Opositores al TAV se han colgado de árboles en la zona de obras de Itsasondo

Atzo gauean, pertsona talde batek desobedientzia eta erresistentzia ekintza berri bati ekin zion Euskal Yaren Ordizia-Itsasondoko zatian. Oraingoan, Berostegi auzoan hasitako baso-mozketa gelditzeko asmoz, hainbat lagun 120 urte inguru dituzten pagoetara 20 m-ko altueran igo dira. Beren asmoa, zuhaitz horietan jarraitzea da, Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik ez! lemapean. Bertaratzea eta gaur 19:00etan Itsasondon egingo duten kontzentraziora deitu dituzte herritarrak.

Komunikatua euskaraz:

ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ, AHT-RIK EZ!

 

Gaur, irailaren 29a, komunikatu honen bidez, AHTren proiektuaren aurka hasi berri den erresistentzia eta desobedientzia ekintza baten berri emango dugu. Bart gauetik, Itsasondo eta Legorretako lurretan AHTren obrek kalteturiko eremuan dauden zuhaitzetan zintzilikatu dira hainbat lagun. Ekintza honekin, lur hauetan egin nahi den triskantza eta zuhaitzen mozketa salatu eta ekidin nahi da. Horretarako, 120 urte inguru dituzten hiru pagotan plataformak muntatu dira eta ekintzaileak 20 m-ko altueran daude, jaisteko asmorik gabe eta zuhaitzak defendatzeko prest.

 

Gogor salatzen dugu joan diren egunetan, Euskal Y-aren Ordizia-Itsasondo zatiko AHTren tunelaren obrak Itsasondo eta Legorretako Zubin erreka inguruan hasi dituztela baso-mozketari ekinez. Azpimarratu nahi genuke lur kaltetu hauek nekazaritza eta abeltzaintzatik bizitzeko hautu sendoa egin duen familiari dagozkiola, eta baserritar hauek AHTren inposaketaren aurrean erakutsi duten jarrera tinko eta duina, Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ordezkarien xantaia eta presioei aurre eginez. Baserriko kideek belaunaldiz belaunaldi bertatik bizi eta zaindu duten ondareaz ari gara, eta dagoenetan edo ederrago utzi nahi dute beraien ondorengoek ere goza dezaten. Era berean, gogoratu nahi dugu lur hauek AHTri aurkakotasun argia agertu dioten Itsasondo eta Legorretako udalerrietakoak direla, non herri-galdeketan bidez, herritarrek egitasmo suntsitzaile honi ezezko biribila eman dioten.

 

Argi dago Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak AHT nola edo hala egiteko asmoa dutela. Horri aurre egiteko modua, irudimena erabiltzea da eta horregatik ehunka protesta-ekintza burutu dira azken urteotan Euskal Herri osoan.

 

Horregatik guztiagatik, zuhaitzei sustraietatik eutsiz, Itsasondoko baso kaltetu hau defendatzeko asmoz zuhaitzetara igota dauden zenbait lagunek erresistentzia-ekintza berri honi hasiera eman diote gaur. Jende guztiari dei egiten diogu AHTren aurkako desobedientzia-ekimen honi babesa emateko, leku kaltetura bertara hurbiltzeko. Bertan informazio- eta harrera-gune txiki bat egongo da ekintzak iraungo duen bitartean. Bestalde, honako mobilizazio hauetan parte-hartzera dei egiten dugu:

 

·        Gaur, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Itsasondoko plazan kontzentrazioa eta leku kaltetura sostengu-martxa zaratatsua.

·        Bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Legorretako plazan kontzentrazioa eta leku kaltetura sostengu-martxa zaratatsua.

·        Bestalde, etzi, osteguna, Olaberria, Beasain eta Ordiziako Udaletxeetan Espainiako Gobernuak AHTren obretarako burutu nahi dituzten lurren desjabetzeak direla eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, goizeko 10:30ean, Beasaingo Udaletxetik abiatuta, deitu duen manifestazioan parte-hartzeko deialdia ere egiten dugu.

 

Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik ez!

2009ko irailaren 29a

 Comunicado en español:

AFERRÁNDONOS A LOS ÁRBOLES DESDE SUS RAÍCES, NO AL TAV

 

Hoy, 29 de septiembre, a través de este comunicado, explicamos la nueva acción de resistencia y desobediencia que ha comenzado contra el proyecto del TAV. Desde anoche, varias personas se han colgado en árboles dentro de las tierras de Itsasondo afectadas por el TAV. Con esta acción, se quiere impedir la destrucción y tala de árboles, por lo que se han montado plataformas en tres hayas de alrededor de 120 años, a una altura de 20 m, sin intención de bajar y dispuest@s a defender los árboles.

 

Denunciamos con firmeza el comienzo de las obras del TAV en los alrededores del río Zubin, entre Itsasondo y Legorreta para extender las obras del tramo Ordizia-Itsasondo de la Y vasca. Querríamos subrayar que las tierras afectadas pertenecen a una familia que ha apostado firmemente por vivir de la agricultura y la ganadería, y la actitud firme y digna de estos baserritarras ante el chantaje y las presiones de los representantes de los Gobiernos Vasco y Español. Hablamos del valor de las tierras que de generación a generación los baserritarras han trabajado y protegido para vivir, y quieren que estas tierras se puedan mantener o mejorar para que generaciones futuras puedan gozar de ellas. Del mismo modo, queremos recordar que las tierras pertenecen a los municipios de Itsasondo y Legorreta, en los que a través de consultas populares se ha demostrado el rechazo de este proyecto.

 

Está claro que la intención del Gobierno Vasco y el Ministerio de Fomento es la de hacer el TAV cueste lo que cueste, y para enfrentarnos a ello tenemos nuestra imaginación, y es por eso que, en los últimos años, se han llevado a cado cientos de acciones de protesta en Euskal Herria.

 

Por todo ello, aferrándonos a los árboles desde las raíces, las personas subidas a los árboles con intención de defender el bosque afectado de Itsasondo, le dan comienzo a esta nueva acción de resistencia. Llamamos a todas las personas a que muestren su apoyo a esta iniciativa de desobediencia contra el TAV, acercándose al sitio afectado. En él encontrarán un pequeño núcleo de información y atención mientras dure la acción. Por otro lado, hacemos un llamamiento a participar en las siguientes movilizaciones:

 

·        Hoy, martes, a las 19:00 de la tarde, concentración en la plaza de Itsasondo y marcha ruidosa al entorno afectado.

·        Mañana, miércoles, a las 19:00 de la tarde, concentración en la plaza de Legorreta y marcha ruidosa al entorno afectado.

·        Por otro lado, querríamos hacer un llamamiento para que pasado mañana, jueves, se acuda a la manifestación que AHT Gelditu! Elkarlana de Goierri ha convocado a las 10:30 desde el Ayuntamiento de Beasain.

 

Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik ez!

¡Aferrándonos a los árboles desde sus raíces, no al TAV!

 

29 de septiembre de 2009

This entry was posted on Asteartea, iraila 29th, 2009 at 8:28 and is filed under Albiste nagusiak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA