Garraio Saila erakusten ari den jarrera «hipokrita» salatu dute
BERRIA Itsasondo eta Legorretako Udalek informazioa ezkutatzea egotzi diote Lopez de Gereñuri
Jarrera «hipokrita» izatea eta benetako informazioa ezkutatzea leporatu diote Itsasondoko eta Legorretako Udalek (Gipuzkoa) Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuari. Bi udal horietako ordezkariekin bildu da asteon Jaurlaritzako ordezkaria, Abiadura Handiko Trenak (AHT) izango dituen eraginak eta onurak azaltzeko. Jaurlaritza AHTren alde egiten ari den «kanpaina mediatikoaren» barruan kokatu dute bilera.
Bi udalek eta Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak gogoratu dutenez, Ordizia eta Itsasondo arteko zatiaren obrak esleitzeko iragarkia Udalek eraikuntza proiektua bera izan gabe egin zuen Garraio eta Herri Lan Sailak. Hau da, enpresa eraikitzaileek kaltetutako Udalek baino lehenago izan zuten obraren nondik norakoak jakiteko aukera. «Hori al da hainbeste aipatzen den informazio trukea? Hori al da instituzioen arteko harremana?». Era berean, obrak hasteko data jarri beharrean, obraren inguruko xehetasun guztiak emateko eskatu dute.
Itsasondoko eta Legorretako alkateen eta zinegotzien aburuz, Lopez de Gereñuk haiekin egindako bileraren helburua ez zen informazioa ematea. «Proiektuaren aurka gauden herritar eta udaloi mezu zuzena bidaltzearen helburua zuen: Obrak hasi egin nahi dituztela herritarron borondate eta interes guztien gainetik, baita alkateen eta udalen gainetik ere».
Bestalde, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak herritarrei «informazio zuzena» helarazteko konpromisoa hartu du. Horretarako, hainbat erakusketa eta ekimen abiatuko ditu datozen egunetan.
HERRI GALDEKETA ANOETAN. AHTren inguruan herritarrek duten iritzia jakiteko, herri galdeketa egingo dute Anoetan (Gipuzkoa) datorren abenduaren 2an. Galdeketaren bezperatan, hainbat ekimen egiten ari dira egunotan halako garraio azpiegitura batek herrian eta bere ingurumenean zer nolako eragina izango duen herritarrei azaltzeko. DVD emanaldiak eta hitzaldiak egin dituzte, eta gehiago izango dira datozen egunetan.
This entry was posted on Igandea, azaroa 11th, 2007 at 1:57 pm and is filed under Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.