafar korridorearen inguruan

Prentsa Oharra. Iruña, 2009-ko maiatzean. Abiadura haundiko nafar korridorearen inguruan , Nafarroako Gobernua eta Estatuaren arteko hitzarmenari buruz, AHT GELDITU ELKARLANAK, bi administrazio hauek salatzen ditu; dituzten kontraesanengatik eta proiektu hau ekonomikoki defizitarioa, sozialki justua ez delako eta ingurumenari dagokionez jasanezina delako.

2009-ko nafarroako aurrekontuen guztiaren hiru laurdenak xahutuko dituen proiektu batetaz ari gara, lehenaz gain izugarri garestia den proiektua (3.000 milloi euro) gehiago garestituko dena, Nafarroako Gobernuak nafarron borondatea aintzat hartu gabe, proiektuaren lehenbiziko bi urtean nafarrok aurreratuko ditugula erabaki baitu(2009-2011), erabaki honek Castejonetik hasi eta Iruñara bitarteko ibilbide osoa gehi eskatu beharreko prestamoaren interesak ordaintzea suposatuko luke ( gaur egun Nafarroako Gobernuak nafar gizarteari aitortu ez dion diru kopurua da hau). ALVIA-ri minutu eskas batzuk irabazteko, zergatik dugu beharrezko hainbesteko dirutza xahutuko lukeen proiektua? Oraindik inork ez digu esan zergatik, zertarako eta norentzat eraiki nahi den AHT-a.

Nafarroako Gobernua lanak atzekoz-aurrera egiteko tematuta dago. Abiadura haundiaren aldeko apustua itsuki egina du, administrazio autonomiko eta zentralek eskatutako ikerketen konklusioak ezagutu aurretik ere.

“Plan integral de Transporte de Navarra” (PITNA) deritzonari buruz ari gara,teorian gaur egungo garraio zerbitzuen inguruko azterketa territoriala, funtzionala, ekonomikoa eta juridikoari zuzendua, dagoen eskaera erreala ikertuko lukeena. Beste behin ere, Nafarroako Gobernua bere akatsak “a posteriori” zuritu nahian saituko zaigu, Nafarroa atzeratuta, subdesarrollatua, Europatik at dagoela esango digute, hainbeste aldiz esaten diguten “ Navarra va bien” horren kontraesanean nabarmenean eta nahiz eta azpiegitura eta ekonomia mailan inguruko estatistika guziek gure komunitatea europako batazbestekoen gainetik dagoela adierazten duten.Ez ordea bizi kalitatean.

Bigarrenik, “Estudio funcional del corredor ferroviario cantabrico-mediterraneo” deritzona, abiadura haundiko lineari buruzko informazio ekonomiko, funtzional, eta ingurumenaren inguruko ikerketa honen emaitzak ez dira nonbait, Nafarroako Gobernuaren gustokoak, oraindik ere ez baitute publiko egin nahiz eta garai bateko 100 milloi pezeta gastatu dituzten.

Estatuko Sustapen Sailak finantzatutako beste ikerketa batzuekin jarraitzen badugu, AHT-ak dituen ustezko abantaila horiek jota uzten ditu. Honela, Kanaria Haundietako las Palmas-eko Unibertsitako zenbait ikertzailek buruturiko estudio baten azken emaitzak hauxe dio: Madrid eta Bartzelona arteko abiadura haundiko trenaren inbertsioa, egungo eskaera kontutan izanda, ez da errentagarria ez sozialki ez eta ekonomikoki ere. Ikerketa hau, Air Transport Management-ek 2007-ko irailean, Competition of high-speed train with air transport: The case of Madrid-Barcelona, izenburuarekin argitaratu zuen.

Azkenik, “Estudio de los efectos de la línea de alta velocidad madrid-Sevilla sobre la movilidad, el sistema territorial y el desarrollo regional “ deritzona Sustapen Sailak eskatutakoa eta 2001-2003 urteak bitartean Taller de Planificación S.L-ek egindakoak, hauxe zioen:

· Abiadura haundiak eragindako ondorio sozioekonomiko orokorrak nuloak ziren
(Madril, Ciudad Real, Puertollano, Kordoba eta Sevilla), batzen dituen herri eta
hirietan, joera berdinak mantenduz bai obra aurretik nahiz geroztik ere.

· Edozein kasutan ere, garapenak, lehendiak garatuak zeuden guneei egin die mesede:
Hau da, Madril-i eta maila txikiagon Sevilla-ri.

· Erdibideko herri eta hirietan enpresen egoitza ezberdinen murrizketa nabarmena eman
da, zentru enpresarialak eta balore haundiko baliabideak Madril-en kokatu direlarik.

· Residentzia aldaketa gutxi eman da. Baina hauetarik %60-a Madril-era eman dira.

· Azkenik, ikerketa honek etorkizuneko azpiegiturak aztertzeko beharra azpimarratzem
du. AHT-ak eskatzen dituen diru kopuru ikaragarriak baino beste inbertsio mota alter-
natiboen aldeko apustua egin behar dela ere aipatzen du.

AHT-aren aurka gaudenoi progresoaren aurka gaudela esaten digute. Guretzat progresoak ez du mugarik gabeko hazkuntza esan nahi. Nafarroako lurraldea txikia da; baliabide naturalak( ura, nekazal lurrak, basoak eta minerala) mugatuak dira; alderantziz gizakiak eragindako kutsadura eta hondakinak gero eta haundiagoak dira.

Progresoak, eraikitzeko eta bizi garen munduaren bisaia aldatzeko dugun amorrazioak muga fisikoak dituela ulertzea esan nahi du.Progresoak, jada dauden baliabideak optimizatzea, balio ez duena alde batera uztea eta hazkunde intelektual eta kulturalean inbertitzea suposatzen du; giharrak baino burua gehiago erabiltzea, hain zuzen ere.

AHT-ak guziz alderantzizkoa irudikatzen du: garapen eredu zaharkitu baten erakuslea da, arazoak ekidin beharrean berriak sortzen dituena, abiadura eta kantitatea kalitatea eta pertsonen beharren aurrean lehenesten dituena, hain zuzen ere.

This entry was posted on Larunbata, maiatza 16th, 2009 at 4:44 pm and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    2. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    3. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    4. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    5. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    6. Geltokiak, abiatu ezinik
    7. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    8. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    9. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV
    10. Apirilak 27, AHTren aurkako kontzertua Donostian

  1. BILAKETA