Euskal Y-aren bi zatiren dejabetzak helegite-epean
Euskal Yaren bi zatiko (Arrazua/Ubarrundia-Gasteiz eta Ordizia-Itsasondo) Nahitaezko Desjabetzei helegiteak egiteko epea ireki dute. Hori dela eta, AHT Gelditu! Elkarlanak bakoitzerako helegite orokor eta motz bat prestatu du herritar guztiek sina dezaten.
Arrazua/Ubarrundia-Gasteiz zatiko helegitea apirilaren 10a baino lehen aurkeztu behar da Gobernuaren Arabako Ordezkaritzan, baina herritarrek hemen beherko lekuetan uzteko aukera izango dute apirilaren 8rako. Ordizia-Itsasondo zatiko helegitea berriz, apirilaren 14a baino lehen aurkeztu behar da Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan; herritarrek apirilaren 13rako utz ditzakete ondorengo lekuetan:
- Donostia: Rekalde tabernan.
- Deba Garaia: Bergarako Pol-pol tabernan.
- Tolosaldea: Billabonako Iratzar tabernan.
- Bilbo: Ekologistak Martxanen lokalean (Pelota kalea 5, alde zaharra).
- Durangaldea: Durangoko herrikoan).
- Gasteiz: Askapenaren lokalean (Kutxilleria kalean).
- Goierri: herri gehienetan.
Animatu eta zure ingurukoak ere sina dezaten anima itzazu!!!
This entry was posted on Sunday, April 6th, 2008 at 11:55 am and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Desjabetzeak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.