Jaurlaritzak 2008ko aurrekontutik 500 milioi euro AHTra bideratzea aurreikusi du

BERRIA 2008 urterako Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontua 9.939 milioi eurokoa izango da, 2007koa baino %13 gehiago. Atzo aurkeztu zuen EAEko aurrekontuen legearen proiektua Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariordeak, behin betiko onartu aurretik Parlamentuan eztabaidatzeko. Aurrekontu handieneko sailak Osasuna eta Hezkuntza izan arren, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontuaren arabera 533 milioi euroko irteera bideratuko da AHTren proiektura.

Kopuru hori Jaurlaritzak aurreratuko du eta, ondoren, Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko kupotik kenduko du.

Aurrekontuak, gainera, atxikita dakar Espainiako Gobernuak eskualdatu gabeko eskuduntzetan erkidegoko Administrazioak 321 milioi euro gastatuko dituela, aurten baino %35,4 gehiago. Transferitu gabeko gaiak dira, hain zuzen: langabeen txertatzea; gizarte eta osasun laguntza espetxeetan; ikerketa, garapen eta modernizazio teknologikoa; lanbide formakuntza jarraia eta enpresa txikiei eta ertainei babesa ematea. Aurtengoarekin Eusko Jaurlaritzak seigarren urtea du jarraian transferitu gabeko arloetan burutuko dituen gastuak aurrekontuetan aurkezten dituela. Izan ere, exekutibo autonomikoaren arabera horiek EAEko eskuduntza dira. Azken bi urteetan, gainera, Jaurlaritzak sozialisten babesarekin onartu ditu aurrekontuen legeak.

BEG %3,6 GORA 2008ko aurrekontuak zehazteko 2007ko finantza urteko EAEko Barne Ekoizpen Gordina %4 igotzea aurreikusi da. Datorren urtean ekonomia zerbait mantsotzea uste da, baina «erritmo onean», BEG %3,6 igoko baita, Zenarrutzabeitiak azaldu zuenez.

Haren esanetan, apostua egin da aurrekontuen oreka lortu eta lehiakortasunera, garapen iraunkorrera eta gizarte gastuetara bideratutako inbertsioak igotzeko.

This entry was posted on Asteazkena, urria 31st, 2007 at 12:48 and is filed under Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA