Tren-telkeriei omen

Ainhoa Larrañagaren iritzi artikulua Berrian.

Ez da tentelkeria bat. Ondorio sakonak izango dituen astakeria izango da. Euskal Herriaren garapenean mugarri izango omen den proiektua martxan jarri omen da, edo horrela atera da hedabideetan behintzat. Gure herriaren hazkuntzari martxa lasterra emango omen dion trena.

Gurea bezalako herrialde garatuek ezinbestekoa omen dute puntako baliabideez hornitzea. Garapena omen da, herri baten diseinuan kontuan ez izatea: eragin ekologikoa, soziala eta kulturala; kontuan ez izatea: esangura handiko proiektuen gainean hiritarrek informazio txukuna jaso barik duten iritzia; kontuan ez izatea: proiektuaren eragin kaltegarria jasango dutenek dituzten legezko eskubideak.

Badira garapena ulertzerakoan balioa hartzen omen duten beste elementu batzuk ere: Abiadura Handiko Trenaren burutzeak hainbat enpresari ekarriko omen dizkien emaitza ekonomikoen onura jasoko omen dugu hiritarrok. Gure komunitateak bide desberdinetatik jasoko omen ditu proiektuaren onurak: enpleguak gora egingo omen duelako; enpresek zuzenean ustezko etekinak komunitatearen garapenean inbertituko omen dituztelako eta ogasunek zerga bidez jasoko omen duten dirua ere gizartean inbertituko omen duelako, komunitatea ere onuradun izango omen da. Hori pentsarazi nahi omen digute. Bestela nondik atera justifikaziorik?

Lopez de Gereñu herritar guztion ordezkari omen den eta guztion iritziaren berri omen daukanaren esanetan, eztabaida unea pasatu omen zen. Ez nuen nik ez unearen eta ez gunearen berri izan.

Dena omenen menpe dago proiektu honetan. Usteek mantentzen dute proiektua. Baina zeri egiten dio omen proiektu honek? Diruaren eta dirudunen garapenkeriari eta txanponkeriari.

Hona hemen omenik onartzen ez duten datuak eta omen egiten zaienak: administraziotik jaso dugun informaziorik eza eta inondik inora izan ez ditugun parte hartzeko bideen egokitasuna; eraikuntzaren kostua: 10.000 milioi euro (1.667.000.000.000 pezeta); ibilbidearen luzera: 426 kilometro; esplotazio kosturik garestiena (autobusa, 3,9 pezeta/plaza-km; hegazkina, 11,5 eta AHTa, 22,6); eta zuzenean kaltetutako udalerri kopura: 112 udalerri.

Herri galdeketa ahoz aho dabilen honetan aukera polita galdu dugu, gutxitan legez politikan, koherente jokatzeko. Temati eta koldar plantatu da Ibarretxeren gobernua. Trenera igotzeko aukera ez du galdu nahi; asko omen daukagulako galtzeko edo daukatelako galtzeko? Batzuek epe motzerako etekin ekonomikoa. Gainerakook, bizi garen herriarekin bat datorren tren sare egoki baterako aukera eta epe luzerako zorren ordainketa.

This entry was posted on Larunbata, maiatza 10th, 2008 at 6:29 pm and is filed under Hemeroteka, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.