Hedabideak egiten ari diren manipulazioa eta kriminalizazioa salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak
AHT Gelditu! Elkarlanak prentsaurreko baten bidez hainbat komunikabidek AHTren aurkako borrokari buruzko intoxikazio, manipulazio eta kriminalizazioa salatu dute. Elkarlanaren ustez, AHTren aurkako oposizioa gero eta indartsuagoa, zabalagoa eta anitzagoa
delako ari dira eztabaida desitxuratu nahian, baina estrategia horren aurrean, informazioa zabaltzen eta eztabaida eta mobilizazioa bultzatzen jarraituko dutela berretsi dute.
AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsa oharra:
AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatzen du “El Correo” eta “El Diario Vasco” egunkariek aste honetan burututako toxikazio eta manipulazio operazio berria. Halaber, gogor salatzen dugu, komunikabide horiek, baita AHT-ren egitasmoaren hainbat arduradun politiko ere, ustezko informazioak aitzakiatzat hartuz, AHT-ren aurkako oposizio sozialaren kriminalizazio saiakera etengabean murgilduta daudela.
Kriminalizazio saiakera horren atzean asmo makurrak ezkutatzen dira: AHT-ren aurkako oposizioa gero eta indartsuagoa, zabalagoa eta anitzagoa denaz jakitun, berau ahuldu eta berorren kontrako errepresioari ateak zabaldu nahian dabiltza. Halaber, eztabaida desbideratu eta desitxuratu nahian dabiltza; AHT-ren izaera antisozial eta antiekologikoa ezkutatu, eta eztabaida, ordena publikoaren inguruko afera batetan bilakatu nahian dabiltza. Guztiarekin, AHT egitasmoaren inposaketa gauzatu nahian dabiltza.
Herri honetako gehiengo sozial eta sindikalak AHT gelditzea, informazio egiazko eta objektiboa zabaltzea eta AHT-ren nahiz bere oinarrian den garraio, lurralde antolaketa eta gizarte ereduen inguruko herri eztabaida zabalari bide ematea eskatzen du. Aldiz, egitasmoaren arduradunak, esandako komunikabide horien laguntzaz, eztabaida hori bahitzen eta AHT-ren egitasmoa inposatzen jarraitzen dute.
Bada, gehiengo sozial eta sindikalaren aldarriari entzungor egin, AHT-ren inguruko eztabaida ukatu eta berau inposatzea onartezina bada, are onartezinagoa da helburu horri jarraiki manipulazioa, toxikazioa eta kriminalizazioa erabiltzea. Horregatik, AHT-ren arduradunei nahiz aipatu komunikabideei, bide hori berehala albora dezaten eta eztabaidari ateak zabal diezazkioten exijitzen diegu.
AHT Gelditu! Elkarlana, bere aldetik, AHT egitasmoaren inposaketa bertan behera utz dadin eta aipatu herri eztabaida zabalari ateak zabal dakizkion exijitzen jarraituko du, baita bide horretan, orain arte bezala, instituzioak ezkutatzen ari diren informazioa zabaltzen eta eztabaida eta mobilizazioa bultzatzen ere.
This entry was posted on Osteguna, azaroa 8th, 2007 at 1:58 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on azaroa 28, 2007 at 11:07 am ikatza wrote:
Ba bai, abian jarri den kriminalizazio kanpaina hau nabarmenegia da, tontotzat hartzen gaituzte. Ez da egun bat pasatzen atxiloturen baten esku AHTaren aurkako panfletoak aurkitu dituztela zabaldu gabe (lehen Egin eta Ardi Beltzaren aleak aurkitzen ziren bezela). Baina bueno, azkenean hasi dira beintzat AHTari buruzko eztabaida aipatzen, manipulatzeko bada ere: http://ikatza.wordpress.com/2007/11/23/azkenean-hasi-dira-batzu-ahtari-buruzko-eztabaida-aipatzen-ahal-dena-manipulatzeko/
on abendua 11, 2007 at 7:20 pm “Fuera de Euskadi nadie entiende que se rechace el TAV” | AHT gelditu! Elkarlana wrote:
[…] han tratado de imponer en este país. Y menos aún, que para ello recurra a la manipulación y criminalización más […]
on urtarrila 3, 2008 at 2:20 pm El Parlamento vasco apoya a las empresas que construyen el TAV | AHT gelditu! Elkarlana wrote:
[…] Hedabideak egiten ari diren manipulazioa eta kriminalizazioa salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak (ahtgelditu.org) […]