Internet bidezko sabotaia AHTari
XIRIKA.INFO» Aurreko astean, euren burua “AHTren kontrako gazteriaren parte” gisa definitzen zuen gazte talde batek EITB, PNV, altunaYuria eta bestelako enpresei internetezko erasoa egin zien. Horrelakoek, teknologia berriekin batera erresistentzia eredu berriak ere ugaritzen ari direla frogatzen dute.

Internet bidez zabalduriko bideo berezi bezain esanguratsu batean, “AHTren kontrako gazteriaren parte” diren gazte batzuek proiektu txikitzailearen kontra, aurreko aste osoan zehar sarean egindako sabotaje baten berri eman dute gaurko egunez.
Bideon aipatzen dutenez, Abiadura Handiko Trenaren bultzatzaile nagusienen web orrietara mezu uholde bat bideratu dute aipatu gune zibernetikoak blokeatu asmoz. Gazteek plazaraturiko komunikatuan diotenaren arabera EITBko e-postara 40.000 mezu bideratu zituzten, beste hainbeste euskalYvasca.com web gunera eta aurreko bi horietaz gain, PNV, altunaYuria, euskotren edota balzola enpresei ere milaka mezu helarazi dizkiete.
Sabotaje zibernetiko horrekin batera gainera, “herri honi egiten zaion erasorik larrienetakoaren “ arduradun nagusiak direnei mezu argia bidali zieten milaka eta milaka e-posta horietan : “Negozioaren trenari ez! Diruzaleekin etorkizunik ez dugulako, gazteok AHTari EZ!”. Erasoarekin batera beraz, mezu argia zabaldu zuten ekintzaile zibernetikoek.
Teklatua arma gisa
Ekintza edo sabotaje berri honekin ordea, aipatu gazteek AHTren kontrako ekintza bat egitetik haratago, fronte berri bat ireki dute proiektu txikitzailearen eta bestelako inposizioen aurkako borroketan. Izan ere, eta Euskal herrian bederen, gutxi dira internet bezalako tresnak sabotaje ekintzak egiteko erabili dituztenak.
Internet bidezko ekintza honek beraz, irrati edota telebista bezalako hedabide modernoek ematen ez dituzten aukerak eskaintzen dituela baieztatu du, bai, behintzat, sabotajeei dagokienean.
Nork nori pailazo ?
Interneten ikusgai dagoen bideoan, non, aipatu gazteek euren ekintzaren berri ematen duten, sabotajearen bozeramaileek ondorengo galdera luzatzen diete PNVko burkideei : “Pailazo aurpegia izango dugu baino ez digu grazia zipitzik egiten zuen jardunak, Euskal herritar denak pailazo garelakoan zaudete, ala?”
Bideoan, pailazo aurpegi modukoak jantzita dituzten bi lagunak PNVko Egibar, Arzalluz, Imaz eta abarrek enpresa eraikitzaileekin dituzten harreman ekonomikoetaz mintzo dira, baita hauen gaineko datuak eskua artean izan arren, oraindik azaleratuko ez dituztela esan ere. Dirudienez, pailazo aurpegia beste batzuei jarriko zaio laster. Bai, behintzat, harreman horiek baieztatzen dituzten datuak plazaratzen baldin badira.
Sabotajearen bideoa ikusteko sakatu hemen
This entry was posted on Tuesday, December 18th, 2007 at 5:30 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Hemeroteka. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.