«AHTk ez ditu konponduko salgaien garraioaren arazoak», esan du ELAk

Berria» «AHTk ez ditu konponduko Euskal Herrian salgaien garraioaren inguruan egun dauden arazoak, eta aurrera eginez gero, errealitateak frogatuko du esandakoa, baina lanak amaitu eta gero; hots, konponbiderik ez dagoenean».

Horrela erantzun dio ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak egindako txostenari. Txostenak aztertzen du EAEn trenez egiten den merkantzien garraioan zer eragina duen nazioarteko zabalera duen trenbide sare berriak. ELAren iritziz, administrazioak egitasmoa bermatzeko dituen argudio eskasak agerian uzten ditu agiriak.

Salgaien garraio premiei erantzuteko modurik eraginkorrena oraingo trenbide sarea hobetzea dela uste du sindikatuak. Baina EAEn trenbidea hiltzen uzteko hautua egin dela salatu du, eta hori «txostenak berak onartzen» duela esan du. Agiriak aipatzen duenez, «1953tik 1986ra, 298 kilometro trenbide galdu ziren, salgaietarako garraio-terminalak ez daude optimizaturik eta baliatzen dena baino ahalmen handiagoa dute».

Halere, trenez eramaten diren salgaien bolumena «nabarmen» areagotzeko aukera eskainiko luke akatsok zuzentzeak, ELAren arabera: «Hori da hartu beharreko bidea». 2006an, EAEn 100 milioi tona garraiatu ziren errepidez, eta bost milioi tona baino gutxiago trenez, txostenaren arabera. «Trenbideari dagokion batez bestea %5etik beherakoa da, beraz, Europako Batasuneko %15eko batez bestekoaren aldean», jakinarazi du ELAk.

EUROPAKO HIRUGARREN LINEA. Salgaien garraiorako erabiliko dutela «sinetsarazteko», AHTren bidea «Europako hirugarren linearen atala dela argudiatzen dute», salatu du sindikatuak. Baina dioenez, agiriak «ez du aipatzen» Espainiako sarean linea horren barneko zatian zer salgai kopuru garraiatzen den. «Ez du aipatzen, salgairik garraiatzen ez delako».

Gainera, zer salgai garraiatuko den ez du aipatzen txostenak. «Balio erantsi handiko zirkulazioa aipatzen dute, beste barik», esan du sindikatuak. «Europa osoko hainbat adierazpen eta agiriri buruzko erreferentzia nahasiak baino ez dira azaltzen», baina «ezer zehaztu gabe».

Ustiaketa aukerei buruz, hiru agertoki eta hainbat hipotesi aipatzen ditu Jaurlaritzaren txostenak. Bada, ELAren iritziz, horiek ez dira oinarritu sarea kudeatzeko planetan. Beraz, «onartezina» deritzo AHTren babesa «airean dauden hipotesietan eta balizko planetan» oinarritzeari.

Ondorioz, hasita dauden lanak bertan behera uzteko exijitu du, eta «etorkizunari begira hipotekatuko gaituen egitasmoari buruzko» eztabaida soziala zabaltzearen beharraz ohartarazi du.

This entry was posted on Osteguna, otsaila 28th, 2008 at 1:06 am and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Hemeroteka. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.