Europako 118 milioi euro “Euskal Y”-arentzat

BERRIA Europako Batasunaren (EB) laguntza ekonomikoa jasoko du Euskal Y-ak. 118,53 milioi euro aurreikusi dituzte proiektuarentzat Jacques Barrot EBko Garraio Saileko buruak aurkeztu berri duen planean.

Herenegun aurkeztu zuen 2008-2013. urteetarako plana Barrotek. Baina garraio plan hori ez da behin betikoa. Europako Legebiltzarretik pasatu beharko du, eta bertan onartua izan. 2008ko hasieran tramite hori pasatzea espero du Europako Batzordeak.

Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua pozik agertu da Europako Batasunaren asmoarekin. «Inbertsioen aurreikuspenek erakusten dute Europako lehentasunezko korridoretzat jotzen duela Batzordeak Euskal Y-a». Europako garraio aurrekontuen %74,2 trenbideentzat izango dela ere nabarmendu du.

ELA sindikatuak, bestalde, Euskal Y-a edo Abiadura Handiko Trena (AHT) dela eta, herritarrei hitza emateko deia egin die erakundeei. «Herritarrei gai horren gainean kontsultatzeko udal askotan bultzatu diren ekimenak txalogarriak, osasungarriak eta beharrezkoak direla iruditzen zaigu».

This entry was posted on Ostirala, azaroa 23rd, 2007 at 12:29 pm and is filed under Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Harri bat ote da AHTaren kontrako egitasmo-ibilbide honetan? Ez dut uste. Aztertu behar, batetik, ze baldintzapetan ematen diren laguntza horiek, eta, bestetik, betikoa, dirutza hori azken finean noren poltsikoetara doan erakutsi. Akaso, AHTak izan ditzakeen kalteen “ordaina” estaltzeko erabiliko da? Hala izanda ere ez nuke nik behintzat onartuko. Tren sozial baten alde beti!!!!

    Kapain

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.