AHTren aurkako mugimendua kriminalizatu nahi dutela salatu dute Beasaingo auzipetuek

berria AHTren aurkako protesta baten auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali izana «erokeria» dela diote

Ikusi/irrakurri auzipetuen komunikatua hemen eta azalpen bat hemen (Goierriko AHT Gelditu! elkarlana)

Aquí puedes leer el comunicado de los imputados.

«Egungo justizia ustel honetako arduradun nagusientzat terrorismoa izan daiteke mundu kapitalista honetako inposizioen aurka eta amalurraren alde borrokatzea». Halaxe ondorioztatu dute Beasainen (Gipuzkoa) AHTren aurkako elkarretaratze batean parte hartzeagatik auzipetutako bi gazteek. Izan ere, haien aurkako auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali dutela jakin dute asteon, AHTren aurka egitea «ETAren estrategiaren barrenean dagoela argudiatuta». Erabakia «erokeria politiko judizialtzat» jo, eta AHTren aurkako mugimendua «isilarazteko eta kriminalizatzeko» helburua duela salatu dute auzipetuek.

Araban AHTren lanak hasi izanaren kontra, 2006ko azaroan protesta baketsua egiteko bildu ziren Beasainen zenbait herritar. Bi gazteek «desordena publikoak» egotzita auzipetu zituztela jakin zuten ondoren. Joan den astearterako Tolosako epaitegian hitzordua zuten bi gazteek, baina saioa atzeratu egin zen. Asteazkenean jakin zuten auzia Madrilera igorri dutela.

«Erokeria politiko judizial honek amalurraren defentsan dagoen edozein mugimendu isilarazi nahi du, horrela porlanezko txikizio eta eurokeri hau geratzeko oihukatzen ari den herri bat kriminalizatuz», adierazi zuten bi gazteek atzo, ehun lagunetik gora alboan zituztela, Beasainen eginiko agerraldian. «Politiko, enpresari eta epaile hauek ikararen bidez edozein oposizio isildu nahi dute, horrela euren poltsikoak beteko dituzten proiektuak eta inposaketa beldurgarriak bultzatuz», iritzi zioten. Baina errepresioaren bidez ez dutela herritarren ahotsa isilduko gehitu zuten.

Halako erabakiekin, mendi eta bailarak defendatzea erabakitzen dutenei zer geratzen zaien galdetu zuten. «Zer gelditzen zaie euren bizimodutik desjabetuak izango diren baserritarrei? Zer bizimodu ezagutuko dute gure seme-alabek? Zer justizia mota dugu lurra maite dutenak zigortzen eta txikitzaileak babesten baditu?», galdetu zuten.

AHT GELDITZEKO DEIA. Auzibidea dela eta, amorrua eta haserre bizia sentitzen dituztela adierazi zuten auzipetutako bi lagunek. Auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzeko erabakia ez da behin betikoa, eta helegitea jarria dute bi gazteek dagoeneko. Dena den, auzia epaitegira iritsiko balitz, Madrilera «kontzientzia lasai eta burua tinko» joango direla esan zuten atzo, «jakin badakigulako AHT dela benetako delitua».

Hala, herritar guztiak AHTren aurka borrokatzera animatu zituzten, «gure bihotzean sentitzen duguna sortu nahi diguten beldurra baina handiagoa baita». AHTren aurkako oihuekin amaitu zuten agerraldia Beasainen bildutakoek.

Info + auzipetu baten blogean eta blog berri honetan

This entry was posted on Larunbata, urtarrila 19th, 2008 at 3:55 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Hemeroteka. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Kaixo,
    Ez da zure imel helbidea gunean, beraz iruzkin bat bidaltzen dizuet…
    Ez dago testu frantsesez gunea honetan, beraz datu bat ematen dizuet : badago testu bat, frantsesez, eta ondo da!, helbide honetan : http://juralibertaire.over-blog.com/article-16129622.html

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    2. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    3. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    4. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    5. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    6. Geltokiak, abiatu ezinik
    7. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    8. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    9. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV
    10. Apirilak 27, AHTren aurkako kontzertua Donostian

  1. BILAKETA