AHTaz haratago doan liburua

Prentsaurreko batekin aurkeztu dute gaur goizean TAV las razones del NO liburua. Bertan egon dira liburuaren idazleetako batzuk, Iñaki Barcena, Josu Larrinaga, Iñaki Antiguedad eta Helen Groome. AHTaren aurkako liburua dela onartu dute, baina, proiektu horren aurka egin duten bezala “beste makroegitura batzuen aurka ere” idatzi zezaketela uste dute, azken batean, liburua gizarte eredu baten aurkakoa delako.

Hortik dator mugimenduaren leloetako bat, ez da tren bat bizi eredu bat da. Azken urteetan Euskal Herrian eraikitzeko dauden proiektuei erreferentzia egin die Antiguedadek eta “hormigoizko diktadura” batean bizi garela adierazi du. Azpiegitura horiekin mugitzeko eta harremanak izateko moduak ezberdinak izango direla eta gizarte eredua ere aldatuko dela iragarri du.

AHTa gelditzen ari gara da mugimenduaren beste lelo bat. Izan ere, proiektua gelditzea oraindik posible dela azpimarratu dute. Presio sozialak duen garrantziaz gain, Eusko Jaurlaritzak erabili zituen argumentuak erabili dituzte proiektuaren aurka egiteko. Jaurlaritzak AHTak “Euskal Herria Europara lotuko” zuela esan zuen eta orain iparraldeako eremuan egin beharreko trena zalantzan dagoela nabarmendu dute.

Gogor salatu dute proiektuaren inguruko eztabaida eza liburuaren egileek. Izan ere, “diru inbertsioari dagokionez Euskal Herrian inoiz egin den proiektu garrantzitsuena da” eta horren inguruan eztabaidarik ez egotea “demokrazia parte hartzailearen aurkakoa” dela adierazi dute. Horrez gain, komunikabideek eta politikariek AHTaren aurka egindako “kriminalizazio kanpaina” gaitzetsi dute TAV las razones del NO libruaren egileek.

Egileek adierazi dutenez, Txalaparta argitaletxeak kaleratu duen liburu honetan “garapen honekin gustura ez” eta “bestelako mundu batekin amesten” dutenek hausnarketa propioa egiteko argumentu sendoak aurkituko dituzte.

This entry was posted on Asteazkena, abuztua 5th, 2009 at 23:31 and is filed under Albiste nagusiak, Dokumentuak, Ekimen informatiboak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. [prentsa oharra] AHTa eta aurrekontuak: negoziazioen negozioa
    2. Langileen esplotazioa, kontratisten inperioan
    3. [Iritzia] AHTa estatuan: 25 urteko arpilaketa
    4. Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”
    5. Behar ez dugunetik murriztu dezatela!
    6. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    7. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    8. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    9. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    10. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA