Legorretako alkateak Lopez de Gereñuren «nagusikeria» salatu du

BERRIA Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburua Iñaki Oiarbide Legorretako alkatearekin (Gipuzkoa) bildu zen herenegun, Legorretan bertan, Euskal Y-ak herri horretan izango duen eraginari buruz informazio zehatza emateko eta obraren eragina txikitzeko neurriak aztertzeko asmoz. Iñaki Oiarbideren esanetan, herenegungo bilera Nuria Lopez de Gereñuk gai horretan duen «nagusikeriaren» erakusgarri izan zen.

Nabarmendu du atzoko bileran ez zutela proiektuari buruzko erabakirik hartu, ezta ezer hitzartu ere. Euskal Y-ak 3,5 kilometro egingo ditu Legorretan, 2,9 tuneletan eta 526 bi zubibidetan.

Oiarbidek iraingarritzat jo du, «egitasmoaren hasieratik bukaerara informazioa ezkutatu eta eztabaida galarazi dute, eta orain, egitasmoaren inguruko erabaki guztiak hartuta daudenean eta eraikuntza lanak hastear daudenean, lauzpabost ezaugarri teknikoren eta lanek herrian eragingo lituzketen kalteen inguruko azaleko informazioa ematera etorri da». Horren aurrean, «informazio egiazkoa eta objektiboa» eskatu du.

Legorretako alkatearentzat Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburua eztabaida «murriztu eta desitxuratu nahian dabil beste behin ere»: «Eztabaida ez da AHTren eraikuntza lanek eragingo lituzketen kalteak nola arin ditzakegun, baizik eta herritarron eta herria beraren etorkizuna hipotekatuko lukeen egitasmoa nahi eta behar ote dugun!».

KONTRAKO JARRERA, «SENDOTZEN». Abiadura handiko trenaren kontrako jarrera «sendotzen eta gizarteko eremu berrietara zabaltzen ari da», Eusebio Lasa ezker abertzaleko ordezkariak herenegun Donostian esan zuenez. Ezker abertzaleak uste du abiadura handiko trenaren egitasmoa gera daitekeela, eta dagoeneko obrak «asko» gerarazi direla, herri mugimenduaren borrokari esker.

Informazio gehiago:

Gara

Diario de Noticias

Diario Vasco

Goierriko Hitza

This entry was posted on Ostirala, azaroa 2nd, 2007 at 1:21 pm and is filed under Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.